2009(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Oporrak!!

Kaixo-kaixo!! Eskerrik asko Aintzane!! Zauriangatik ez preokupatu, oso ongi doa. Dagoeneko ia sendatu da.

Hementxe nauzue beste behin lata emateko prest, baina oraingo honetan agurtzeko da. Ez beldurtu!! Aste batean ez dut ezer idatziko. Opor motz bat hartu nahi dut blog-arekin. Egunetik egunera gero eta obsesionatua nago. Egun osoa pentsatzen zer idatziko dudan eta nola. Beraz, erlazioa pixkat moztuko dut.

Kronika iten hasi aurretik Indiako lehen ARGAZKIAK jaso ditut. Gogoratzen Ahmedabad-en ezagutu nuen mutila. Frantsesa praktikatu nahi zuena eta gero bere ikasle pisua erakutsi zidana. Ba oraintxe jaso ditut bere pisuan atera genituen argazkiak. Zuentzako espreski!! Ea norbaitek asmatzen duen zein den frantsesez dakiena? Pista bezala: txurroak ez dauzka eta Indiarra da.




Oraindik Jaisalmer-en jarraitzen dut eta hemen geratuko naiz beste egun pare bat. Oso oso gustora nago hemen irakurtzen eta deskantsatzen desertuari begira. Ekialde hurbilak desertua beste ikuspuntu batekin ikustarazi dit. Gainera hemen ere lagun batzuk egin ditut eta beraiekin ere gustora nagoenez bertan geratuko naiz. Lehengoan esan nizuen bezala, Indiako plan guztiak aldatu dira, kronika batean idatzi nuena ahaztu. Orain erdi galdua nago, hegoruntz joan nahi dut baina trenak begiratzen egon naiz eta 50 ordu baino gehiagoko bidaia da. Gainera interneten Sri Lankarako hegaldi merkeak begiratzen nabil. 10 egun pasa nahi ditut bertan.

Hurrengo kronika ez dakit nondik idatziko dudan, baliteke Colombo-tik edo Chenai-tik edo Goa-tik auskalo. Denentzako sorpresa!!

Amaitzeko Jaisalmer-eko argazki batzuk.



Muxuk ta Besarkadak denontzat!! 7 egun barru elkarrekin egongo gara berriz!!

4 iruzkin:

  1. Mikel eta Naiara (Inemekoak)2009(e)ko abenduaren 3(a) (03:45)

    Eñaut guapooooooo!! Paroko kartilla sellatu berri dugu, ta lan eskaintzak "begiratu" eta gero blogan sartu gara ta ARA! 4 indio gorri ikusi ditugu!! ze eñaut, horrenbeste pikantek gaizki itten ai zattu, eh! (attak sango luken bezela: "lo ke pika al entrar, pika al salir" jejejejejejeejej). Benga, patxito bana de estos dos ninis (ni estudian ni trabajan! jejej)

    ErantzunEzabatu
  2. Ah!! frantxesa dakina galtza militarrak ta niki kantosua dakana dela uste dugu... biño ez in kaso asko, Berauneko maldak eztigu ta bate onik in... jeje.

    ErantzunEzabatu
  3. nik berdekuai txurroik ez yot ikusten ta indio pinta bastante bai. Halare frantsesa jakiteko pinta haundiyik e...

    ErantzunEzabatu
  4. Namaste, iloba:

    Barkatu baino ilunabarretan ikastaro bat hasi dut eta orain zure asteko kronikak ortziralean irakutzen ditut. Asko-asko pozten naiz zure bidaia hain ondo doala eta. Zutaz asko gogoatzen gara denok, osaba Andonik eta Ivonnek ere zutaz galdetzen dute.

    Pa handi bat Hondarribitik. Izeba eta Goio

    ErantzunEzabatu