Kaixooooooo!!!
Eskerrik asko Nora!! Etxekolanak oso ongi egin dituzu. Esan Suhazikoei ronda batera gonbidatzeko nik ordainduko dudala itzultzean.
Eskerrik asko Maite! Beiruteko gonbidapenak asko tentatu nau baina garestiegi ateratzen zait bixitan joatea. Horren gertu eta ezin joan. Beste behin bisadoen joku zikina. Zure helbidea oso ongi gordea daukat.
Bukatzen ari da Ekialde hurbileko egonaldia. Bihar goizean (Izeba gaizki ulertu zenuen. 11an 9tan, ez 9an 11tan) hegazkinean berriz. Esan didate Indian tren asko daudela eta Euskotrenen estazioa fijo arrapatuko dudala. Atzo konturatu nintzen irten nintzen egunaren magia. 09/09/09...jijiji.. 2 hilabete pasa behar konturatzeko. Ea noiz itzultzen naizen.. baliteke 10/10/10 edo 11/11/11an....Nork daki?
3 egun bakarrik Damaskon paseatzen ibili ondoren, atzo Silbeira Italiarra itzuli zen (Conrado izena du, Olatz). Igandean joateko esan ziguten Indiako enbajadan. Igande goizean puntual hantxe nengoen pasaportea eskuan neukala, urduri... Iritxi eta mundua lurrera...(ez altzen lurrikara EH-n sumatu). Enbajadorearekin bilera egin beharra neukala, nire zain zegoela. Ai AMA!! Ya ne buruan berriz ukapena zegoen. Dardarka atean zahin nengoen bitartean plan b pentsatzen egon nintzen. Jordaniara joan, bertatik ferriz Egiptora eta Afrikan murgildu. Asiatik ihesi. Enbajadorearen gelan sartu nintzen eta ordu bete hitz egiten egon ginen. Hasieran oso gaizki nengoen, gero oso gustora. Bere gelako mapa mundian EH-a non zegoen esplikatzen egon nitzaion eta zein polita zein. Joan beharra zeukala. Bileraren arrazoia: bisado multiplea eskatu nuela. Hemen atzerritarrei ez omen diete multiplea ematen. Jatorrizko herrialdean eskatu behar omen da. Nik multiplea behar dut. Bangladesh eta Nepal ikusteko. Nire bizitza kontau nion eta azkenean ez zegoela arazorik. TOMA TOMA TOMA!!! Gauza bakarra behar zuela. Nire DNI-aren fotokopia eta orijinala (konparatzeko). Kasualidadez motxilan barruan daramat. Pasaportea bertan utzi eta atzo joan nintzen bila. Ideia bat egin dezazuen ordu bat lehenago enbajadaren atean exerita nengoen liburua irakurtzen. Pasaportea eman zidanean sekretariak... ireki eta bertan zegoela (bisadoa) ikusi nuen. Ez egin farre baina bisadoari muxuka hasi nintzen eta sekretariari Sukram ta Sukram. Erdi dantzan atera nintzen embajadako atetik. 6 hilabeterako bisadoa eman didate.
Gaur zuengandik despeditzen naiz. Zuen erantzunak eta hurrengo kronika Ahmedabad-etik jasoko ditut eta duzue. Datu labur batzuk: Berez 3 ordu eta erdiko diferentzia dago EH-rekin baina duela gutxi ordua aldatu duzuenez (Indian ez da aldatzen) momentu honetan 4,5 eko desfasea dago. Duela 2 egun 35 gradu egiten zituen, etab.
Biharko eguna oso luzea izango da, beraz zuek energia bidali. 10 ordu egon beharra daukat Emiratoetako aireportu batean indiako hegazkinaren zain. Ez naiz aireportutik aterako bestela bisadoa ordaindu beharra daukat. Gaueko 12:35tan ateratzen naiz bertatik eta Indiara goizeko 04:35tan iritxi. Ea zer aurkitzen dudan bertan.
Beti bezala besarkadak denentzako!!
ta Mxk hor zaudeten 3 neskatxa polit ta gazteei. (Zuentzako Amatxo, Izeba ta Naiara)
PD: AsiN son las cosas y asiN se las he comentado...jijiji (ezin izan dut ebitatu)
2009(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
bua eñaut!!!! mundial!!!! hire kontakizuna aitzen, euriya goitik behera ai dula kanpon, baina irriparre batekin hemen nitxok bilbon inbiritan.jejeje
ErantzunEzabatuzorte on! behar ez badek e.. ta ahal badek emiratota ur botila bat eman, bertan gasolina baino garestio da ta!!!!
berriz ni!!! españoles en el mundon jordania, ta zure bidaiatxoak gogoratzen.jejeje. nahiz ta sekula etzatteun ikusiko olako baten...
ErantzunEzabatunik ere españoles en el mundo ikusi dt ta zurekin akordatu naiz!!!! suerte asko eñaut!!!! muxu handi bat!!
ErantzunEzabatuSaray