2009(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Libano ( Beirut, Palestinarrak, Tripoli, Byblos, Saida, Tyr)


Yepaaaaa!!!! Kaixo Kudrila!! (Ongi pasa pirineotan Unai). Kaixo Saray!! (Ez nun uste hau irakurtzen zenunik. Pentsatzen nun ya netaz ahaztu zinela. Jakin Turkian egunero goatu nazela zutaz. Jatetxe, denda, ... denetik dago Saray izenakin. Ez dakit zergatik den horren famosua. (Izeba zure esplikazioa behar dugu). Besarkada fuerte bat idatzi zuten guztiantzat!!!!

Kaixo beste guztiei! Aspaldi hemen ez dudala ezer idazten, horrek san nahi du gaurkua oso luzia izan daitekela. Baina juxtu kontrakua iten saiatuko naz. Ez dut Libanoko ia ezertaz hitz egingo. Bakarrik gauza pare bat.

1) Duela 3 egun palestinarren errefuxiatu kanpamenduetan egon ginen. Ni eta Xauen (Shangaiko txinatar gazte bat). Xauen hemen zegoen iritxi nintzenean eta telefono bat lortu zuela kontaktu moduko bat. Deitu zuen eta hurrengo egunerako geratu zen beakin. Gauean gonbidatu ninduen eta antxe joango ginen biak hurrengo goizean super emozionatuak. Gure bila etorri ziren 2 neska palestinar eta kanpamenduko Fatah partidu politikoaren egoitzara eraman ziguten. Bertan 3 orduz politikaz hitz egiten egon ginen tea eta kafea artzen genuen bitartean. Ezin dezute sinistu ze gustora. Fatah, Yaser Arafat lider eduki zuen mugimendua da. Denetik hitz egin genuen iragana, oraina eta etorkizuna. Libanon 400 000 palestinar errefuxiatu daude. Kanpamendu ezberdinetan banatuak. Hemengo gobernuak ez die gauza askorik egiten uzten. Ezin dute osasun zerbitzuetara joan, ezin dute lan ofizialik egin, ikasketak egiteko arazoak dauzkate,.... Horrela daramatzate 60 urte. Ez aurrera ez atzera. Ondoren Nazio Batuetan lan egiten zuen emakume bat etorri zen eta berakin utzi ziguten lasaiago hitz egiteko. Hitz egin ondoren beste kampamendu batera eramango zigutela esan zuten. Beste kampamendua ez omen da oso segurua. 17 000 pertsona bizi dira bertan eta bastante kaotikoa omen da. Arazoak omen daude eta gure segurtasuna nola bermatu diskutitzen egon ziren. Guk ez genuen ezer ulertzen eta diskutitzen ari zirela ikusi genuenean galdetu genuen zer pasatzen zen. Mahaian eserita zegoena altxa zen eta armairutik metraileta atera zuen. " SECURITY, SECURITY" esanez. Ok!!! Gu eseri ginen eta dena antolatu zutenean beste kampamendura joan ginen Nazio batuetako emakumea eta Fatahko bozeramailearekin. Shatila izeneko kanpamendura. Bertan zuzenean Fatahko bulegora eraman ziguten eta bertan egon ginen berriz hitz egiten bertako egoerataz. 1982an Israelek Amal izeneko milizia armatua bidali zuen. Kanpamendua akorralatu zuten, ondoren barrura sartu ziren eta mila pertsona baino gehiago hil zituzten kutxiloz edo arma tiroz. 3 egunez hilketak burutzen egon ziren eta azkenean gurutze gorria sartzen utzi zuten. Hauek gorpu guztiak bildu zituzten eta denak zulo komun batean sartu. Bertara eraman ziguten. Oso oso inpaktantea. 1982ko sarraskia bezala ezagutzen dute hemen. Hasieran dagoen argazkia da gorpuak lurperatuak dauden zuloaren gainean dagoen plazatxoa. Ondorengo argazkia 82koa da:


Ta argazkia hau gaur egun daukan itxura:

Informazio gehiago nahi duenak interneten pila pila dago. Bilatu "Shatila Refuge Camp Beirut" denetik aurkito duzue. Azkenean ez genuen metrailetarik behar izan. Fatahko gizon bat izan zen gure bizkarzaina paseatzen genuen bitartean. Hamas-en ofizinan aurretik pasa ginenean ez ziguten oso ongi begiratu. Politika kontuak! Hemen ere ez dira ongi ematen, palestinan bezala. Egun osoa pasa genuen beraiekin hitz egiten eta azkenean taxia hartu eta hotelera buelta. Eskuan palestinako pultsera bat daukadalako bestela ametsa izan zela pentsatuko nuen. Ezin dut sinistu. Beste amets bat realizatua.

