2009(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Oiartzun edo Laxtearte!!

Kaixo denai!!!

Lortu dut!! Azkenian, 3 hilabete ondoren lortu dut!!! Euskotrenen parada bilatu dut eta Oiartzunen nago. SORPRESA!! Gaur goizean iritsi naiz. Gabonak hemen pasako ditut.

Baina abenturazaleok ez preokupatu. Urtarrilean bigarren temporada hasiko da. Oraindik ez dakit exaktamente nondik hasi baina seguruenik Vietnam aldera joango gara. Naiara nirekin dator.

Beraz. Batzuei laxterarte eta bestei Urtarrilarte!!

Eskerrik asko bidai honen hasieran ondoan egon zareten guztiei!!

2009(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Jaisalmer (Eskerrik asko Aita), Ajmer eta Bundi



Egunon!!

Hementxe nago berrize zuei txapa sartzeko indar pila batekin. Oain oporren ondorengo krisia daukat eta ez dakit zer idatzi. Sindrome post-vacacional deitzen zaiona. Ea zer ateratzen den gaurko kronikan.

Jaisalmeren geratu nintzen 4 bat egun. Hoteleko teilatuan irakurri ta irakurri. Begi batekin liburuari begira ta bestearekin desertuari. Ez dut ulertzen zergatik baina desertuak txoratua nauka. Bizitza osoa EH-ko berdetasuna adoratzen eta bapatean desertuko koloreak eta hezetasun ezak deitzen didate. Jordania eta Siriako bidia gogoratzen didate. Bertan bizitutako egunak eta abenturak....
Gau busa hartu nuen Ajmer izeneko hiriraino. Ajmer Rajhastan-en erdian dago, horrela bertatik edozein lekura joan nintekeen. Ez nekien nora joan. Bertan bi gau pasa eta jendearen hiritziz Bundi-ra joan behar nuela esan zidaten. Ajmer-en ez dago gauza askorik ikusteko egia esan (Laku elegante bat, temploak (ya nazkatu naiz!! Denak berdinak dira) eta parkeak).

Beraz, Bundin nago orain. Oso leku politta eta atsegina. Herritxo baten goxotasuna dauka. Bastante turistikoa da. 80% Israeldarrak dira eta ez dakit zergatik niri ere talde berean sartzen didate. Israel? galdetzen didate kaletik. Turkian espainola (Hola, amico) eta Indian israeldarra, a ze panorama! Hemengo turistikoena fortaleza da, bere palazio eta guzti (argazkikoa). Oso ikusgarria kanpotik baina barrua niretzako sin-mas. Se supone kriston pinturak dauzkala paretetan, oso zaharrak, artistikoak, esanahiekin,... netzako grafiti batek geyo esateu. Behingoz ordaindu nuen nonbaiten sartzeko (normalean kanpotik ikusi eta kitto) eta hori aurkitu behar. Eskerrak kriston bistan zeudela kanporuntz.
Bigarren gauzarik bixitatuena hemendik 70km-ra dagoen ur jauzia da. Oso polita izango da baina bertaraino joatea oso garestia. Beraz zuek bezala argazkiarekin konformatu beharko.
Beno ba hementxe bukatzen da gaurko kronika. Hurrengoa seguruna hegoaldetik izango da. Dena preparatzen ari naiz Sri Lankara joateko. Baina hegazkin merkeak Chennay ingurutik ateratzen dira. Beraz goazen denak trenera 50 orduz bidaiatzera. Ez dut hegazkin txartela oraindik baina ez dago aldaketa haundirik prezioan. Beraz baliteke hurrengo kronika Colombotik izatea. Ojala!!

Besarkadak denontzat!!! Namaskar!!

2009(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Oporrak!!

Kaixo-kaixo!! Eskerrik asko Aintzane!! Zauriangatik ez preokupatu, oso ongi doa. Dagoeneko ia sendatu da.

Hementxe nauzue beste behin lata emateko prest, baina oraingo honetan agurtzeko da. Ez beldurtu!! Aste batean ez dut ezer idatziko. Opor motz bat hartu nahi dut blog-arekin. Egunetik egunera gero eta obsesionatua nago. Egun osoa pentsatzen zer idatziko dudan eta nola. Beraz, erlazioa pixkat moztuko dut.

Kronika iten hasi aurretik Indiako lehen ARGAZKIAK jaso ditut. Gogoratzen Ahmedabad-en ezagutu nuen mutila. Frantsesa praktikatu nahi zuena eta gero bere ikasle pisua erakutsi zidana. Ba oraintxe jaso ditut bere pisuan atera genituen argazkiak. Zuentzako espreski!! Ea norbaitek asmatzen duen zein den frantsesez dakiena? Pista bezala: txurroak ez dauzka eta Indiarra da.




Oraindik Jaisalmer-en jarraitzen dut eta hemen geratuko naiz beste egun pare bat. Oso oso gustora nago hemen irakurtzen eta deskantsatzen desertuari begira. Ekialde hurbilak desertua beste ikuspuntu batekin ikustarazi dit. Gainera hemen ere lagun batzuk egin ditut eta beraiekin ere gustora nagoenez bertan geratuko naiz. Lehengoan esan nizuen bezala, Indiako plan guztiak aldatu dira, kronika batean idatzi nuena ahaztu. Orain erdi galdua nago, hegoruntz joan nahi dut baina trenak begiratzen egon naiz eta 50 ordu baino gehiagoko bidaia da. Gainera interneten Sri Lankarako hegaldi merkeak begiratzen nabil. 10 egun pasa nahi ditut bertan.

Hurrengo kronika ez dakit nondik idatziko dudan, baliteke Colombo-tik edo Chenai-tik edo Goa-tik auskalo. Denentzako sorpresa!!

Amaitzeko Jaisalmer-eko argazki batzuk.



Muxuk ta Besarkadak denontzat!! 7 egun barru elkarrekin egongo gara berriz!!