Kaixo irakurle maiteak!!
A ze presioa jarri didan bixita kontadoreak. 200 bixita 3 egunetan. Zein dabil hor ezkutuan kuxkuxeatzen? Idatz dezala. Hemen ez dago sekreturik. Nire bihotza ireki dudan moduan zuen ahoak ireki daitezela.
Zemuz atzo goizean? Denak lo geratu zineten? Autobus estazioan bakarrik nengoen. Beno.. bakarrik, lo que se dice, bakarrik EZ. Hemen berdin du zer ordutan ta non beti jendea dago. Ta nola ez, beti Trivial Tourist jolasteko prest. Galderak egin ta egin. Usteut kamiseta batean idatziko dudala.
Hello! I am fine. My name is Enaut and I am from Basque, yes Basque (European).
Ta lixto!! Denak kontentu. Euskal Herria ez du inork ezagutzen eta beti esplikazio moduan esaten dut oso herrialde txikia delako. 3 miloi biztanle bakarrik gerala. Beraien aurpegiak ikusi beharko zenituzkete. 3 milioi??? Ahmedabad-ek bakarrik 5 dauzka. jijijiji Oso graziosoa da.
Beno ta kronika idazten hasi aurretik gauzatxo bat. Dirudienez Indian jasoko ditut bixita gehien (normal!!) beraz hemen egingo dudan itinerarioa azaldu nahi dizuet. Beti ere probisionala da. Minutu bat denak mapan India bilatzeko. Lixto?? Denak prest?
Bale... ezkerretara begira. Ikusten duzue Gujarat estatua? Bertan hasi genuen bidaia. Orain bere gainean dagoen Rajastan-en gaude. Hurrengo estatua (2 aste barru) herdialdean dagoen Madhya Pradesh da. Bertatik hegoalderuntzko bidea hartuko dut. Ez dakit noraino jeitsi ahal izango dudan. Urtarrilean berriz iparralderuntz igotzen hasteko, beste aldeko kostatik. Kalkutaruntz. BERAZ... abenduan norbaitek hona gerturatu nahi badu, MUMBAY erabil dezala aireportu moduan. Urtarriletan Kalkuta edo inguruko baten bat. eta otsailean edo martxoan DELHI. Otsailean etortzen bazarete baliteke Nepal-en egotea. Ez dakit? Dena Naiararen kontu dago.
Eta martxotik aurrera AUSKALO!!! Nire asmoa Kachemira eta Laddak estatuak bixitatzea izango litzateke baina ez dakit. Bangladesh ere nonbait sartu beharko. Jakin zazute India maiatzan amaitzen dela eta Kalkutan. Bertatik Bangkok-erako hegaldiak oso merke daudelako eta ezin dudalako lurretik bidea jarraitu. Inguruko muga guztiak itxiak daude. Txina eta India oso gaizki eramaten dira beraien artean.
Dudak? Saray? Idatzi email bat zuen galderekin?
falatel@euskalerria.org
edo
pirineoak@hotmail.com
Oso ongi!! Denak prest bidaiatzen jarraitzeko? Goazen bada bus-era. 6 ordu behar izan zituen busak Ahmedabad-era iristeko. Bus publikorik ez zegoenez gauez Abu mendira. Sare pribatura jo behar izan nuen. Estazio inguruan buelta batzuk eman, prezioa regateatu eta lixto. 7 ordu itxarotera. Bus estazioa auzo musulmanean dago eta bertatik paseatzen ibili nintzen. Tea aiton zahar xalatu batekin hartu nuen. Beno, bat esan dut baina 3 izan ziren. Sukaldaria izan zen Londres-en eta Alemanian. Indiar jatetxeetan. Denetik hitz egin genuen. Bera ere busaren zain zegoen, Porbandar-era joateko.
Parentesis: Seko ahaztu zait orain arte Gujarat-i buruz informazio garrantzitsuena idaztea. Gandhi hemen jaio zen. Porbandar hirian eta Ahmedabad-en hasi zuen bere iraultza. Bertan urtean eman zituen jendearekin hizketan eta iraultza preparatzen eta hemendik hasi zen bere martxa handia. Bere etxea bixitagarri dago eta museoak, etab.... Oraindik ez dut ulertzen nolatan ez den turistikoa Gujarat. Informazio gehiago liburu eta interneten. )
Goizeko 5tan iritxi ginen Abu herrira. Abu herria Abu mendiaren tontorrean dagoen herritxo bat da. Oso oso turistikoa eta oso polita. Egun batean, aurreko 10-etan baino turista gehiago ikusi ditut. Hasierako argazkian ikusi duzuena ez da ibaia. Herriaren ondoan dagoen laku baizik. Senpere lakuaren hantza dauka.
Beno.... cyber-ekoak bidaltzen ari dit... beraz. azkar azkar... agur ta mxk denantzat!!!
Hurrengorarte!!
2009(e)ko azaroaren 23(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
aufi eñaut!!! hemen danak kuxkuxeau ta kuxkuxeau ta inork idazte ez... aix aix. Nikiya eiten badezu argazkiya biali ta guretzat e in, my friend is Eñaut and he is sooooooooo lucky.jeje.
ErantzunEzabatubueno nike bakat bloga (klaseako eindakua) asik sartu hola kriston guaya izango naiz ta indiatik bisitak jasoz.jejeje. gazteakooperazioan.blogspot.com
bnga ondo segi ta aukera bazu jun punjabira!!! sikh komunitate handiyena daon estatua da ta pakistanen mugan dao hortik segi nahi badezu!!!
bnga muxu bat euskal herritik!
Kaixo Eñaut:
ErantzunEzabatugaur ez da igandea baino aita bakero pelikula ikusten duen bitartean idaztea pentsatu dut.
Gaur goizean zure kronika irakurri baino lehen ikastolako lagun horrek( lehenguan esandako neska gazte horrek ) esan dit kuxkuxeroei idazteko esaten zeniola eta pentsatu duela betaz ari ziñela ia bion artean idaztea animatzen dugun, Ainara batek idazten badu bera da.
Atzo aitak indiako mapa bat ekarri zuen, oraindik ez dugu asko ulertzen baino laister zure bidaiaren jarraipena egingo dugu.
Ondo segi eta laister arte.
Kaxo Eñaut!!
ErantzunEzabatuAspaldiko!! Nere ahizpa Ane Indiatik etorri berria da, eta jendeak agobiatzen zituztenean"Xanti- xanti"(lasai esan nahi duela uste det) esaten zuten begiak itxita eta jendeak bakean uzten zituzten. Badakizu, Indiako modu espiritualean esan behar da, bestela ez du funtzionatzen!jeje! Animo Eñaut, asko disfrutatu, nahiz eta hemen inguruan faltan botatzen zaitugun...
PD: Lierniri idatzi zenion ipuinarekin amets-gaiztoak izan nituen, asi ke urrengoan erromantikoren bat idazten badezu...jeje! Muxu bat
Kaixo Eñaut, zure amaren lankidea naiz, Ainara! egia da zure bidai guztia irakurri dut eta oso interesgarria denez engantxatu ere, baita bide batez ikastolan praktikan jartzeko Oiartzuera ikasi ere. Ez nuen idazteko asmorik baina nola zure amak zelatan jarri nauen ba hoixe ondo ibili eta animo asko Lezotik
ErantzunEzabatuEñaut email batzuk utzi dizkizut hotmailean. martzoan ikusiko gea??? muxu!
ErantzunEzabatuSaray