2009(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Berriz normaltasuna!!! Indiara noa!!!

Kaixoooooo!!!!!

Joe.... a ze erantzun festa. Emozionatu in naiz. Eskerrik asko idatzi duzuten guztiei. Arritua gelditu naiz ze azkartasunarekin erantzuten duzuen. Idatzitako hitz bakoitza irentsi dut, argazkiko kea bezala. (Ammanen, Nargilea erretzen balkoian, Nora ta Luisekin)

Ya bukatu dira desesperazioak (oraingoz). Erabakia hartu dut. Leku desegokian begiratzen ari nintzen egazkin ofertak. Turkia, Libano ta Jordania neuzkan buruan. Azkenean merkehena Siria. Nor esango ote zuen? Amman-etik Indiarako egaldiak 100 eurotan daude. Oraindik ez dut biletia erosi, ez baitakit zenbat irauten duen Indiako bisadoaren papeleoak. Gaur enbajada itxia dago asike bihar makinaria martxan berriz.

Erabakia hartu bezain pronto nire zortea berriz agertu da. Jordaniako dirua aldatu nuen eta lehiatilakoak gaizki egin zuen kalkuloa eta dirua irabazi dut. Treneko biletea erostea jun ta gaueko trena hartzea tokatu zitzaidan. Eguneko trenarik merkehena da (1,8 euro). Berez 12tan atera eta goizeko 6tan irixten da. Baina "kasualidadez" gaur gauekoa ondatu egin da bidean eta 9 ordu ta erdi igaro ditugu bidean. Hotelian baino geyo ta obeto in dut lo. 9 orduko loaldia (enaz enteatu trena noiz ondatu den ta geldik eon den 2 ordutaz) bidai honetako merkeena atera zait. Ta rematatzeko hotelera iritxi ta gazte batzuekin berriketan nengoela, batek indiako lonely-planet gida idazten lagundu zuela bota du. 20 hilabete igaro omen ditu Indian. Kriston informazio pila eman dit. Dena prest daukat... bisadua falta!!

Damaskora etortzen naizen 4. aldia da eta etxean bezala sentitzen naiz. Goizean motxilarekin zentrora iritxi naizenean pipak jaten eta Lehendakaris muertos kantatzen joan naiz hoteleraino. (No me hagas coger la bici, nuklearrik bai!!)

Gaur re argazkitxo batzuk dauzkat zuei erakusteko. (egiya oain denak kontentu zaudetela kamara gabe torri nazelako, bestinakin neiko lata mateut)
Gaurko argazkiak Norak (bixitaria) bidali dizkit. Petran ta Amman-en ateratakoak dira.Unai, Inaki, Gorka ta Ioritz: Zuek ere petran egon zarete. Deskargatu presoen argazkia ta zoomarekin gerturatu banderolara. Os suena? Interrailan eraman genuena da. Nirekin bidaiatu du azken 7 urteetan. Zorte ona ematen dit. Eskuin aldean ez da irakurtzen baina Loreakin Ingalaterran igarotako sinadurak daude. Kubara ere etorri zen baina ez genuen ezer idatzi. Ekaitz ta Lierni zuen gasteizko primak re firmatu zun banderola interrailan. Bilatu be firma.

Argazki honetan ikusi dezakezue gurekin batera ibili zen Puerto Rikoko Luis. Usteut berari buruz hitz egin nizuela beste kronikan. Munduari bira ematen ari da 4 hilabetetan.Jokutxo bat!!!! Ea zeinek asmatzen duen zein naizen edo obe esanda zein den bakoitza. Beirut-eko jokoak ez zuenez partaidetza askorik izan, oraingo honetan oparitxo bat egongo dela abisatzen dut. (Sentitzen dut Nora baina ezin duzu parte hartu)Amaitzeko, AZKEN ABISUA!!!! Helbideak mesedez!!! Hurrengo astean ez badut emailan ZURE helbidea jasotzen. Postalik gabe geratuko zara bidai osoan.

