Aloooo!!!
Gaur ez zen kronika tokatzen baina idazteko beharra etorri zait. Lehenengo krisia eduki dut. Indiak gehiegi exijitzen dit. Asko maite dut lekua, asko maite dut hemengo jendea, ... baina ezin dut bertakoen "ontza" sindromearekin. Edozer gauza egiten duzula ondoan geratzen dira zuri begira ontzen modura. Tea hartzeko kalean exertzen bazara, ondoan 8 pertsona zuri begira. Tea nola hartzen duzun ikusteko. Jateko orduan ukerrago. Zure mahaian exeritzen dira. Zer jaten ari zaren ongi begiratu. Nola jaten duzun analizatu. Hemen ez dago sekreturik. Egunean 50 aldiz (exajeratu gabe, seriyo!!) galdetzen dizute izena, nola zauden eta nongoa zean. EH ez dutenez ezagutzen ez dute lata handia ematen. Zeozer ona. Batzutan Basque esan beharrean zuzenean Euskal Herria esaten dut. Total les suena a txino dena. Askok ez dakite non dagoen Espainia ezta Frantzia. Normala da. Gutako zenbatekin daki non dagoen Kirgistan edo Taijikistan? Interneten sartzen zarenean, denda erdia zure pantailari begira (momentu honetan 4 begira daude, ez dutenez ulertzen berdindu). Normalean grazia egiten dit, batzutan bena handitzen zait eta ea zeozer nahi duten galdetzen diet. Gaur menditik bueltan (gero kontatuko) oso oso nekatua nengoela krisia eduki dut. Mendiko herritik hirirako bidea egiten ari nintzela. Ezinean nindoan ta bakizute nekeak pazintzia gutxitzen du. Dena herrian hasi da, bazkaltzen ari nintzala kuadrila bat mahaian exeri da eta hitz egiten hasi zait. Bazkaltzen ari nintzen eta ez nuen inorrekin hitz egiteko gogorik beraz bazkaldu tita eta martxa. Bidean oinez nindoala motoak ondoan frenatu eta hitz egiten hasten dira. Betiko galderak where are you from?.... Denak ignoratu eta alperrik. Bat ondoan geratu da. Motoa itzali du eta oinez nirekin etorri da. Ni flipatzen!! Bidean deskantsatu beharra neukan eta exeri egin naiz. Moteroa aspertu egin da eta alde egin du. Exerita nengoela, hasieran oinezkoak geratu dira, gero rickshok batzuk eta azkenean taxiak. 25 pertsona ontzak bezela begira. Nakan nekiakin ya mala ostian jartzen ai nintzen. Gainera hemen ez dago sekreturik. Aitak nola izena du? eta Amak? Ezkondua zaude? Anairik edo arrebarik? zertan lana egiten duzu? eta zure gurasoek? eta arreba? nora zoaz? nondik zatoz? non lo egiten duzu?..... horrela egunero, orduro, minuturo. Nire pazintziak limitea jo du. Hirira iritxi naiz eta kale batean exeri naiz deskantsatzera eta nire burua lasaitzera. Ne ustez nakan mala osti arpegiangatik ez da inor gerturatu. Eskerrak!! Kozka ingo niyon. 45 minutu bakarrik egon naiz. Ezta hello bat ere ez. Ze ongi!! Azkenean bat gerturatu da eta ezer esan gabe ondoan exeri eta hitz egiten hasi zait. Bera gerturatu bezain pronto rickshok bat aurrean geratu da eta txoferra niri begira. 3. pertsona gerturatu denean berriz kabreatu naiz eta alde egin dut. Hantxe utzi ditut 3ak. BERAIEN BIZITZA ASPERGARRIA BADA, EZ DA NERE PROBLEMA!!!
Puffff.... barkatu!!! Baina zuekin bakarrik desaogatu nahiteke!!
Orain lasaiago nagoela mendiko kronika....
