2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Azken agurrak Ertamerikatik

Egunon denoi!! zemuz zazte?? Gu earki! azken egunez disfrutatzen, eta berrize etxeko rutinara bueltatu ber geala mentalizatzen...
Halare, ez dugu herrialde hau utzi nahi zuei azken kronika idatzi gabe, eta hemen jarri gea, esfortzu ikaragarriya iñez, mobil bidez idazten, ez baitugu ordenagalluik topatu azkenaldin. Umore onez hartu dugu, izane Pazifikoko hondartza beltz zoragarri bati beira gaude, kafia hartzen, ta hau denez gaurko dakagun plan bakarra (akaso pistinan re bañatzia...), gustu haundiz hartu dugu lana!



Bada egun pare bat Monterricoa alletu giñala, bidaia rematatzeko beste aldeko kosta ezagutu nahi genun, ta ozeano muittu honetan bañutxo bat hartu. Ikaragarriya da ze indarra dakan; ze olatuk! (izena jartzen etzin oso fin ibili...). Ta sumendi jatorrizko hondar beltz politta. Gezurra ematen badu re, ezta oso turistikua, arrantzale herritxo bat da, oso lasaia; halare, hiriburutik gertu donez astebukaeretan bete iten omen da, ta nahiko bulla izaten omen da... gu bazpare bihar goizian baguaz! jiji! Gure astebukaerako plana sumendi bat bixitatzia da, Pacaya. Hemen oso ezauna da, laba botatzen baita, ikusgarriya izan ber du! Astelenin ya hiriburura itzuliko gea, lagunen etxian lo in ta asteartin ya hegazkiña hartzeko... ohhhh, berrize orduak hegazkin ta aireportu tartin pastiak kriston pereza mateigu... halare onartuko dugu herrimin pixkat re badugula... ta Txukunmiña re... ta etxekosofamiña, ta tortillapatatamiña! jijiji!

Ta bueno, ze kontatuko zattuztegu... Mendialdia re atzin utzi dugu onezkio, ezagutu dugu Atitlan lakua, Chichicastenangoko merkatua ta Antigua herri koloniala; guztiya zoragarriya!!




Eta besteik gabe despeitzen gea, pantalla taktil txiki honek pazintziya akabatzen ai baitigu! Laixter aurrez aurre izango gea kontu kontari, muxuak ta besarkadak denentzat! Ongi segi!!

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

eta oangun kasi 4!

Kaixo-kaixo denai! zemuz zabiltzate?? Beti bezela familiyan notiziyak jaso ttugu, biño ez beste iñorrenak! Bai! zuetaz ai naz, kotilla ixillak! geo gañea lenenguak zazte bronka botzen ez badugu idazten... en fin, ez gea haserretuko toki zoragarriyan gaude, eta esan ez badugu re oporretan! jejejeje.

Ba bueno, pasa dia egun batzuk azkeneko kontuak idatzi genittula, ta ez pentsa geldirik eon ganik! Onezkeo utzi dugu zonalde tropikala; bertako beruak eta moskituak ebai! Ez dakizute ze poza oan dela egun batzuk mantakin ta moskitera gabe lo in genunin! jeje. Altiplanoa etorriyak gea, 2500 metroko mendiyen tartea! Nebaj izeneko herri batian gaude, Ixil indigena koloretxuen tartian. Azken egun hauetan rutak itten ibili gea, eta arnasa azkar berotu bazaigu re, sasoi onian gaudela esan berra do! jeje.

Eta bueno, aurrekuan esan bezela, Peten ingurua re ezagutzeko aukera izan dugu. Tikaleko ruinak bixitatu genittun, a ze toki zoragarriya! Oihanian galduta dozte gañea eraikinak, ta hoien bila ai ginala fauna politta kusteko aukera re euki genun; erne ibili berra zon tximinuekin, deskuitzian kaka iten baitzuten alturatatik! jeje. (gaur pixkat prisakin gabiltza, asike argazkiyak datorrenin jarriko ttugu, ok)

