Aviso: Gaurko kronika pixkat hardcore edo gogorra izango da batzuentzat. Esaten den bezala no para menores. Oso nerbioso nago idatzi behar dudanarekin. Gogoratzen zarete zoriontasuna eta beldurra? Ba momentu honetan oso oso zoriontsu nago baina seko beldurtua zuek idatziko dituzuen erantzunekin. Mundu honetako prentsa manipulaten aurka gaudenok ezin dugu gure burua zentsuratzen hasi, beraz gaur ezin ezer ezkutatu. Sentitzen dut familia ez bazaizue gustatzen. Has gaitezen!!
Gehien harrituko dizuen unea autopista ondoko salmenta postutxo batean pasa zen, artaburuz egindako su baten inguruan, baina egunak goizez hasten diren moduan, nire istorioa goizean hasi zen forma hartzen. Beraz joan gaitezen ordutxo batzuk atzerantz.
Goizean esnatu (ederki egin nuen lo teilatuan) eta egin-beharrekoak egin ondoren lagun pintorea bixitatzera joan nintzen. Oraingo honetan ezin izan genuen egun lasaia pasa, jefea etorri zen eta denok lanera. Nik ez nuenez beste ezer oberik egiteko beraiekin joan nintzen. Etxe bateko sarrera pintatu eta adornatu behar zuten hezkontza baterako. Haseran ez zidaten ezer egiten utzi, denbora aurrera joan ahala zatitxo batean pintura basea jartzen lagundu nuen. Ondoren atearen markoa dekoratzen. Loretxoei ostoak pintatzen. Ezagutzen nauzuenok ongi dakizue zein txarra naizen pintatzen. Imajinatu dezakezue zein nerbioso nengoen. Eskua dardarka neukan. Auzo osoa leihotik begira, gutxitan ikusten da turista bat lanean. Amaitu genuenean jefeak eskerrak emateko bere herrira bazkaltzera joateko esan zidan. Konfiantza hartu ahala lotan gelditzeko esan zidan. Ezin ezetz esan!! Hotelean dena txukun-txukun kanpinan barruan sartu eta rezepzioan abisatu ez nintzela lotara agertuko. Motxila txikian pare bat gauza sartu eta bus estaziora. Herria 12km-ra dago. Busa bete-betea zihoan eta galdetu zidan ea teilatuan joan nahi nuen. NIRE AMETSA DA!! esan nihon, nerbioso-nerbioso. Hurrengo geltokian busetik jeitsi eta teilatura. Latza!! Adarrak eskibatzen genituen bitartean ondoko gazteak turistari denetik eskaintzen. Batzuk Vodka botila erakusten, beste batzuk mobilean bertako musika jarri eta entzuteko. A ze giroa!! Denei ezetz esaten bukatu nuenerako iritxi ginen. Bertan pertsona batzuei agurtu eta bere etxera joan ginen familia eta emaztea ezagutzera. Bertan 5 minutu ere ez ginen egon, segituan joan ginen bere kuadrila ezagutzera. Autopista ondoan kokatutako salmenta postutxo batean zeuden. Ordurako iluna zegoen eta su ondoan exerita zeuden denak. Nire lehen kalkuluen arabera denak 50 urte zeuzkaten, ondoren enteratu nintzen zaharrenak 45 zeuzkala eta Jefeak 31. Iritxi ginenean Chilam (edo horrelako zeozer) izena duen pipa bat erretzen zeuden. Bertan marihuana eta tabakoa sartzen dute eta kriston kalada (a pulmon) eman ondoren pasa. Argazkian ikusi dezakezue. Pipa ez dute ikutzen ahoarekin, eskuekin ahalden bezala zuloak itsi eta todo pa dentro. Hori bai, kalada bat eman aurretik pipa buruan jarri eta zehozer esaten zuten. Kolokoi erlijiosoa. Eskeini zidaten baina ez nintzen ausartu. Kalada batekin Hindia ulertzen hasiko nintzen, bigarrenakin inglesa ahaztuko nuen eta hirugarrenakin auskalo non esnatuko nintzen. Beraz, usainarekin nahiko. Chilam-a eskuz esku zihoan bitartean Jefeak (izena ahaztu zait) boltsikotik papertxo bat atera zuen eta albal zati bat. Ea Brown-sugar (Heroina) erre nahi nuen. Ez, eskerrik asko! Bera eta beste bat azukrearen baporeak erretzen hasi ziren. Nik nire aportazioa linterna batekin egiten nuen. Batek poxpoloarekin azpitik berotzen zuen eta besteak tubito batekin goitik inalatu, nik azukrea non zegoen enfokatu behar nuen linternarekin. Drogarik gabe flipatzen ari nintzen. Beedeak erretzen nituen bitartean, joan ziren chilam-ak eta azukrea eskuz-esku. Nola ez, tea hartzen genuen bitartean. Materiala bukatu zenean, poliki-poliki jendea joaten hasi zen eta gu