Bai, jendia... hau izango da ne azken kronika... etxea bueltatzia erabaki dut... Pena? bai, nik ebai, biño 2 aste damazkit aukera honei bueltak ematen, ta gorputzai kaso in berra dola pentxatzet. Iya pasa dia 4 hillabete abitu nitzanetik, ta onezkeo nomada bizitzak pixatzen ai nau... alde batetik bestea ibiltze hoi, beti jende berriya ezautzen... ta geo despeditzen! nahiko bizitza superfiziala da, oso interesantia ta aberasgarriya, biño pena da erlaziyuak ez dila asko sakontzen. Ya esperientziz saturatua noz! ne begiyek ezin dute paraje geyo beiratu... ne belarriyek ezin dute istoriyo geyo entzun... ne memoriyak ezin du arpegi bat geyo goatu... ne eskuek ezin dute iñor geyo saludatu... ne hankek ezin dute bide geyo ibili... ta ne odolak eztu maten intsektu geyo alimentatzeko!! jajaja. Ze sango izuet... ironikua mateu, biño rutina billakatu da bidaiatzia! ya eztakat hasierako ilusiyu hoi... kuriosidade hoi. Bidaiak eskeintzen nazkin gauza zoragarri hoik apreziatzeko gaitasuna galdu banu bezela da, ta puntu honta alletuta ezta zentzuik aurrea jarraitzik...
Hasieran ne buruakin dezepzionatuta sentitzen nitzan, errendittu in banitza bezala... biño atzea beira jarrita... pufff, asko izan da bizitakua! Asko izan da ikasitakua! Jarritako helburu gehinak bete dila sentitzeut... beldurrei aurre in yet, prejuiziyuei... gauza berriyak probatu ttut, in ttut... ne gorputza maltratatu dut, hotza, berua, gosia, nekia... egitan kontentu noz ne buruakin! Bo, ta oandik bidaian bigarren zatiya gatzen da... bizitako guziya asimilatzia, ikasitako guziya praktikan jartzia, bizitza errealian, Euskal Herriyan! Bua, ta etxetik jaso ttuten notiziyek re bueltatzeko gogua jarri naute... aldaketak datoz, ta hor eon nahi dut; prozesuan parte izan.
Ta bueno, bestela kontatu berrize Quiton nozela. Ta bidaia hasi bezela bukatzen ai naz... feminista tartian! jaja. Larunbatin Puten Martxa izan tzen Quiton, ta hortxe izan giñan reibindikatzen gu re! Ta igandian... ba urtebetetze eun politta pasa nun... jajaja, bat biño geyon arpegiya imajinatzen ai naz... "kaka, enitzan gotu!!" jaja.
Ta hemendi etxea! abioya noiz hartuko zai.... Egiya san oandik eztakat billeteik, hau izango da azken abentura. Asteazkenin aireportura joteko asmua dakat, aber suertia don ta azken orduko billete merke bat saltzen nauten... jajaja. dena ongi bada ostegunin makun noz kafetxua hartzen... jaja. LASTER ARTEEEEE!!!!
2012(e)ko martxoaren 12(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)