2009(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Kaixo Jordaniatik!!!

Yeup indartxu bat denai!! ta Ongi etorri goxua berriai!!
Nora: Pixkat berandu Libanon elkartzeko. Azkeneko bloga idatzi ta hurrengo egunian Siria itzuli nitzen. ta beste bateako ne emaila (mundu guztiak apuntau): falatel@euskalerria.org

Oiantxe esplikatuko zertik denak apuntatu bertzuten emaila. Postal batzuk idatziak dauzkat baina konturatu naz helbide pila falta zaizkidala. Asike ez dut izenik esango baina den-denak hasi ne emailea zuen helbideak bialtzen. Ahh!! ta telefonua jartzen bazute re bai obeto. Ez dakat ezta telefono bat. ZU!!! bai, zu!! hasi idazten ya emaila...

Bueno ta abisuak idatzi ta geo guazen bidaiatzen jarraitzea. Azkeneko aldiz idatzi nunian Beiruten neon, juxto hurrengo egunian Damaskoa itzuli nitzan. Iraneko tipuakin geatua neon Visaduan papeluak iteko. Hurrengo egunian Iranea itzultzen zen ta bertatik dena ingo zula. Hurrengo egunian esnatu ta internetea korrika notizi frexkuan bila. Beak idatzitako "inbitazioak" ez omen du ezertako balio esan zioten enbajadan. Asike papeleo guztia zerotik hastea. Enbajada jun nitzen ta 2 papereko "inkesta" bete, pasaportian fotokopia utzi ta argazkiakin lixto. Oain itxoitea. 15 egun edo hilabete ber dutela erantzun bat emateko. Igual erantzuna ezezkoa izan daiteke. Pasaportia nik dakatenez bidaiatzen jarraitzia erabaki nun erantzunan zai naon bitartian. Beti re esperantzakin erantzuna baiezkua izango dela. 4 gau Damaskon pasa nittun se supone deskantsatzen (eskubiko belaunin mina jartzen hasi zait horrenbeste ibiltzetik). Azkeneko egunin Bosra ikustea jun nitzen. 120km-ra daon herri historiko bat. Bastante berezia ze normalian leku historikuak ta herri "modernua" aparte eoten dia. Hemen ez, jendiak etxian in dittu harri zaharren artian eta harri zaharrekin eta bertan bizi dia. Ta leku nagusia Anfiteatrua. 15 000 pertsonantzako kapazidadiakin. Oso ongi kontserbatua dago. Barruan galdu zaitezke errex. Ni sartu nitzenian eguerdia zen ta ez zeon inor. Ostian gozada ume bat bezela pasa nun anfiteatruan zehar jolasten ta eskalatzen. Ta bukatzeko momentu magikua. Ordutxo bat irakurtzen anfiteatruan exerita. Kasualidadez "Los pilares de la tierra" irakurtzen hasi naz ta epoka berdinekua da anfiteatrua. Frantsesez irakurtzen ai naz. 1045 orri ttu. Bukatzia lortzen badut espero frantzeseko FIRST titulua emango diatela gutxinez!!
Imaginatu argazkian dauden pertsona guztiak gabe ta urdinez exerita dagoen hori ni naizela!!!

Gauen Damaskora lota itzuli ta hurrengo goizian Palmyra famosua ikustea jun nitzen. Ahh palmyrako txapa sartzen hasi aurretik jakin Sirian ta Jordanian oso tipikua dela hoteletan teilatuan lo egitea. Lekurik merkeena da!! ta hotel askotan oso ongi preparatuak daude. Damaskon oiak genittun ta tapatua ta dena zeon. 5 euro gaua, gosari ta guzti!!! Anekdota ta geo goazen denak basamortura!!Damaskotik 3 ordura dago Tadmor herria. Turistentzako Palmyra izenez ezaguna. Bertan kriston harri zahar pila aurkittu daitezke. Herri oso bat dago. Garai batean Siria erreinuko hiriburua izan zena. Informazio gehiago interneten (bilatu Palmyra ta lixto). Ba se supone leku hau omen da Siriako lekurik turistikoena ta ez nun gogo geyegi honea tortzeko. Azkenin animatu nitzen ta eskerrak. Super leku elegantia ta oberena dohainik dela. Handigiya da dena ballatzeko...jajajajaj Toma!!!! Beti bezela badago templo bat sarrera patu ber dena baina lixto. Ez dakit ze autobus arraro hartu nun turista bakarra nintzela. La buena, netzako hori seinal ona da! Siriarrak autobus merkeenak hartzen dituzte. Ta lo iteko se supone garestia dela; 5 izarreko hotelak ta dena daude. Ba lortu nun bidaia osoko lekurik merkeena. Hotel bateko teilatuan (lurrean) 2 euro gaua!!! Hotela Harri zaharran frentian zeon ta goizean teilatuan egunsentia ikustea magikua izan zen. Txarrena goizeko 5tan minaretea "kantatzen" hasi zenian. Eskerrak oso ona zela tipua. Camaron ez da hil!! Palmyran dago ta musulmana da! Ze ongi abesten zun. Ni re mekara beira jartzekotan eon nitzen! Alah hua iiiiiiiiii akbar!!! Mundiala!! Kontua minutu bat eon beharrian 20 minutuko errezitaldia eman zuela!! Mezkitai harrika hasteko moukua!!

Emozionatzen ai naz ta luzeegia ateako zait azkenin gaurko kronika. Asike azken esprina. Nere lehen plana ez zen atzo Aman-ea etortzia. Palmyratik Homs-ea juteko asmua nakan ta geo handik egun batzuta gurutzatu muga baina goizeko 5tan esnatziak ta egun sentiak emandako indarrakin erabakiz aldatu nun! Egun batian zuzenian Palmyra - Damasko - Aman egin nun. Nola ez, gauez iritxi nitzen Aman-ea. Asike gaur hasten da nire abentura Jordanian. 3 gau Aman-en pasa ta etzi Akabara jeitxiko naiz. Gero poliki-poliki goruntz igotzen joateko.

Bukatzeko esan, kriston karinua hartu yotela Siriai. Lenengo mal rollua pasa ta geo, super gustoa ibili naz.
Mx!! Denbua bukatu zait!! Ayo!! Helbidik mesedez!!

1 iruzkin:

  1. Assalamu Alykum

    Ez zaiozula esan inori nere iloba zala: Bursako anfiteatroa erromanikoa?????????? lagunei adarra jotzen ez? Bide batez Bursako biztanleak XIX. mendean Egiptorritako drusuak dira. Izeba

    ErantzunEzabatu