Atxaldeon denai!! Beti bezain zintzo seitzen duzute idazten, eskerrik asko!! Ongi etorri Mikel eta Jon!! A ze meritua dakazuten dena de tiron irakurtzeko.
Beno.... Oso pozik nago eta guazen denak kantatzera!!
GORA TA GORA BETI.. AY GORA LAPURD..( kasuen... ensaiatzen eon naz ta alare gaizki ... goazen berriz)
GORA TA GORA BETI... AY GORA PMB-ak.
Ta orain PMB-ak zer diren jakin nahiko duzute. Pox kronikaren bukaera arte nanai!!
Has gaitezen kronikarekin. Zuei idatzi ta gero Ahmedabaden bueltaka ibiltzea besterik ez zitzaidan geratzen gaueko busa hartu bitartean. Ta denbora pasatzeko oberena parke batera joan eta bertan ziplo etzan. Parkea bastante hurruti zegoen baina denbora neukanez oinez abiatu nintzen. 5 minutu ibili ondoren gizon batek motoan hartu ninduen eta parkeko ateraino eraman. Bertan bazkaltzen ari nintzela (kaleko postuan) ondoko postukoak kotileatzera etorri ziren eta berriketan ibili ondoren ondoko postukoak (zumo postua) zumo batera gonbidatu ninduen. Parkean sartu eta gazte festa latza (unian ondoan dago). Zelaian botata nengoela irakurtzen gazte bat etorri zen eta ea frantsesez hitz egiten banekien. Oui!! Frantsesa ikasten ari zela eta ea nirekin praktikatu zezakeen. Noski motel!! Atxalde guztia berakin pasa nuen. Parkean hitz egiten, ondoren tea hartzera joan ginen.(Deskubritu dut hemengo tea magiko egiten duen osagaia. GENGIBREA. Makil batekin matxakatzen dute gengibre osoa eta esnearekin batera egosi. Pikante puntua ematen dio. Konparazio eskas bat egiteko. Ebaki gozo-gozo bati baratxuria botatzea izango litzateke. Gozoa da baina erdi pikantea. Ondoren tela batetik iragazi eta prest dago. Jainkoen edari preziatua!! Ebakiaren eta tearen elkarketa miragarria da!!) Ahh... eta badakit zergatik edaten duten plateran tea. Komodoagoa omen da beraientzat. Erosoago sentitzen omen dira. Kagate!! Pos oixe... tea hartu genuen eta ondoren bere pisura joan ginen. Bere pisukideak aurkeztu nahi omen zizkidan. Bera ez da bertakoa ondoko probintziakoa da eta beraz ikasle pisuan dago. Oso ongi portatu zen nerekin.
Gaua iritxi zenean afaldu eta autobusea. Exerita edo etzandako bileteak daude. Nik merkehena, exerita. Autobusa super tuneatua. Latza!!Nere mega suertearekin ondoko sila libre geratu zen ta hori bus osoa betea zihoala. Earki egin nuen lo. 10 orduko bidaian, 9 bat ordu lotan pasako nituen.
Goizean Dwarka herri sakratura iritxi nintzen. Bertan motxilarekin tenplora joan (sarrerako takilan utzi), tenploa ikusi eta berriz autobus estaziora. Lo egiteko leku garestia da. Bertatik Porbandar hirira etorri nintzen. 111km-ra dago eta 3 ordu igaro genituen busean. Autobus publikoa hartu nuen (denetan merkehena eta txarrena). Hasieran ederki lekua soberan zegoen, gerturatu ahala betetzen joan zen, gainezka egin zuen arte. Ikustekoa zen busa nola zihoan.
Porbandar hiria kostan dago eta oso lasai egoten da hemen. Atzo kostatik paseatzen egon nintzen gauean, kriston giroa. Igandea aprobetxatuaz jende guztia kalera. Petrilean exeri nintzen itsasoari begira eta segituan jendean gerturatu zen. Lehenengo 16 urteko jendea hello esatera. (Hemen jende guztiak daki Hello, How are you?, baina kitto!! erantzuna ez dute ulertzen. Bastante inkomodoa da. Ez baduzu erantzuten gaizki eta erantzuten baduzu ezin ulertu. Sirian Welcome esaten dute denek) Ondoren 18ak Where are you from? galdetzera. Azkenean 20bat urteko kuadrila gerturatu zen. 6bat izango ziren eta beraiekin hitz egin nezaken. Hitz egiten egon ginen eta beraiekin KABA edatera joateko gonbidatu zidaten. Kaba, te beltza da baina limoi zukuarekin, esnearekin eta zeozer oso pikantearekin. Kaba edan genuen, tabakoa mastikatu genuen eta motoz hoteleraino eraman zidaten. Ze jende jatorra. Gaurko berriz geratu ginen. Leku berean ordu berean. jajajaj Oparia ta dena egin zidaten. Llabero bat lehoi batekin. Esaten zutenez lehoia hemengo animali nazioanala omen da.
