2009(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Udaipur beti gogoan, Jaisalmer

Aloooo!!! Kaixo Kuadrila!! A ze enbidia, nik ere zuekin afari meriendan egon nahiko nuke. Eskerrik asko netaz goatzeagatik. Emozionatzia lortu zute!
Kaixo Olatz! A ze erantzuna! Zuri ere eskerrak bihotz-bihotzez!
Izeba oraingoz ez dut garbantzuei buruzko ezer lortu baina saiatuko naiz.

Ba gaurko kronika hasi aurretik 2 galdera. Mediku, dietista, enfermero edo zeozer dakinarentzat.
1.- Platano sobredosia esistitzen al da? jijiji Indian egunero-egunero platano kilo erdia gosaltzen dut. Oso goxoak daude, merkeak dira eta nire ustez estomagoarentzat eta komuneko asuntuarentzat oso ongi datozkit. Baina 19 egun ondoren burua preokupatzen hasi zait. Dagoeneko 100 platano jango nituen. 4 Hilabetetan zenbat izango diren kalkuluak egin ezkero... Beraz ea norbaitek lasaitzen nauen edo dieta aldatu behar dudan.
2.- (Pregunta de examen) Odolaren koloreak eta texturak asko adierazte duela entzuna dut, beraz ea norbaitek nire barrengo sistema nola dagoen azaltzen didan. Ankeko zauria egin nuenean odola gorri argi-argia (kasi brillantea) eta oso likidoa. Ne ustez bidaia aurretik iluna eta gelatinosoagoa zen. Beraz zeozer aldatu den susmoa daukat. Ni oso ongi sentitzen naiz. Bidaia gaur hasi balitz bezala.
Eskerrik asko!!

Beno galderen ondoren Udaipurrera itzuliko gara. Nire bihotzaren zati bat bertan geratu da. A ze pena eman zidan bertatik alde egiteak. Triste, hunkitua, .... Zuei kronika idatzi ondoren fortalezara eraman ninduten kuadrila despeditu nuen, hurrengo egunean hoteleko langile guztiak etorri ziren agurtzera. Teilatuko mutila bezala ezaguna egin naiz. Hotelaren ondoan jatetxe bat dago (teilatuan) eta bertakoekin komunikatzen nintzen teilatutik-teilatura. Horiek ere agurtu. Hoteleko jabeak autobuserako billetea lortuko zidala esan zidan baina ez nintzenez fidatzen herriko bidai agentzia guztietan eta gobernuko busetan galdetu nuen prezioa. Jabeak autobus publikoa baino merkeago lortu zidan txartela. Ez zuen komisiorik nahi ta bidai agentzikoari ere konbentzitu zion ez komisiorik hartzeko. Berriz emozionatua!! Jaisalmerrera nentorrela esan nihonean lagun bat bazuela hotel batekin (mundu guztiak bezala, txantxulloak) eta prezio ona lortuko zidala. Deitu zuen eta teilatuan ordaintzen nuen prezio berdinagatik gela indibidual bat lortu zidan eta tren estaziora bila etorriko zirela dohainik. Ezin sinistu!! Tren estazioan nire izenarekin paper batean Wel-come jartzen zuen. KE ilusion!!! Tren estazioa esan dizuet eta bus txartela, hori nola liteken galdetzen egongo zarete? Pox mu simple, bertako jendearekin hitz egin nuene ta modurik merkehena bide erdia busean eta beste erdia trenean egitea zela. Oso ongi!! Esan eta egin. Busak 150 rupia, trenak 75. Hoteletik emozionatua atera eta pintorea bixitatzera joan nintzen. Gure azken tea hartu eta bere gelatxoan berak pintatzen zuen bitartean ni irakurtzen egon nintzen. Liburu berria hasi dut (Salman Rushdie-ren "Hijos de la medianoche" ) Hinduismoarena 2 egunetan bukatu nuen. Jefea ez zen etorri lanera,beraz laguna agurtu eta bus estazioruntz. Bidean los pilares de la tierra liburua eman nion gaztearen dendatik igaro nintzen eta hau ere agurtu nuen. Bus estaziora oso triste iritxi nintzen.

Zoriontasuna eta beldurraren arteko ezberdintasuna autobus zaharraren edo berriaren artean dagoela esan dezaket. Orain arteko bidai ia guztiak autobus publikoetan egin ditut. Oso zaharrak dira eta 50 km/h -tik ez dira pasatzen. Hemen eroak bezala gidatzen dute. Luxury edo pribatuak bus berriak dira eta 100 km/h-raino iritxi daitezke. Ondorioa: Eroa bezala konduzitzen dutenean, 50km/h, oso ongi pasatzen dut, port aventuran nagoela imajina dezaket, saltoka eta boteka. Baina 100km/h-ra dohazenean ez du puta graziaik iten. A ze beldurra pasa nun. Mucho luxury baina nahiago dut shanti-shanti ibili. Beraz behin eta nahikoa.