Eta bueno, izebaia ilusiyua in bayo re, ez genittun ruina askoz geyo ikusi, ze denak urruti dozte ta garestiyak dia sarrerak. Egun batzuk deskantsatzen eon, ze osasuna pixkat kaxkartuta genun biyek, ta hortik Lanquin ingurura jon giñan, hegoalderuntz, kriston bidai paliza eman ta geo. Mezi izandu zun halare, ze kriston poza polittetan bañatzeko aukera euki dugu: Semuc Champey! (pena da argazkiyak ez jartzia, ze egitan inbidi insanua eukitzekuk dia! jeje)

Eta beno, esantakua, hortik ya mendi aldea torriyak gea. Egun batzuk badamakizkigua hemen, ta gaur Todos Santos Cuchumatanea muitzeko intentziyukin esnatu gea, horregatik korrika zeoze idatzi ta baguaz beste autobus bidaia matadore batzuk itea. Muxu haundi-haundiyak denai!! Zaindu zattizte!! 

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

2 astetxo etxetik kanpo...

Kaixo denoi! zemuz zabiltzate?? onezkeo pasa dia aste pare bat gure Euskal Herri maitia utzi genunetik, eta gezurra badirudi re gaur lehenengo aldiz topatu dugu ordenagailu bat lasai exeri eta zuei gure berri bidaltzeko. Orain bertan Flores izeneko herri politt batian gaude, Peten zonaldean. Lehenengo etapa bukatutzat eman dugu eta pixkat deskantzatzeko asmuakin gaude.

Gure beldur eta angustiak atzian utziyik, esan berra dugu honea alletzeko trabesia oso ongi atea zigula; oooossso luze, biño goraberaik gabe! Hortxe ibili giñen New Yorketik barrena taxi hori destartalatu eta taxista beltz antipatiko batekin... Propina eskatzeko arpegiya re euki zun gañea! ta guk ez ematekua re bai! jejeje.

Gaua Houstoneko aireportuko moketan pasa ta geo, Guate City-ra alletu giñen. Planeatuta genun gauza bakarra azkeneko momentuan aldatu, eta hiriburuan geatzia erabaki genun; karo, bertako lagun batek bere etxia eskeñi zigulako! jeje. Hantxe pasa genittun lehenengo 3 egunak, bidaiaz errekuperatzen eta herrialdiakin eta bere jendiakin lehenengo harremanak sortzen. Esan berra dugu, uste biño lasayagua iruittu zigula hiriya... hoi bai, bazpare illuntzeako etxian eoten giñan! jeje.





Ruta behin pixkat erabakita, martxan jarri giñan, biño exito gutxikin, ze hartu genun lehenengo autobusa bidian ondatu ta tiratuk utzi baitziguten euri azpiyan... Biño lasai, horrekin ez baitzuten lortu gu bezelako bi abenturero desanimatzia! jeje. Ipalan in genun lehenengo parada, bertako sumendi bat ezagutu nahi baikenun. Inaktibo dao, ta kraterrean laku zoragarri bat daka... edo hoi esan ziguten, ze kriston lañua zeon ta ezin izan genun askoik ikusi... Honek re etzun gure animua akabatu! jejeje.



Guatemalakin harremantzen jarraitzeko, bigarren gauza klasikoena bixitatzea jon giñen hurrengo paradan, ruina maya batzuk, Quirigua herrian. Estela izugarri polittak zozten bertan, eta lehenengo kontaktu bezela interesantia izan zen.

Bideko paradatxo hauek inta, Karibeko kostaldea jon giñan zuzenian, bertako moskituei jaten ematea, antza gosez zozten ta! Ikerrek bintzat donaziyo politta in diye... jejeje, barizela balu bezela utzi dute gaixua, gorputz guziya punto gorriz beteta! Penuria hauek eta bero ittogarriyaz aparte, oso ongi ibili gea, urjauzi eta erreka polittak bixitatuz.




Izabal lakuan bukatu dugu trabesia, Guatemalako handina, eta bertatik Peteneako bidia hartu dugu, oihanian murgindu eta ruina maya gehio deskubritzeko gogoz. Datorren kronikan kontatuko zattuztegu abentura gehio! muxuak denei!! zaindu zattezte! eta goatu guk re zuen notiziyak eskertzen ttugula!!!