Mastikatzeko tabakoa aipatu dut lehenago.... Hemen ia ez du inork erretzen tabakoa. Munduan dauden gaixotasunen 2 herenak dauzkate, zaborra leku guztietan baina KANTZERRArekin beldurtuak bizi dira. Ezin da ia inon erre, kalean bakarrik. Gazteek bronka botatzen didate erretzen ari naizelako. Hori txarra da!! esaten dute. Arritua gelditu naiz horrekin. Uste nuen hemen denak erreko zutela. Zaharrek erretzen dute baina oso gutxi. ta gehien bat Beedies izena duten zigarro txikiak. Beraz erretzeari utzi nahi dion jende guztia GUJARAT probintzira etorri dadila. Hori bai, mastikatzeko tabakoa mundu guztiak, leku guztietan, momentu oro.
Beno.... ze ote da PMB-ak? Ideirik norbaitek? ea ea ea... Pista bat: Euskaldunak konkistatzeko modurik onena zein da? Estomagoa. Ta niri indiak 2 egunetan konkistau nau.
Gora PMB janariak!!! Pikante Merke Begetarianoa.
Kalean ikusten ditudan postu guztiak probatu nahi ditut. Indiako sukaldaritza ikasi nahi dut. Den dena probatuko dut 4 hilabetean. Lanaz aldatu naiz. Orain ez naiz kamareroa..jijij... mundu guztiari esaten diot Sukaldaria naizela jatetxe batean. Horrela errazagoa da errezetak lortzea.
Gaurko kronika oso luzea atera da, sentitzen dut!! Baina ezin dut amaitu azken erreflexioa egin gabe:
Baliteke hurrengo astean, oinetan: onttoak, txanpinoiak eta gibel urdinak ateratzea.
Oinak beltzak edukitzeagatik egun osoan.
Baliteke hemendik gutxira, urdaia zulatua edukitzea eta 8 almorrana atzekaldean
Egunero pikantea jaten aritzeagatik.
Baliteke etzi, tripak gaizki edukitzea
Kaleko janari guztia irensteagatik
Baliteke bihar, komunetik ezin atera egotea
Beraien ur berdina edateagatik.
Baina inoiz joango ez dena,
Beti nirekin egongo dena.
Indiar bat bezala bizitzen saiatu izana da.
Ez dut turista bat izan nahi hemen.
Gorroto ditut turistak
Ez dut nahi janari plastifikaturik
Ez dut nahi India esterilizaturik
India komodo ikusi nahi duenak, telebistaz ikusi dezala!!
Hau horrelakoa da
Eta horrela izaten jarraitu dezala.
2009(e)ko azaroaren 16(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Kaixo denai!!!
ErantzunEzabatuArgazkietan klick egiten badezue haunditu egiten dira eta osoak ikusi ditzazkezua. Beste modu batera jartzen ikasi ditut. Orain obeto ikusi ditzazkezue. Klick ta lixto!!
Ayo
IM-PRECIONANTE!! ...Ez zue biajia, sino ze kabroi afortunatua zan!! jejeje. Eleante Eñaut, ongi itek!! bua, ba oan "sukaldariya" men tzan hortan, etb-ko dokumentaletan atetzen den frantxes hortaz gotu naz! herrialde ezberdiñetako gastronomia ezautuz biajatzen duna, ta jateun tomate, fruta, ta azeituna bakotxeko orgasmuk eukitzen ttuna... ba holaxe imajinatzen tzattut indiatik!! jejeje. Disfrutatu!! Namaste
ErantzunEzabatuAh!! nik tia platerin hartzian ingurun beste hipotesi bat nakan... hoztutzia! jeje.
ErantzunEzabatuhi lasai, almorranak baldin battuk...aurpegiko granuk bezela lertu ta kitto ! fuera molestias ! jajajjaja ! ta ebaki gozo-pikante hoi, imaginatu hutsakin bazkaiak buelta maten ziak motel, hitzako oso osoikan ! ala, ayo !
ErantzunEzabatuunai
Epa Eñaut! Egunetik egunea gehio flipatzen det ze zortea daukazun ikusita, ea bidai guztin berdin jarraitzen don!
ErantzunEzabatuAurrekon euskal adarreko afaria izan genun, ta ez zan izan ez pikantea, ez merkea, ez begetarianoa, baina parranda ona polita bota genun. pena jende asko enterau gabe geatu zela. Ondo segi!
Beno eta zer egin dizugu turistak gorrotatuak izateko?
ErantzunEzabatuIzeba