Busak Jodhpur hirian utzi gintuen 20:00ak aldera eta trena 23:00tan zenez oinez egin nituen estaziorainoko 5km-ak. Bidean platano batzuk jan eta zeozer afaldu. Niretzako hemengo tren estazioak temploak bezala dira. Ez nizuen esan baina Ahmedabad-era iritxi nintzenean tren estazioa ikustera joan nintzen. LATZA!! Indiako trenak zeozer magikoa daukate.

Parentesis: Indiako trenei buruzko informazioa labur-labur. Munduko langile gehien dituen konpainia da (1,6 miloi langile). Egunero, 12,5 miloi pertsonek hartzen dute trena, 8500 trenetan eta 80 mila km egiten ditu. 6867 estazio dauzka. Egunero ilargirainoko distantzia 3,5 aldiz egiten dute. Trenaren barruan 7 kategoria ezberdin daude bidaiatzeko. Primera klase, 2.klase, 2. sleeper,...)

Ba, hoixe,... Treneko txartela erosi eta trenera. Gaueko trenean 4 klase ezberdin daude. Lehenengo aldia zenez merkehena hartu nuen. Jungle Coach (Oihan Bagoia) deitzen diotena, zehazki. Kasualidadez ez zihoan oso betea eta lekua lortu nuen. (Beste klaseetan reserbatu behar duzu, beraz lekua aseguratua). Gauekoa zen eta bagoi honetan eserita joan beharra zeneukan. Baina jendea ez inozoa eta maletak uzteko lekua etzaten hasi zen. Nik ere berdina egin nuen eta maleten lekuan esterila jarri eta etzan. Mierda!! Ondatua zegoen, erdian kriston zuloa zeukan. Zeozergatik zegoen libre. Behera jeitsi eta exerita egin nuen bidaia. A ze hotza!!! Haizea leku guztietatik sartzen zen. Atea ere ireki zenezaken nahi izan ezkero. Goizean zigarro bat erre nuen atean exerita martxan zihoala. Ke gozada!!
Jaisalmer oso ezaguna da turistentzako. Desertuan dago eta fortaleza elegante bat dauka. Oso polita dena baina egun batean ikusten da. Ondoren turista guztiak kameilu safariak egitera joaten dira. Nik sozializazio maila reduzitu beharra daukat. Udaipur-en ia dena gastatu dut. Beraz hemen geratuko naiz hoteleko teilatuan irakurtzen lasai-lasai egun batzuk. Ez dut ezer egiteko gogorik. Irakurri-jan-lo. Hemen 4 bat gaur pasa ondoren zuzenean indiako hegoalderaino jeitsiko naiz. Bidaia gogorra izango da, baliteke 30 edo 40 ordukoa. Nire Indiako plan guztiak aldatu ditut. Bixiten kontua dela eta ez dut lehen neukan plana jarraituko. Orain hegoaldera jaitxiko naiz eta bertan hilabete pasa ondoren (ea Sri Lanka erortzen den) berriz gora. Delhin egongo naiz Urtarrilaren erdialdean Naiaran zain.
Beno ba... oso ongi nago eta dena perfekto dijoa.

Mxk denentzako eta besarkada bero eta indartxu bat azken atxilotu guztiei!! Euskal Gazteria aurrera!!

2 iruzkin:

  1. Kaxo Eñaut!!

    Ikusten da dena primeran doakizula, ta izugarri pozten naz!!! Ea denak hola seitzen dun..!!

    Zure galderei erantzunaz:
    1- Nik dakidala, platanoak potasio asko dauka, baña nik uste det (dakidan gutxiagatik) ez dizula kalte handirik ingo, ez bada zure dieta indiarra horretan bakarrik oinarritzen dezula. Badakizu, denetatik pixkat jan behar da, zure kasuan igual denetatik asko, jeje!!
    2- Odolarena, deskribatu dezun odol gorri distiratxuak odol arteriala ematen du, eta ilunak benosoa. Egia esan ez dakit nola dakizun bidaia itea jun aurretik odola nola zenun, baño bueno...

    Zaindu zure oineko zauri hori, egunero garbitu, ta supuratzen hasten bada medikungana jun. Ai, zauri horrek bai kezkatzen nauela...

    Muxu potolo potolo bat!!!!!

    Dra. Arrazola

    ErantzunEzabatu
  2. Eñaut!!! pisuan internetik gabe egon gea! azkenean aste bat gehio jungo naiz martzoak 4tik 21era, ondo? naiara urtarrilan juten bada ez da denbora gehiegi zuretzat delhi inguruan??? gauzak argiago ditudanean emaila bidaliko dizut! muxu bat!

    ErantzunEzabatu