2009(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

50 egun, 10 helmuga, 9 oztopo. ATASKATUA NOZ!!!

kAIXO irakurle guztiei!!

Gaur 50 egun betetzen dira Biarritzen agur esan niela Inaki ta Lierniri. Zein hurrun ikusten dudan momentu hura. Zenbat aldiz errepikatu ditudan besarkada horiek nire buruan.

Gaurko kronika oso motxa izango da. Bakarrik jakin dezazuen zein den momentu honetako egoera. Ez aurrera ez atzera. Aleppon nago eta ezin dut hemendik mugitu planaren zati bat lotu arte. 3 bide nagusi dauzkat buruan.

1.- Kurdistanea joan, bertatik Georgiara zeharkatu ta handik Errusian sartuko nintzateke. Moskura joan nahi dut bertan tren Transiberianoa hartzeko. Egia oso erreza ematen duela horrela. Pos UNA MIERDA!! Errusiako visadua oso txungoa dago lortzeko ez baduzu bidai "itxia". Visadoekin erotzen ari naiz. Errusian egingo dudan errutaren detaile guztiak behar dituzte. Gainera transiberianoa hartzen badut Txinako visadoa ere behar dut. 3 Bisado plana martxan jartzeko. Ta pa kolmo super garestia da trenan biletia. 350$. Aunke ne ustez pena merezi du. 7 eguneko trabesia 9000 km. Mosku Pekin. Inpresionantia!!

2.- Turkia ta Kurdistan bixitatu ta Ankaratik abioi merkeren bat lortu. Ez dut lortzen oferta interesanterik. Turkia leku berezia da. Ez dago Europan ezta Asian. Beraz low cost konpainiek ez diote kaso handirik egiten. Prezioak bastante garesti ateratzen zaizkit.

3.- Jordaniara itzuli (berriz). Bertan Amman-etik Royal Jordanian konpainiak Indiara bidai oso merkeak dauzka. Baina Indiako visadoa ere ez dakat ta Aleppon ezin dut lortu.

Zeozer erabaki beharra daukat hemendik mugitu aurretik. Siriatik ateratzen naizen bakoitzean 500 lira ordaindu beharra dauzkat. Beraz turkiara joaten banaiz ta gero Jordaniara itzuli beharra ber badut. 2 aldiz ordaintzera. Paso!! Jordaniara joaten banaiz berriz visadoa atera behar dut. Presupuesto erdia visadoetan utziko dut martxa honetan. Garestiak eta oztopoz beteak. Mekaguen munduko muga guztiak!!! Patera batean sartu ta haizearen esklabu bilakatuko naiz.

Ba hemendik kanbio y korto!! Nazkatua nengoen egazkin ofertak begiratzen eta zuei txapa sartzea erabaki dut.
Mxk!!!

6 iruzkin:

  1. kaixooo!!
    joe eñaut zure zorte oneko ratxa eten in bada ezaite demoralizatu no pasa nada itzuliko dela!!! nik bialiko emendikan ratxa on bat!!!! benga ezaitut triste o nazkatua ikusi nai! gañea eres el ke nos regala 5 minutos de aventura al dia eta ni ya adikta bihurtu naiz zure historio polit eta arrigarrieta asikeee no me falles itxusii!!!
    milaka muxu erraldoi eta ezaite agobiatu! ke fluya eñaut! muxuxuxuxuxuxuuxu eta eskuminak aintzanen partez!!!

    P.D: ke guay nere komentariyuk falatan bota zenitula jakitea, baina ezaite nitaz prekupau e! ya sendatu naizela!!

    ErantzunEzabatu
  2. AIAMA! oain ipuinean bezela euskaldun bat pateran marruekosera ez baina asian zehar? joe! hau da hau euskal piraten ibilbidea! ni pateran ez, autobusen, azkenen heldu naiz beirutera! aizu, dana positibon ikusten duna ez zaigu oain animok galtzen hasiko... seguru zortea hor ingurun bueltaka daukazula!
    ah! argazkik biden die!
    muxuak eta ongi izan.
    nura

    ErantzunEzabatu
  3. marhaban:

    Gogoratu Irango mugetan eta Teherango aeroportuan Irango "visado de paso" lortu daitekela 15 egunerako. Ez dakit barruan egonez gero zure lagun berriek lagundu zaitzaketen luzatzen. Hori bai hobe zenuke rastak moztea, oraingo itxuarekin zaila duzu pasatzen utzitzea.
    Bete kontutxo bat, ez dut zure gizakieranganako iritzi ona zapuztu nahirik baina Errusia da munduko lekurik fidakaitzenetako bat turistentzat (Papua-Ginea Berriarekin batera). Ez ditzagun detaileak aipatu. Gogoan izan bakarrik.

    Muxu bat. Izeba

    ErantzunEzabatu
  4. animo eñaut!!!!

    ez etsi! hartu arnasa ta aurrera!!! Zure lagunakin ados nao eguneko abentura momentua emateiguzu ta pentsau zu hor munduko ze parteta jun erabaki ezinik zauden bitartian gu hemen eguneroko monotoniatik nola atera pentsatzen gabiltzala.

    nere iritziya beti indiaaaa nik bixitan jutia baldin badet!!!!!jejejeje. bueno ta ya han zaudela www.tigerarways.com edo betire www.packpackers.com lagungari izan leikezu.

    benga animo ta segi guri holako mezuk bialtzen! x

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo Morrosko: ez dakit nere idatziak irakurtzen diruzun, oraindik ez dut erantzunik jaso eta...
    Nire iritzia jakin nahi badezu oraingoz Rusia pakean utziko nuke, gero ere denbora izango da dirua gastetzeko eta Indiako bidea jarraituko nuke,hori zen zure lehenengo asmoa ezda?
    Hemen dena berdin jarraitzen du,hegohaizea eta eguraldi zoragarriak.
    Haizeak mizpira pilo bat bota ditu eta zutaz gogoratzen gera jaten ditugunean.
    Ordua aldatu dute eta segituan iluntzen hasi da, negua ez da iritxi eta udaberrian zai gaude.
    Gaurkoz nahikoa da ondo segi eta muxuakkkkkk

    ErantzunEzabatu
  6. Marhaban:

    Eta Georgiara zoazenez Kaspiar itsasoa zeharkatu eta "...tan"etik pasa? Badakit Turkmenistanen bakarrik dabiltzaten turistak ez zaizkiela gustatzen baina mugetan "visa de paso" lortu omen diteke. Tilbisiko enbajadetan galdetu dezakezu... hori bai zuzenean Txinara zoaz. Beno, agian ez da idea ona... Badakit Bakutik (Azerbaiyan) Kazastan eta Turmenistanera doazten ferryak ateratzen direla, 14/16 ordu irauten duela bidaia eta 50 euro inguru kostatzen duela. zerbait begiratzea edo nahi baduzu esan lasai
    Muxuak. Izeba

    ErantzunEzabatu