Gabon denai!! Zemuz zazte?? Nekin pixkat
hasarre, bakit, biño aparte? Jejeje. Bai, nik esan nizuen bloga beiratzeko,
idatziko nula, sayatuko nitzala astian behin iten… honea alletutakun konturatu
nitzan ezingo nula promesa hoi bete, ro nahiko zalla izango zela bintzat.
Sobreestimatua nakan ingurune hau… ro izango da bidaiatu duten beste iñonen
enazela iñoiz horren inkomunikatua eon… Ta bai, Afrika, ro bintzat Benin, beste
mundu bat dia. Alletu nitzan ne mobillakin, watxapa deskargatuta poz-pozik, ba
aste beten enun lortu wifi bat topatzia! Azkenin, etxea señalik bialtzeko
asmoz, hemengo txartela bat erosi ta internet kontratatu ber izandu dut watxapa
erabiltzeko bada re! Karo, ta ze pasten da ordenagallukin?? Ba Giga bat
kontratatu ber tzu mobillin, ta hau erabili router bezela… oandik eztut lortu
pasu hoi ematia, ze geo suertatzen naun arazua elektrizitatia da… hoi beste
asunto bat da! Jeje. Ba holaxe ibiltzen da hemen jende guziya; pentxa
fundaziyun ofizinan re eztola internet! Pufff, ze ametx haundiyak nittun! Ezin
tzazte imajinatu ze suertia dakagun… iñoiz geyo enaz kejatuko Oreretako
liburutegiko internetaz!! Jeje.
En fin, ba hola dozte kontuk… halare, eztut
deskartatzen denbuakin, hobeto manejatzen nazenin hemendik, mejoratzen jotia
gauzak… Hemen dena dijua motel; jendia dijua motel, erabakiyak dijuzte motel,
ta burokraziya no os digo na! Jeje. Badia 20 bat egun alletu nitzala, ta
praktikamente eztut ezer in, pues lo tipiko, berua pasa, moskituen kozkazuak
arraskatu, moneta berriyakin manejatzen hasi, ta konturatu ez dutela ezer
ulertzen hemengo frantsesa! Jejeje, flipatuta noz! Hasi naz pixkat belarriya
iten, biño azkar xamar hitzeiten badute, akabo!
Ba lenengo astia izan tzen animatuna, kriston
suertia izan nun, ze ni biño egun bat lenuo Mungiako bi tipo iritxi zian
fundaziyua bixitatzea: Jon ta Kepa, hau elemento paria! Asuntua da Mungiako
udalak asko kolaboratzen dula fundaziyukin, hainbat proyektu finantziatu ttu,
ta materialez betetako kontenedorik bialtzen ttuzte urtian pare batin. Azaroan
bialiko omen dute hurrena, aber suerte pixkatekin netzako kaxatxo bat don,
oliba oliyo goxoz beteta… jejeje!
Ba bueno, lenengo gaua Cotonoun pasa nun,
hiriburu administratibun; nere billa torri zin aireportura ta kriston
sentsaziyo ona izan nun ne gañea botatzen etziala konturatzian. Bai pixkat raro
beitzen zitela, biño turismoik ez donez, etzattuzte kakik ematen zure kontura
negoziyua in nayin, ta asko eskertzen da! Pena da Cotonou ez nula egunez ikusteko aukera
izan, illunduta alletu nitzan, ta goizeko 5tan abittu giñan Parakoura bidian.
10 ordu pasa genittun furgoneta batian ipurdiko-miña, bizkarreko-miña ta
loguria ta nekiagatik burua eroitzen zigula alde guzita. Bidai hortan probatu nun
lenengo aldiz Beningo janariya: Arroz platerka haundi bat ta 2 gazta zati
saltsa pikante-pikante batin. Arraia ta haragiya re bazon, biño kaleko janari
postuk ikusten battuzute haragijale handina re begetariano iten da, ta igual
beganua re! Jejeje.
Parakoun gaba pasa ta geo Kandira iyo giñen,
iparraldeago, beste bidai mortal bat sufritu ta geo… Eske detalle guziyak re
kontatuta ezin da ulertu nola sartzen din 12 pertxona kotxe batin… ta
imajinatuko zazte kotxin gañin jendia etzola, biño zenbat traste zozten…
jejeje. Egitan ikusi ttutela behiak kotxian behian gañian! Akojonante… Ta
ahuntzak ta olluak motun… pufff!
Ba Kandin pasa nittun beste egun batzuk, han
fundaziyuak internado ta eskola bat dazka, ta hor dabil lanian Maider, Bermeoko
boluntaria bat. Iparraldian nabari da bero geyo iteula, ta musulmanen
presentziya re handitzen dijua. Halare, pozgarriya da ikustia erlijiyo guziyak
elkarrekin armonian bizi diala.
Ta bueno, beste aste bete Parakoun pasa ta
geo, Siraroura alletu naz azkenin!
Bertan eztut panorama oso ona topatu, biño bueno, kontatuko datorren
kronikan detalle geyokin…
Bitu ze bixita euki duten!!