Beno ta gaur egunera itzuliaz. Amman-etik Damascora itzuli ginen Nora ta biok. Norak arazoak eduki zituen Sirian sartzeko visadorik ez zeukalako baina kasualidadez mugan espainol talde bat topatu genuen ta beraien bitartez lortu zuen. Damaskon 2 egun pasa ditugu Noraren lagunekin. Usteut ez dizuedala kontatu zergatik dabilen Nora hemendik. Bere lagun batek Beirut-en arabea ikasten du (Kaixo Maite!!) eta bera bixitatzera etorri da. Kasualidadez enteratu zen Jordanian nengoela. Beraz Damaskon elkartu ginen Maite eta bere pisukideekin. Bertan egun pare bat kuadrila giroan pasa eta beraiek libanora eta gu Alepora. Atzo iritxi ginen hona.
Ta notizi preliminaren ondoren...... TITULARRAK:
IRANEKO VISADUA EZ DIATE ONARTU!!!!! Atzo goizean joan nintzen enbajadara (juxtu 15 egun). Pentsatzen nuen ez zela oraindik erantzunik egongo baina bazpare. Iritxi ta "your visa is rejected" (zure bisadua retxazatua izan da). Toma toma toma!!! Gabonak ez Iranen ezta Jordanian!!! Ta oain hemen nabil buruai bueltaka. Bihar Nora Beirutea itzultzen da eta berriz bakarrik gelditzen naz. Oaingoz Turkiara itzuliko naiz ta Kurdistan ikusten bukatuko dut. Ondoren Ankarako egazkin oferta guztiak analizatu behar ditut. Asike ez dakit hemendik astebetea non eongo naizen. Beraz gabonak? AUSKALO!!! Zeozer erabakitzen dudanean idatziko. Turkiako visadua abenduaren hasieran bukatzen zait hasike badaukat denbora pentsatzeko. Gainera Antalyan ezagutu nuen Kurdistango idazle-periodistak bere etxea eskeini dit Ankarara joaten banaiz. Allak edo destinuak erabaki dezala nire hurrengo herrialdea!!!
Mxk denai ta besarkada fuerte bat Beiruteko pisura!!!
PD: Familia: Zuen emaila jaso nun baina ez dut ezer ulertzen jartzen duzuten data ta numeruataz. Zuek lasai, oaingoz visa ez dit inortxok ikutu. Nik bakarrik. Ez dut uste arazoik eongo denik. Ea denbora pixkat hartzen dudan eta laburpen txukun bat bidaltzen dizuedan. Eskerrik asko denagatik!!! Mxk
ese eñautinooooo !! hemen niok berriro re lanetik idazten, harrapatzen zitekenin, kitto !jejeje! kusteit gustoa yozela, ta poza hartuit argazkiak kustiaz ! ya sinisteit hor yozela ta ez baserrian gordia ! jajaja ! ah portzierto, ALLAK hire etorkizuna? dios mio, oandik mezkita batin bukatukouk....ongi segi ! zaindu !
ErantzunEzabatuunai
Eñautxoooo!!! hau da hau kulo inkietua zuna! al-purdiloko!! jejje. nik eztut horreaño jon berrik arabia ikasteko... jeje.
ErantzunEzabatuasike visadua etzattuzte man... hau pena... entetuko zin printzipiyuk ttuzula! jeje. ... ta bakizu, han ezta ez oso mattia idealak ttun jendia gobernuagatik...
Bueno ba oangoz disfrutatu Turkiataz, ta geo geokuk, ze martxa hontan loteriya re tokatuko izu, ta alfombra gorriyan sartuko za Iranea!! jejeje. muxu patata tortilla bat!!