2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

2 astetxo etxetik kanpo...

Kaixo denoi! zemuz zabiltzate?? onezkeo pasa dia aste pare bat gure Euskal Herri maitia utzi genunetik, eta gezurra badirudi re gaur lehenengo aldiz topatu dugu ordenagailu bat lasai exeri eta zuei gure berri bidaltzeko. Orain bertan Flores izeneko herri politt batian gaude, Peten zonaldean. Lehenengo etapa bukatutzat eman dugu eta pixkat deskantzatzeko asmuakin gaude.

Gure beldur eta angustiak atzian utziyik, esan berra dugu honea alletzeko trabesia oso ongi atea zigula; oooossso luze, biño goraberaik gabe! Hortxe ibili giñen New Yorketik barrena taxi hori destartalatu eta taxista beltz antipatiko batekin... Propina eskatzeko arpegiya re euki zun gañea! ta guk ez ematekua re bai! jejeje.

Gaua Houstoneko aireportuko moketan pasa ta geo, Guate City-ra alletu giñen. Planeatuta genun gauza bakarra azkeneko momentuan aldatu, eta hiriburuan geatzia erabaki genun; karo, bertako lagun batek bere etxia eskeñi zigulako! jeje. Hantxe pasa genittun lehenengo 3 egunak, bidaiaz errekuperatzen eta herrialdiakin eta bere jendiakin lehenengo harremanak sortzen. Esan berra dugu, uste biño lasayagua iruittu zigula hiriya... hoi bai, bazpare illuntzeako etxian eoten giñan! jeje.





Ruta behin pixkat erabakita, martxan jarri giñan, biño exito gutxikin, ze hartu genun lehenengo autobusa bidian ondatu ta tiratuk utzi baitziguten euri azpiyan... Biño lasai, horrekin ez baitzuten lortu gu bezelako bi abenturero desanimatzia! jeje. Ipalan in genun lehenengo parada, bertako sumendi bat ezagutu nahi baikenun. Inaktibo dao, ta kraterrean laku zoragarri bat daka... edo hoi esan ziguten, ze kriston lañua zeon ta ezin izan genun askoik ikusi... Honek re etzun gure animua akabatu! jejeje.



Guatemalakin harremantzen jarraitzeko, bigarren gauza klasikoena bixitatzea jon giñen hurrengo paradan, ruina maya batzuk, Quirigua herrian. Estela izugarri polittak zozten bertan, eta lehenengo kontaktu bezela interesantia izan zen.

Bideko paradatxo hauek inta, Karibeko kostaldea jon giñan zuzenian, bertako moskituei jaten ematea, antza gosez zozten ta! Ikerrek bintzat donaziyo politta in diye... jejeje, barizela balu bezela utzi dute gaixua, gorputz guziya punto gorriz beteta! Penuria hauek eta bero ittogarriyaz aparte, oso ongi ibili gea, urjauzi eta erreka polittak bixitatuz.




Izabal lakuan bukatu dugu trabesia, Guatemalako handina, eta bertatik Peteneako bidia hartu dugu, oihanian murgindu eta ruina maya gehio deskubritzeko gogoz. Datorren kronikan kontatuko zattuztegu abentura gehio! muxuak denei!! zaindu zattezte! eta goatu guk re zuen notiziyak eskertzen ttugula!!!