Berriz umore onez nagoela eta olerki bat idatzi dut trenean baina hotelean ahaztu zait. Gaur hemen sartzeko asmoa nuen, hurrengoan izan beharko du.

Mxk!!! Animo bihar abioian Nora!!!

6 iruzkin:

  1. Enaut naz!!
    Presoen argazkia jeitxi dut ordenadorea oain ta super gaizki ikusten da. Argazkia kalitate handian nahi duenak emailez bialiko diot.

    Ayo... txaposo kanbio y korto

    ErantzunEzabatu
  2. Eñautin!!
    Jooo, ze earra den zure argazkiak ikustea...Ta nik saldutako Korrikako nikiakin gainea, Korrika mundu osora zabalduz. Hori da ta!! Eta ze emozioa Biarritzeko aireportuko azkeneko momentuak eta besarkadak gogoratu dituzunean... Nei ere askotan etortzen zaizkit burura. Eta ze poza, egun nahasi baten ondoren berriz ere zorte ona itzuli zaizulako.
    Eutsi horri, eta segi orain arte bezala topera disfrutatzen. Muxu erraldoi bat, eta besarkada estu-estu-estu bat (Biarritzekoak bezalakoa).

    ErantzunEzabatu
  3. Ah!! Ia ahaztu zait apustu egitea... Argazkian erdiko itzala da zurea, baietz? Postura hori... Eta bueno, lehenengoa naizenez erantzuten... ba saria zuzenean neretzako, ezta? Jejeje.
    Muxu erraldoi bat!!

    ErantzunEzabatu
  4. Iepa berriz eh!! Jejej, ze pelma naon gaur...baino, zure posta berriz irakurtzen, eta konturatu naiz apustua gaizki in dudala, jej. Zu erdikoa, ok. Baino beste biak ez ditut jarri...eta esan det, joe, fijo pentsatuko duela ez dakitela, eta hori ez da hola. Eta zalantzan egon naiz, hirugarren aldiz idatziko det? Pentsatuko du, ke plasta. Baina pentsatu det baita ere, eta ez badet idazten geldituko da ez detela jokua ulertu, eta motza naizela...
    Eta erabaki det, berriz idaztea. Asike, argazkian ezkerretakoa Luis, eta eskuinetakoa Nora.
    Bueno, eta hainbeste txapa sartuta ez badet asmatu... ostia batzuk ematea merezi det!
    Muxuuuuu

    ErantzunEzabatu
  5. kaixo Eñaut:
    ama naiz, askotan etxekoak jartzen dugu eta ez dakizu nork idatzi dun, jakin orain arte gehienak nereak direla, lehenengoak aitarenak (nik ikasi arte ) eta amonak ez duela ezer idatzi baino beti galdetzen duela zermoduz zauden.
    Azkenekoan jartzen nuen ez zenula idazten baino gero konturatu nitzen askeneko oharretaz.
    Gaur Santu Guztien jaia da (igandea denez jai bat gutxiago)eta aita sukaldean dago Asturiasetik ekaritako faves (ilar zuria) preparatzenhemen izan bazinen seguru platerka haundi bat jango zenula.
    Pozten naiz Indiara jarraitzea pentsatu badezu eta zure sorte ona jarrai dezala.
    Muxu pilo bat.

    ErantzunEzabatu
  6. Iepa Eñaut!
    Ioritz nak. Ikusteit biaje erre itten ai yazela, gañea oso diferentia ottuta gaudenakin. Ikusi dit argazkiya banderolana ta kriston subidoia eman nau. Ez niyun goatzen re idatzi genila, buruai bueltaka attu na ta hoi uste dit Berlinen idatzi genila. Gañea, aumentatu dutenin ikusi dut, komentariyua irakurri gabe nunian. Goatzen ze komeri iuki genizkin Bernako kanpinin Nazi osti hoikin banderola hoi zela ta? A ze garaiak. Oain beste bidai aberasgarriyo hortaz gozatu eta ongi jarraitu!

    ErantzunEzabatu