20 mila. Bai 20 mila ESKAILERA. Tenplora igotzeko 10 000 eskailera igo behar dira. Atzo jarri nizuen argazkietan ikusten den tenplo txikira igotzeko. Goizeko 6tan atera naiz guest housetik, ilunpetan. Hemen eguerdian bero gehiegi egiten du mendian ibiltzeko. Ordu bete mendi magalera irixteko, bertatik 5000 eskailera tenplo handiraino. Atzoko argazkiak 2 tenplo ezberdinenak dira. Bigarren argazkia da lenengo ikusten dena mendira igotzean. Bertatik lenengo mendiaren tontorrera igo behar da. Bertan zeozer jan eta berriz behera 2. tontorrera iristeko. Hemendik berriz behera eta azkenik kriston pareta igo ondoren tenplo txikira irixten da (atzoko lenengo argazkia). Tenplora irixteko 10 000 eskailera igo eta jeitsi ondoren ezin nuen sartu gabe geratu. Sartu naiz bertara eta 2 "apaiz" (ez dakit nola izena duten hemengoek). Eta astebete Indian pasa ondoren iritxi da LEHENENGO PUNTUA BEGI TARTEAN!! Tenploan sartu eta begitartean puntu beltza jarri didate, ondoren tenploari bira eman eta ur bedeinkatua eman didate. Pixkat edan eta bestea burutik igurtzi. Namaste eta buelta. Mendian behera nentorrela ankak dardarka neuzkan nekearengatik. Gelditzen banintzen anka mugitzen hasten zen. Kostata lenengo tontorrera iritxi eta bertatik lasai lasai beheruntz. Nora: Petrako eskailerak ezerrez gaurkoan aldian!! ta beste behin, mila miloi esker!! Goizean zintzo-zintzo estiraketak egin ditut eta ankak minik gabe segitzen dute. Bidaiaren zati handi bat zuri esker egingo dut!!
Gaurko argazkia mendian gora zaharrak (eta pentsatzen dut aberatsak) nola igotzen diren ikus dezazuen da. Ordaindutakoak horrelakoak dira. 2 gizon eta makil bat. Ala ere 4 neska ikusi ditut 2 makilekin. Pentsatzen dut beraien ama ematen ariko zirela.
Besarkada bat denantzako!! ta Eskerrik asko desaogatzen laguntzeagatik!! Beharra neukan!!
Pd: Bixita kontagailu bat jarri dut. Gaur deskubritu dut nola jartzen den. Ea zenbat igotzen den. Nik 460an jarri dut. Vistas de perfil-en jartzen duen zenbakia.
2009(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Animo Eñautxooo!! ez desesperatu, normala da holako muttiko polittai beira gatzia! jeje. Jo, oandik eztut sinixten atzo zukin hizketan eon nitzala... horren gertu sumatzen nizun!! Namasteee!
ErantzunEzabatuAupa Eñaut! zu lasai, ze momentu txarrake izangoituzu bidaian, baña konturatze zea oain arte ze suerte on izan dezun! oaine bueltan ibiliko zaizu ta oain arteko kontakikzunak bezela, aurrerantzekuak irakurtzekore hemen izangoa gea, osake animo ta muxu 1!
ErantzunEzabatuNamaste:
ErantzunEzabatuAnimo, sobrino far asko egin dut zure "desesperazioarekin" uste dut ulertzen dizudala batzuetan "agobiante" xamarrak dira baino ulertu itzazu ze beste aukera dute "beste munduko" bat ikusteko eta batez ere beraiei kaso egingo diena? Umorez hartu eta far egitea.
Muxu handi bat
Eñautin, Eñautin... lasai hartu, eh, kauen la letxe!! Hainbeste kilometro inda gero ezin zea hontz kuadrila batekatik estresatuko, eh!! Aittu!! Umoreakin hartu!!
ErantzunEzabatuA todo esto, aurrekoan (eta ez da lehenengo aldia) zugatik in genun topa kuadrilan!! Musika erdi "moro" bat jarri zuten Makutxon, eta zutaz akordatu ginan: "Hi Eñaut, kentzak musika moru hori, hik bakarrik entenditzen duk eta!". Akordatzen esaldiataz...Jejej.
Ba hoixe, animo!! Eta ahaztu baino lehen, muxu erraldoi bat Ekaitzen partetik: beti ari da esaten idatzi behar dizula...
Zaindu!!