Egunon denoi!! zemuz zazte?? Gu earki! azken egunez disfrutatzen, eta berrize etxeko rutinara bueltatu ber geala mentalizatzen...
Halare, ez dugu herrialde hau utzi nahi zuei azken kronika idatzi gabe, eta hemen jarri gea, esfortzu ikaragarriya iñez, mobil bidez idazten, ez baitugu ordenagalluik topatu azkenaldin. Umore onez hartu dugu, izane Pazifikoko hondartza beltz zoragarri bati beira gaude, kafia hartzen, ta hau denez gaurko dakagun plan bakarra (akaso pistinan re bañatzia...), gustu haundiz hartu dugu lana!

Bada egun pare bat Monterricoa alletu giñala, bidaia rematatzeko beste aldeko kosta ezagutu nahi genun, ta ozeano muittu honetan bañutxo bat hartu. Ikaragarriya da ze indarra dakan; ze olatuk! (izena jartzen etzin oso fin ibili...). Ta sumendi jatorrizko hondar beltz politta. Gezurra ematen badu re, ezta oso turistikua, arrantzale herritxo bat da, oso lasaia; halare, hiriburutik gertu donez astebukaeretan bete iten omen da, ta nahiko bulla izaten omen da... gu bazpare bihar goizian baguaz! jiji! Gure astebukaerako plana sumendi bat bixitatzia da, Pacaya. Hemen oso ezauna da, laba botatzen baita, ikusgarriya izan ber du! Astelenin ya hiriburura itzuliko gea, lagunen etxian lo in ta asteartin ya hegazkiña hartzeko... ohhhh, berrize orduak hegazkin ta aireportu tartin pastiak kriston pereza mateigu... halare onartuko dugu herrimin pixkat re badugula... ta Txukunmiña re... ta etxekosofamiña, ta tortillapatatamiña! jijiji!
Ta bueno, ze kontatuko zattuztegu... Mendialdia re atzin utzi dugu onezkio, ezagutu dugu Atitlan lakua, Chichicastenangoko merkatua ta Antigua herri koloniala; guztiya zoragarriya!!
Eta besteik gabe despeitzen gea, pantalla taktil txiki honek pazintziya akabatzen ai baitigu! Laixter aurrez aurre izango gea kontu kontari, muxuak ta besarkadak denentzat! Ongi segi!!