2009(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Porbandar, Somnath eta Junagadh

Eguerdion denoi Junagadhetik!!
Prest al zaudete Indian berriz murgiltzeko? Ea lortzen dudan zuek nirekin bidaiatuko bazenute bezalako sentzazioa. Begiak ixteko esan nahiko nizueke eta belarrira xuxurlatu hitz bakoitza baina ezinezkoa da. Nola irakurriko zute? Pena. Ea egun batean kronika mikrofonoz grabatzen dudan eta entzuten duzuten.

Porbandarren geratu ginen eta bertatik hasiko gara. Hurrengo orduetan tenplo bat ikustera joan nintzen. Hemen kriston kakaoa daukat tenploekin. Horrenbeste erlijio daude ez naizela ezertaz aklaratzen. Ea poliki-poliki informatzen joaten naizen.
Parentesis: Erlijioei buruzko erreflexio bat. jijiji Hasieran eguzkia miresten zuten, ondoren kristauek gizaki forma daukan egur pusketa bat. Musulmanek milaka kilometrora dagoen harri bati errezatzen diote. Indian berriz (oraingoz ikusi dudanagatik) edozer gauzak balio du eta edozein lekuan. Poster batean dagoen marrazki bati errezatu daiteke, estatua bati ere bai edo tenplo zahar batean ere errezatu daiteke. Ahmedabad-etik Dwarkara joateko autobusak bere santuario txikia zeraman txoferraren ondoan koloretazko argiekin. Nire erlijioa pentxatzen egon naiz. 2 posible dauzkat. Lehena harriak balio dutenez Aiako Harriei begira errezatuko dut. Gora Aiako Harrietako Jainkoa!!! Bigarren aukera eta gehien miresten dudana Blog hau da. XXI. mendean gaudenez erlijioak eboluzionatu egin behar dute beraz zeozer birtuala bilakatuko dut nire jainkoa. Bloga da momentu honetan zuekin konektatzen nauena. Garrantzitsuenarekin. Beraz Bloga adoratuko dut. Omm!!! Amen!!)

Beno, desbariatzen bukatu ondoren itzuli gaitezen Porbandarrera. Imajinatu ze galdua nabilen tenploaren ondoan dagoen ikastola uste nuela zela tenploa. Ikastola oso handia zen eta oso polita eta bertara joan nintzen. Seguratak kanpora bidali zidan arte. Ondoan zegoen etxe txiki bat zen tenploa. Jooo... ikastola politagoa zen.

Hurrengo egunean Somnath herrira joan nintzen. Gida libururik ez daukatenez egunero jendeari galdetzen diot ea nora joan naiteken hurrengo egunean, horrela ez dut ezer galduko. Hotelekoak esan zidan Somnath-era joateko. Bertan kriston tenplo puska zegoen. Oso polita. Herria ere ederra benetan. Kostan eta hondartza ta guzti. Baina tenploaren aitzakiarekin hotel eta guest-house guztiak super garestiak (3 edo 4 euro gelako). Badakit hori zuentzat oso merkea dela baina hemen lapurreta bat da. Herriko guest house merkehena joan nintzen (beste hotelean esan zidaten lurrean lo egiteagatik 60 rupia balio zuela). Iritxi eta 100 kobratu nahi zizkidan jabeak. Kriston kabreoa arrapatu nun, herriko jende guztiakin. Tenplo mierda bat dakatelako ez da aitzakia aurpegira lapurtzeko. Beraz tenploan sartu gabe herritik martxa egin nuen. Autobus estaziora itzuli eta listan hurrengo neukan herrira etorri nintzen zuzenean. Junagadh. Hemen errekorra jarri dut!! Lo egiteagatik 50 rupia (0,75 euro). Lortu dut!! Lortu dut, euro batetik jeixtea!! Super kontentu nago. Nire ekonomia guztia aldatu dut. Oraingo plan berria hilabetean 100 eurokin bizitzea da. 1,5 euro lo egiteko, 0,5 euro jateko eta 1 euro autobuseako EGUNEKO!
Atzo Ekialde hurbileko kontuak egin nituen eta gutxi gora behera zenbat gastatu dudan kalkulatu nuen. 2 hilabete ta 2 egunean 800 euro baino gutxiago. Beraz 400 euro hilabeteko. Horrela jarraitzen badu bidaiak, munduari buelta emateko esperantza daukat. Ojala!!

Beno.... Junagadh hirian nago orain. Hemen 3 gau pasako ditut. Orain arte egon naizen lekurik politena da. Oso oso zaharra da herria. Alde zaharra oso polita, jexuxito aurreko eraikinak daude. Fortaleza bat ere badauka. Gaur joan naiz eta Mougli bezala sentitu naiz barruan bakarrik bueltaka. Oso fortaleza handia.

Animalien kontuetaz hitz egin nahi dizuet orain. Hasieran behiak eta txakurrak bakarrik ikusi nituen. Kostara gerturatu nintzenean BASURDEAK agertu ziren. Herrietan barrena basurde familiak paseatzen. Obelix-etaz gogoratzen naiz ikusten ditudan bakoitzean. Ta gaur katagorriak ikusi ditut. Kriston pila eta gertu gertu. Ez dira beldurtzen. Ni beldurtzen naiz behiak izan beharrean zezenak direla konturatzen naizen bakoitzean. Kriston zezenak lasai lasai kaletik paseatzen. Eskerrak beraiek ere paz interior daukaten bestela....


Bihar mendian buelta bat ematera noa. Hemendik 3 orduko martxa eginez ondoko mendian dagoen tenplu batera igo zaitezke. Oso polita izan behar du. Argazkian ikus dezakezue. Girnar izena du.


Ba mxk denantzako!!!

2 iruzkin:

  1. nik Aiako Harriko jainkuagatik botatzeit, ta hi gue Moises izatiana ! jejeje ! ez ez ez...hi yaz gue Jesukristo interraila in geninetik ! gutxinin eyeu errezatu berko, jainko ateoa yeu ta! jejeje ! bueno hi, erne zezenak atzetik mango ttek ta disfrutatu mendian, latza mateikela lekuak ! ayo don rakano !!

    unai

    ErantzunEzabatu
  2. Aspaldiko Eñauttttttt!!!!
    Ez pentsa, baino zure blogeko lerroak irakurriaz zurekin bidaiatzen dudala iruditzen zait eta grabazio hori egitea lortzen baduzu ya.... Neri ere, aukera hoberena Aiako Harriei errezatzea iruditzen zait,jajja!!!
    Bueno segi zure abenturak idazten, behin hasiz gero ezin baita irakurtzeari utzi.
    Eñaut ondo ondo pasa zure mendiko ibilaldian eta gozatu. Mila muxu ta hurrengo kronika arte.
    Aio!!!!!!!
    Aintzane

    ErantzunEzabatu