2009(e)ko azaroaren 1(a), igandea

Indiako visaduan zai Damascon!!

Kaixo!!!

Aste honetako kronikak ez dira abentura zaleentzat izango. 10 egun egon behar dut Damascon Indiako visadoan zai. Iraurri, jendiakin egon, interneten ibili (10 orduko bonoa hartu dut, nahi duenak msg-an hitz egin ordua ta egun jarri) ta indarrak hartu India beso hartean gogor estutzeko.

3 egun daramatzat hemen eta dagoeneko 10 pertsona baino geyo ezagutu ditut. Egunero jende ezberdinakin paseatzen eta berriketan. Oso relajantea.

Gaur (nahiz eta beldur ta lotsa ikaragarria eman) olerkitxo bat idatzi nahi dut hemen. Lengo egunean hotelean geratu zena. Asike nahi duzuen guztiak alde egin dezakezue.

Mxk denai ta Eskerrik asko hor egoteagatik!!

PD: Unai jasoit hire emaila azkenian. Aste hontan denai erantzungo sin falta. Eskerrik asko!

-------------------------------------------------
ZORIONTASUNA vs BELDURRA:

Zoriontasuna ezagutu dut
Zoriontasunean bizi izan naiz
Egunero zoriontasuna bilatzen
Esnatu bezain laixter
Zoriontasunaren beso gozoetan lokartu nahi dut
Esnatu ere bai

Irriparrek ez dutela preziorik ikasi nuen,
nire soldatak irriparretan kobratzen saiatu naiz beti
Taberna guztietan (eta Tajon) aurpegi alaia prest,
irriparren kanbioak bailiran bezala
Oso indartxua da zoriontasuna
baina
barruko zuloekin ezin izan du
INOIZ

Beldurrez bizi naiz
Zoriontasunaren itzalean aurkitzen dut beti
Honek alde egin bezain laixter nire jabe izateko
Urteetako burruka
Ezin beldurrari ihes egin
Zoriontasuna bilatzen
batzutan aurkitzen
Beldurrak beti aurkitzen nau
Nire baitan dago
Nirekin doa leku guztietara

Korrika hasi nahi dut
ea nekatzen den nirekin batera
Baraualdia egingo dut
ea gosez hiltzen dudan
36 orduz lo egongo naiz
ea betirako lokartzen den
Edo 3 egunez esna
lokartzen denean ixil-ixilik alde egiteko
BAINA
guzti horrek BELDURTZEN NAU!

PD: barkatu falta ortografiko guztiak

6 iruzkin:

  1. beldurrakin zoriontsu izaten ikasi berko yeu igual denak...
    pozten nak korreua jaso izanaz behinguaz !

    langilia

    ErantzunEzabatu
  2. aupa eñaut!
    ze politte olerkia...bi gauzak ezinbestean sentittu behar (ze aspergarria, sentimenturik gabeko bizitza...), ta batzutan eskutik helduta datoz (aze faena!) zuk gogor eutsi zoriontasunari, eta beldurra, batzuetan lagungarria denez, beharrezkoa denetan aprobetxatu!
    jada bukau da nere bidaia...(euskaraz eta arabez!), orain hasieraren jarraipenari egin behar diot bide. eh! lierniri ez diozu argitu argazkiaren jolasa asmatu ote duen!
    ongi izan eta zaindu
    nora

    ErantzunEzabatu
  3. nei beldurra bizitza aspergarri bat izatiak emateia ta ustet horren beldurrik behintzat ez dezula zuk. asik animo! ta ia indiako bisaua lortzezun!!!! ta argazkiya juergak faltan botatzettuzunen lasai jarri!!! x

    ErantzunEzabatu
  4. Eñaut!!!!!! polonian eon naiz ta primeran!! varsovia ez da ain itsusia e? baña krakovia politagoa bai! ondo segi!!!!! muxu bat

    Saray

    ErantzunEzabatu
  5. Aupa Hi!
    ondo zabiltzala emateu, ez?? Hoi inbidiya!!
    Zer dezu Zoriontasunan poema hoi?? inspiratuta ziñan!

    Ondo segi! ta zaindu!!

    ErantzunEzabatu
  6. Aztu zait jartzia. aurreko anonimo hoi ni naiz. Olatz Villabonakua. mx

    ErantzunEzabatu