ere mugitu ginen. Herrira jeitxi ginen eta gazte batzuekin beste Chilam bat erre zuten. Ondoren templo batera joan ginen eta tenploaren atean jende gehiago Chilam-arekin. Herriak mila biztanle dauzka eta denak ezagutzen dira. Beraiekin eseri ginen eta berriketak aurrera jarraitu zuen. Besteak joan zirenean tenplo barrura sartu ginen. Jefea eta bere lagun bat eta ni geratu ginen. Orduan kontatu zidaten tenploaren historia. Lagunaren aitak egina zen. Bere etxearen sarreran zegoen. Laguna, Aitona ezizenez aurkeztuko dizuedana, bertan bizi zen. Bere semeak 3 metrora kokatutako etxean bizi ziren bitartean. Emazte eta gurasoak hil ondoren bertara joatea erabaki zuen. Alaba bat eta 3 seme zeuzkan. Alabak dagoeneko aitondu zuen, 40 urterekin. Semeak gaztetxoak dira oraindik eta berekin bizi dira, 8, 10 eta 13 urtekoak. Ba tenploaren barruan beste Chilam bat erre zuten bien artean. Zein jainko zen jakiteko nire liburu berria atera nuen, Introduccion al Hinduismo. Jainko guztiak banan-banan esplikatzen ditu eta marrazkiarekin. Liburua ikusi zutenean jainko bakoitzari errezatzen hasi ziren. Surrealista!! Ondoren marka paginas bezala ibiltzen nuen propagandako folletoa ikusi zuten. Abu-n eman zidaten kalean, yoga ikastaro baterako. Bertan ere jainko batzuk azaltzen ziren eta horiei erre errezatu behar. Ea beretzako nahi zuen galdetu nion eta tipoak emozionatua baietz. Tenploko altarearen ondoan jarri zuen. Eskertzeko 5 gari ale eman zizkidan. Zorte ona ematen omen dute. Diruaren ondoan gordetzeko. Tabakoaren plastikoan sartu nituen eta zortea reforzatzeko 3 su ezberdinetako errautsak sartu zituen plastiko barruan. Hemen oso sakratuak dira errautsak. Ea Oiarzuneraino iristen diren 5 aleak? Hinduismo express bukatu zenean, Jefearen etxera joan ginen afaltzera. Bere emaztea lotan zegoen ordurako (9tan) eta biok bakarrik afaldu genuen. Oso goxoa! Ondoren tenplora itzuli ginen eta bertan lo egin genuen. Oso txikia da tenploa (gela bat). Bertan zegoen intzienso, marihuana eta aura sakratuarekin amets oso sakonak eduki ditut. Earki in dut lo lurrean!! Goizean eguzkiarekin denak gora. Te pare bat, chilam bat eta mendira. Hemen ere tenploak daude baina mendi tontorrera joan beharrean kobazuloetan kokatutakoak ikustera joan gara. Lehena gizon santu bat bizi den kobazulo elegante batetara. Kasualidadez tipoa herrira jeitxia zen, atzo emakume bat hil zen eta errausketa zegoen. Beraz bakarrik egon gara bertan. Gosaldu dugu eta kobazuloan barrena sartu gara, pixkat. Oso oso sakona da, lehen zegoen gizon santua kobazulora sartu omen zen egun batean eta ez zen inoiz itzuli. Orain beste gizon bat bizi da. Gosaltzera balkoi antzeko batera igo gara eta ondoren zigarrotxoa erretzeko beste leku batera joan behar genuela. Gora seinalatu du, zulo txiki bat ikusten zen. Eskalatzen hasi denean ia zehozerk eman dit. Kobazuloa tenplo bat bezala da, beraz ankutxik barruan. Eskalatu ere ankutxik. Akojonatua igo naiz. Ez zen eskalada luzea baina arriskutxua bai. Amaiera iristen ari nintzela esan dit "Kontuz horrekin!!". Zer ote da honi beldurtzen diona? Burua altxa dut eta aurpegitik 10cm-ra kriston erlauntza (kolmena, bazpare). Bihotzekuak eman dit ia-ia. Jakin zazue kriston panikoa diodala erleei. Erleen ondoan erre dugu zigarroa (KRISTON BISTEKIN) eta berriz behera. Oso gaizki pasa dut jeitsieran. Azken errezoak eta martxa, beste kobazulo bat ikusi behar genuela. Oraingo honetan ez da inor bizi, errezo lekua besterik ez da. Kontua da errezatu behar den "monumentua" kobazuloaren bastante barrenean dagoela. Argazkia ikusiko zenuten dagoeneko, ba bai. Horrela zegoen kobazuloa, baina ilun-iluna. Oinutxik sartu gara eta ze lur goxoa. 