2009(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Argazki geyo ta AGUR IRAN!!!

Kaixo denai Alepotik!!!!!Gaur argazki festa dakat zuei erakusteko! Argazki guztiak Palmyran ateratakoak dira. Bertan ezagutu nuen Holandar batek atera zizkidan eta gaur jaso ditut emailez. Bera Amsterdam eta Damasco artean ibiltzen da lan kontuengatik. Palmyran arrapatu nuen egun bateko oportxoak egiten. Empresak ordaintzen zion hotela eta 5 izarreko palazioan zegoen. Gogoratzen bazarete ni teilatuan 2 euron truke. Baina alare earki konpaginatu genun ta atxaldia elkarrekin pasa genuen. Dirk izena du. THANKS DIRK!!! THANK YOU FOR THE PHOTOS!!!!
Palmyra desertuan dago baina oasis txiki baten alboan kokatua dago. Argazki honetan ur sulfurikoz beteriko pistina. Oso terapeutikoa omen da. Pistina beltza zegoen eta ni begira geratu nintzen, bera bainatzera hurrengo goizean etorriko zela esan zuen. Beste momentu magiko bat tearen inguruan. Pistinaren jabeak gonbidatu zigun. Ondoren eguzkia nola sartzen zen ikusi ta tabernara nargilea erretzera. Argazkian ikusten diren 2 umetxoak ordu erdi ibili ziren gure ondotik pasatzen. Beti hitz potoloren bat bota ta korrika alde egiten zuen. Bi neska ederrekin ligatzen ari balira bezela ematen zuen. Kriston parrak bota genituen beraien kontura.

Beno ta gaur egunera itzuliaz. Amman-etik Damascora itzuli ginen Nora ta biok. Norak arazoak eduki zituen Sirian sartzeko visadorik ez zeukalako baina kasualidadez mugan espainol talde bat topatu genuen ta beraien bitartez lortu zuen. Damaskon 2 egun pasa ditugu Noraren lagunekin. Usteut ez dizuedala kontatu zergatik dabilen Nora hemendik. Bere lagun batek Beirut-en arabea ikasten du (Kaixo Maite!!) eta bera bixitatzera etorri da. Kasualidadez enteratu zen Jordanian nengoela. Beraz Damaskon elkartu ginen Maite eta bere pisukideekin. Bertan egun pare bat kuadrila giroan pasa eta beraiek libanora eta gu Alepora. Atzo iritxi ginen hona.

Ta notizi preliminaren ondoren...... TITULARRAK:
IRANEKO VISADUA EZ DIATE ONARTU!!!!! Atzo goizean joan nintzen enbajadara (juxtu 15 egun). Pentsatzen nuen ez zela oraindik erantzunik egongo baina bazpare. Iritxi ta "your visa is rejected" (zure bisadua retxazatua izan da). Toma toma toma!!! Gabonak ez Iranen ezta Jordanian!!! Ta oain hemen nabil buruai bueltaka. Bihar Nora Beirutea itzultzen da eta berriz bakarrik gelditzen naz. Oaingoz Turkiara itzuliko naiz ta Kurdistan ikusten bukatuko dut. Ondoren Ankarako egazkin oferta guztiak analizatu behar ditut. Asike ez dakit hemendik astebetea non eongo naizen. Beraz gabonak? AUSKALO!!! Zeozer erabakitzen dudanean idatziko. Turkiako visadua abenduaren hasieran bukatzen zait hasike badaukat denbora pentsatzeko. Gainera Antalyan ezagutu nuen Kurdistango idazle-periodistak bere etxea eskeini dit Ankarara joaten banaiz. Allak edo destinuak erabaki dezala nire hurrengo herrialdea!!!
Mxk denai ta besarkada fuerte bat Beiruteko pisura!!!

PD: Andrea: Preokupatua neon ez zenulako ezer idatzi azken aldian. Ta juxtu lengun idatzi zenunin ne sustua egiya bihurtu zen. Espero ongi eongo zeala! Basamortuko eguzkiaren izpi batzuk bidaltzen dizkizut bero-beroak. Petxuan jarri ta asma sendatuko dizute! Besarka fuerte bat!!!!

PD: Familia: Zuen emaila jaso nun baina ez dut ezer ulertzen jartzen duzuten data ta numeruataz. Zuek lasai, oaingoz visa ez dit inortxok ikutu. Nik bakarrik. Ez dut uste arazoik eongo denik. Ea denbora pixkat hartzen dudan eta laburpen txukun bat bidaltzen dizuedan. Eskerrik asko denagatik!!! Mxk

2 iruzkin:

  1. ese eñautinooooo !! hemen niok berriro re lanetik idazten, harrapatzen zitekenin, kitto !jejeje! kusteit gustoa yozela, ta poza hartuit argazkiak kustiaz ! ya sinisteit hor yozela ta ez baserrian gordia ! jajaja ! ah portzierto, ALLAK hire etorkizuna? dios mio, oandik mezkita batin bukatukouk....ongi segi ! zaindu !

    unai

    ErantzunEzabatu
  2. Eñautxoooo!!! hau da hau kulo inkietua zuna! al-purdiloko!! jejje. nik eztut horreaño jon berrik arabia ikasteko... jeje.
    asike visadua etzattuzte man... hau pena... entetuko zin printzipiyuk ttuzula! jeje. ... ta bakizu, han ezta ez oso mattia idealak ttun jendia gobernuagatik...
    Bueno ba oangoz disfrutatu Turkiataz, ta geo geokuk, ze martxa hontan loteriya re tokatuko izu, ta alfombra gorriyan sartuko za Iranea!! jejeje. muxu patata tortilla bat!!

    ErantzunEzabatu