2009(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Petra ta lenengo argazkia!!

Kaixoooooo ........... (hemen zure izena jarri)!!!!
Ikusi zuten bezela lenengo argazkia azkenin jasout. Jende pilak biali ber omen zian argazkia biaje hontan baina dirudienez denai etxea ahaztu zaie etxea itzultzekun. Argazkiaren ezkerrean dagoen mutilak biali dit hau. Damaskon atera genuen duela 2 aste, hoteleko komunean. Frantsesa da eta Laurent izena du, eskubian dagoen neska Iraniar-alemana da. Hotelera bakarrik iritxi ginen hirurak eta elkarrekin igaro genituen 3 egun. Oso gustora!! Ahhh.. ta erdian dagoen tipo sexya ez dakit zein den. Argazkian se supone ni ateatzen nitzela baina photoshop-ekin aldatuko zun. ESKERRIK ASKO LAURENT!!! MERCI BEAUCOUP!! Damaskotik Palmyrara jun nintzenean separatu ginen. Laurent Beirut-ea joan zen eta neska Damascon geratu da etxea bilatzen. Arabea ikastera joan da (aviso: Iranen ez da arabea hitz egiten. Persa hitz egiten da eta ez du zerikusirik). Arabea ikasi ondoren lanean hasiko da Nazio Batuetan. Lehenago urte batzuk gurutze gorrian igaro zituen mundu guztitik zehar. Informazio asko eman zidan Irani buruz. Bere lagunen telefonoak eta bere gurasoen helbidea eta telefonoa. Bere aitarekin hitz egingo zuela eta arazo gabe beraien etxera joateko. (Enaut eta bere zortea munduan zehar bidaiatzen)
Unai: Ez dakit ze biali ber diaken emailea baina asko okupatzen badik ez dik utziko. Oso kapazidade gutxi daka. Argazkiak ez dia sartzen. Saiatu yi hotmailekuakin: pirineoak@hotmail.com
Izeba: Ez noz bate ados turistak timatzeko diela. Batzuk atzeatuk badia ta ez bazaye inporta pos bale baina nik ikusi dudana beste gauza batzuk dia. Gezurtak a tuti plen. Ta bidaiari bezela ezin ditut onartu. Turistak ordaintzia prezio altuk normala iruitzeit baina ez donin besteik. Merkea eskaintzen badu, merkea eskaintzia ta lixto. Jendia horregatik dijua hotel horta. Bueno... ez dut geyegi luzatu nahi hotelan kontuakin. Erabakia hartua do ta ez naz bate damutzen. Ez nun ongi lo egiten (gauetan buruai bueltaka, kargo de konzienzia), psikologikoki tipuan onduan eotiak geyegi exijitzen zian.
Bueno has gaitezen azken kronikakin. 2 egun petran igaro ditugu (Nora, Luis (puerto rico) eta ni). Luis hotelean ezagutu genuen. Munduai buelta ematen ari da 4 hilabetean (abioiz). Oso jatorra. Pentsatzeut be argazkik iritxiko diela noizbait, asike ikusiko zute "en persona". Ostegunin busa hartu ta 3 ordutan Petra iritxi ginen. Hotela bilatu (teilatuan lotan berriro), motxilak utzi ta petraren edertasunaz eta handitasunaz gozatzera. Petrak 40km ditu, dena desertua. Ekialde hurbileko lekurik bixitatuena da, asike imajinatu zenbat turista zeuden. Nazkarriya!!! Dena libre dago eremuaren barruan ta nahi duzun ordenean ikusi dezakezu. Lehenengo egunean ia den-dena pateatu genuen (a ze paliza!!!). Hasierako monumento (Tesoroa deitzen zaiona) ikusgarriena ikusi ta goiko partera igotzea erabaki genuen. 700 eskailera. Bidean beduinoekin tea hartzen egon ginen indarrak hartzeko. Neska beduina batek postutxo bat zuen koilareak saltzeko eta berekin hizketan hasi ginen eta azkenean 3 te eta ordubeteko txarla euki genuen. Benetan zoragarria!!! Turista gehienak "beldurra" omen diote beduinoei eta ez dira gelditzen ezertarako. Asko eskertzen dute norbaitek kaso egiten dienean. Tontorrera iritxi ginean deskansatzeko hamaiketakoa ta paraje zoragarria jan genituen. Ondoren beste aldetik jeitxi ta monasteriora igo ginen, 800 eskailera. Bertatik ilunabarra ikusi genuen. Seitun iluntzen hasi zuen eta alde egin genuen. Bidean segurata batek gelditu zigun eta ezin omen genuen bertan egon. Guk ez genuen inon ordutegia ikusi ta ni puta idea. Sarreran ATZEAN letra txikiz jartzen du eguzkia sartu aurretik atera behar omen da. Gauez kriston dotore jartzen dute ibilbidea, dena kandelaz argiztatua (Petra Night ikuskizuna), ta sarrera ordaintzea nahi zuen. Guk ezetz ta 20 minutu eman zizkigun petratik ateratzeko. Erdi korrika sarrera joan ginen kandela tartean. Sarreran erdi hilak exerita egon ginen beste ordu bete segurata jator batekin tea hartzen. Seko maite mindua nago tearen inguruan sortzen diren elkarrizketetaz.
Gaur ez dut Petrako argazkirik jarriko. Gure argazkiak jasotzean horiek jarriko.
Gaur jubilatuen martxan ikusi dugu geratzen ziren azken monumentuak. Ezin genuen ezta eskailerak igo. Hiruak zonbien moduan deanbulatzen ibili gea. Atxalden autobusa ta Amman-ea berriz. Orain afaldu dugu ta tea hartzera joango gara Luis-etaz despediotzeko. Bihar Damaskoa (3. aldiz) joango gara Nora ta biok. Bertan Iraneko bisadu hartzen saiatuko naz. Espero dut lixto egotea.
Beno ba... mxk denai!!! ta beduino besarkada bat nomada baten partez!!!