2) Beste egunetan Libanon zehar mugitu naiz gora eta behera baina beti Beirutea itzuli naiz lo egitera. Gure hotela kutxitrila zela esan nizuen lehengoan. Kontua da 2007an Israelek Beirut bombardeatu zuenean hotel honta ere bat iritxi zela. Gaur egun pisu bakarra dauka hotelak eta goian teilatu-terraza. Gauza gehienak ondatuak daude. Bombardeaketa aurretik 5 pisu zituen. Teilatu bezala ibiltzen duguna lehen piso bat zen. Oaindik arrastoak ikusi daitezke.

Ez dut Libanotaz txapa geyegi sartzeko gogoik, gaurko kronika nire bidaiaren sozial maila remarkatzeko aprobetsatuko dut. Turkian ezagututako pertsona berezi batzuetaz hitz egin nahi dizuet. Lasai ez da ezer politikoa. 4 Pertsonaia dira (laburra izaten saiatuko naz). Kurdoa, Musulmana, Itsua eta Zerbitzaria.

Fethiyen ezagutu nuen Kurdoa. Zuei kronika idatzi eta ondorengo ordenadorean zegoen gizon bat bere semearekin. Hitz egitera etorri zen eta azkenean tea hartzen bukatu genuen. Kurdoa zen eta idazlea gainera. Gaueko 2ak harte egon ginen EH, Kurdistan eta bere liburuetaz hitz egiten. Ikaragarria benetan!!! Oso oso gustora. 700 orriko liburua idatzia zuen kurdistango
egoerari buruz. Bere herria bombardeatu omen zuen turkiako armadak gaztea zenean, bertan gurasoak galdu zituen. Oso bizitza gogorra. Beste liburu ez politiko batzuk baditu baina ez dut uste zuen interesa piztuko duenik. Beraz hurrengo pertsonaia:

Musulmanak 19 urte dauzka ta unibertsitatean turismo ikasten du. Autobusean ezagutu nuen, Antalyatik Kapadokiarako gau busean. Ez zuela lorik egin nahi eta hitz egiten hasi ginen. Denetik hitz egin genuen. Oso gustora egon ginen biak eta askatasun guztiarekin hitz egin genuen. Lehenengo diskusioa Aberats - Pobre harteko diskusioa izan zen. Ni aberatsa omen naiz eta bera pobrea. Egoera: Ni, 2. eskuko galtzakin 1 euro batean erosiak, 10 urte dauzkan jertsiakin eta mobil gabe. Bera: 120 euroko markako arropakin, 500 euroko hiper telefono mobilakin,... Berak ezin omen zuen bidaiatu pobrea zelako esaten zuen, aberatsa zenean bidaiatuko zuela. Bere telefonuakin 2 asteko bidaia egin daiteke. Hurrengo elkarrizketa erlijioa: ateoa nitzela esan nionean infernura joango nintzela esan zidan. Korana irakurtzeko. Oso oso erlijiosoa zen. 19 urtekin!! Martxa hartua neukan eta Islamari buruz galdera batzuk egin nizkion. Informazio interesantia. Pertsonaia bat ez dudana ahaztuko bidaia osoan!

Itsua ingalaterrakoa da. Kapadokiako hostelean ezagutu nuen. Ingalaterrako gobernuak pentsioa ematen diola itsua delako eta hori aprobetsatuz mundu osotik bidaiatzen ari da BAKARRIK!! Kriston tipo jatorra. Turkian hilabete zeraman bidaiatzen.