3 iruzkin:

  1. salam:
    kontuan harturik mota guzitako jentilajea ezagutzen ari zarela ziur aski egunen batean katalanekin ere topo eginen duzu, hori gertatzerakoan galde ezaiezu ze aholku ematen zuten katalan feninistak 70/80. harrarkadetan.
    Muxu bat. Izeba

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo morrosko aurrez imeil bat idatzi genuen baino erantzunik ez dugunez ez dakigu irakurri dezun ala ez, irakurri badezu urrengo idazten dezunean hitz erdi bat jarri.
    Hotelen historia dela eta bidai hau ondo pasa eta lekuak ezagutzeko bada ez dago arrazoirik lo egin gabe eta gaizki pasatzen egoteko, ondo egin dezu utzitzen eta badakizu dirua bukatzen denean zuzen zuzen etxera eta hemen bai lana egin beharko dezula.
    Ondo jarraitu eta muxu pilo bat etxeko guztien partez

    ErantzunEzabatu
  3. Eñautin!!

    Joo, egun batetik beste kadukatzen dia zure inguruko notiziyak, eh!! Lana aurkitu zenulan notizian berri eduki bezain pronto, lana utzi dezula... Erki deskojonatu nintzen lanian, momentu baten zure berri edukitzeko blogera sartu eta lana utzi zenula irakurri nunian... Lankideek flipatu in zuten nekin baino, eske imajinatu in zintudan, todo indignado, jefiakin mala ostian, buruari bueltaka. Eske bakarra za Eñaut, ta bakarra zealako matte zattugu hainbeste... Zuk bakizu, libre zea zure bidea aukeratzeko, eta ez galdu inoiz espiritu hori, eh!!
    Ta segi sarri-sarri idazten. Muxu erraldoi bat

    ErantzunEzabatu