Ta azkenik kamarerua. Kamareruak Antalyako taberna batean egiten du lana. Egunero joaten ginen tea hartzera eta azkenean laguna egin zen. Azken egunean mahaian eseri zen eta elkarrizketa sakona eduki genuen. Egunero goizeko 8tan erekitzen du taberna eta gaueko 12tan itxi. Kalkulatu zenbat ordu sartzen dituen lanean egunero. Ezetz asmatu soldata? 5 euro baino gutxiago eguneko. Diru horrekin familia erdia mantentzen du. Anai zaharrena da. Anai gazteei unibertsitaterako dirua bidaltzen die, gurasoei tarteka laguntzen die ekonomikoki. Gaztea zela gurasoek ikastolatik atera zuten lanean jartzeko eta horrela zeraman bizitza osoa. 3 urte zeraman Antalyan taberna horretan. Afaltzera gonbidatu nuen eta ezetz esan zidan. Ez zuen nire limosnarik onartu nahi. Bakarrik egoeraren berri izan nezan kontatu omen zidan. Oso oso pertsona bihotz onekoa! Tea ez zidan kobratu egun horretan.

Ta txapa ez dut geyegi luzatu nahi asike txinpon! ta sar dadila kalabaza ta atera dadila Oiartzungo plazan!!

Muxuak denai!! Disfrutatu ahal dezuten bitartean!!

7 iruzkin:

  1. Eñautxo!!! azkenin ordun iraneko planak aurrea jarraitzeu!! latza! ta ya han instalatzen baza al gattuzu guri re inbitaziyua in?? ni ya ne biajia bukatzen ai naz, asike hurrena prestatzen hasi berkot... jejeje. ta ezetz asmatu non nozen??? benga, nike jokutxo bat ingot:

    1) ez da españa
    ...
    2) liburutegiko paetin igel bat harrapatu ber men da karrera bukatzeko
    ...
    3) zue filologo ametxak bertan gatu dia
    ...

    BAI!! Salamancan noz!!! jejeje. Extremaduran 3 egun pasa ttut, ta ya biajia kulminatzeko, honea torri naz; Ricardok akojittu nau!! jeje. Egiya san pixkat arrarua iten nau zue mengo batallitak entzun ta zu oan ez eotia... Ah! atzo pokharan eon giñan!! jeje. muxu haundi-haundi bat mendik denen partez, ongi-ongi segi!

    ErantzunEzabatu
  2. Ah! Ricardok sateu Gazteleraz re zoze iazteko, honbeste nibel ez men daka ta oandik... jeje.

    ErantzunEzabatu
  3. marhaban,sobrino:

    saray: jauregi orokorrean eta bereziki haremna. Egun erabiltze da bulego esateko, mundüglumür bezela. Hori da jakin nahi zenuena?

    Naiara:Iranerako bisadua lortzeko ez duzu gonbidapenik behar, baina denbora asko tardatzen dute. Etorri Hondarrabira eta esplikatuko.

    Massalama. Muxu asko. Izeba

    ErantzunEzabatu
  4. elemento!!! Ke puto amo tio, gaur irakurri dit blog guziya, lengo aste arte enin hie blogan berri ta ikaragarriya. joe, errefuxiatu kanpamentotako historiya oso interesantia hi! ta kontu bat, ettek iñone jesukriston antzik hartzen? horrek bestela bakik, soluziyo errexaik, perretxikuk man jendiai ta kitto, jaja, akortzen? bueno hi, ba ondo ondo segi ta suerte ona iukitzen segi, uañarte bintzat erki ai yaz ta!! EMAN EURRA!!!

    Gorka H.

    ErantzunEzabatu
  5. Aupa Eñaut!
    asteburuan oihanari oporretara libanora nindoala esan nionean zu hor zehar zenbiltzala esan zidan... lagun bat bixitatzera noa, baina ez dakit bera nola ibiliko den bidaiatu ahal izateko, ikasten ari baita... ta beraz, zurekin kontaktuan jartzea pentsatu det. ba al dezu posta elektronikorik? edo hemen utzi dezaket nerea?
    ongi izan!
    Nora

    ErantzunEzabatu
  6. aiba! nire izena nik uste baino interesgarriagoa da!! ajajaja

    egunero irakurtzen dt hau ta eztakizu ze nolako enbidia ematen didazun! ni "zubia" etxean pasa dt oso ondo akonpañatuta ta berriz salamanancan inglesakin gora ta bera!

    asko zaindu eñaut!muxu bat!

    Saray

    ErantzunEzabatu
  7. Epa Eñaut!!!
    Pozten naiz gauzak ondo ateatzen ai zaizkizula ikustez. Blog honta engantxauta nao daoneko, hurrengo istorin zai! Eskerrak aurrekon kasualitatez konektatzeko aukera izan zenun bestela enun oindio ezautuko. ilusio asko in zin.
    Ondo segi handik!

    ErantzunEzabatu