500 xaguxarrek urteetan egin duten kaka guztiaren gainean ibiltzen ari ginen. Kobazuloa ilun zegoen eta genuen argi bakarra intziensoarekin puntito gorria zen. Ni Jefeari segika, seko akojonatua. Sartzen hasi garenean bitxoak egan hasi dira. De pelikula!! Makurtuak iritxi gara iritxi behar zen lekuraino ta bertan 20cm-ko katxarro bat. Ok!! Tipoak kantu batzuk abestu ditu eta ondoren beedea erre dugu "katxarroaren" ondoan. A ze beroa egiten zuen hor barruan. Izerditan blai geunden biok. Sudurretik itotiak erortzen ziren. Ni hor barruan ezin lasaitu. Azkenean atera gara. Ankak beltzak genituela txankletak jantzi eta itzulerako bidea hartu dugu. 82 egun!! 82 egun!! eta juxtu ankak xaguxar kakakin beteak ditudanean zauria egin dut. Ziztada bat sumatu dut behatzean, lurrera begiratu eta ankeko behatz potoloa odolez josia. Arantza erraldoi bat zapaldu dut, txankleta zeharkatu du eta oinan sartu zait. Botikina hoteleko teilatuan. Ur pixkat bota eta mukizapiakin behatza bildu dut, gutxinez geyo ez zikintzeko. Herrira iritxi ta beste lagun bati bixita. Chilam bat gehiago erre eta Aitonaren etxera nire motxila txikiaren bila. Jefeak ea bere arrebaren herrira joan nahi nuen galdetu dit. Arratsaldean itzuliko ginela Udaipur hirira. Oso gustora joango nintzen, arrebaren alaba ezkontzen da eta bodorriorako gonbidapena lortu nahi zidan gizonak. Latza izan behar du hemengo hezkontza bat ikustea, baina ezin nuen gehiago. Sentsazioa intenso gehiegi 24 orduan. Zeharo txikitua nengoen. Ezetz esan diot eta busa hartzen lagundu dit. Udaipurrera iritxi naiz agonizatzen. Hau dena asimilatzeko denbora behar dut. Bakarrik egon behar nuen. Hotelera iritxi dutxa hotz bat hartu eta lasaitzen hasi naiz. Usteut atxalde osoa lakuari begira pasako dudala. Oso alteratua nago.
Beno.... ba horixe zen dena!! Horrenbesterako izan al da? Lortu al dut zuek nire berdina senti araztea? Espero!!
Ahh... txorrada bezala jakin zazue oso oso oso flako nagoela. Banekien pisua galdu nuela baina ez nekien zenbat. Galtza batzuk erosi ditut taila begiratu gabe eta hotelean konturatu naiz S zirela. Jantzi ditut eta pixkat handiak gelditzen zaizkit. Interrailan 5 kilo galdu bagenituen, imajinatu 3 aldiz interraila.
Beno... besarkadak denontzat ta beste behin eskerrik asko hor egoteagatik!! Zuek gabe bidaia oso ezberdina izango zen!!
PD: Bixitan zatozten guztiei: Zuek lasai, zuekin oso ezberdina izango da.
Namaste, iloba:
ErantzunEzabatuArgaldu? ZUK? hemendik irten zinenean ez zinen libra haragi ere eta. Zu argaltzeko modu bakarra sudurra eta rastak moztea da!
Portzierto, garaia aipatu duzunuean gogoratu naiz, hor Indian parsiren bat ezagutu al duzu? Zoroastrotarren eliz batean eman zizkiguten garbantzu eskuta bat daukat eta ez dakit zer egin, jaso, jan, ereini, beste bati pasa ... Parsiren bat topatzen baduzu galdetu ezaiozu, afuan
Zure zorte ona jarraitzen du eta betirako jarrai dezala. Amen
Pa handi bat eta eskumenak Goioren partetik.
Izeba
Eñautin!!
ErantzunEzabatuZemuz? Bakizu nun gauden? Iñaki eta Aitzolen etxian, afari-merienda iten!Sabinan urtiak dia gaur, eta ospatzen ai gea. Aber parranda iten yeun aspaldiko partez!!
Ia denok juntatu gea gaur, eserita gauden bezala, ordenian: Ekaitz, Aitzol, Sabina, Maitena, Oihana, Silvi, Unai, Txebo, Iñaki, Ainara eta Lierni!!
Ta zutaz akordatu gea, oaintxe, txanpainarekin txin-txin in deunian. Ta imaginatu deu, gu txanpainakin gauden bitartian, zu tea hartzen eongo zeala hor nunbaite ezaututako norbaitekin.
Ta bakizu zer jan deun? Liernin gazta tarta eta Unaik indako mami-flana, Amazkarrekoan estilokoa (aldi berean diferentea). Enbidiyik bai? Pixkat bai, eh!! Lasai eon, bueltatzen zeanian aireportura jungo ga ta gazta tarta eta gainekuak hartuta!!
A todo esto, Amazkar ixten dute gaur! Asike, hori "ospatzeko-edo" azken traguak hartu beharko dia plazan... Puff, aber lo que sale...
Bueno Eñautin, ba ondo pasa larunbat gaua. Disfrutatu. Gu saiatuko ga hemen ahalik eta ondoen pasatzen, eta zukin akordatzen. Muxu erraldoi bat denon partez!!Zaindu!!
Moztu beharko lidateke ilea, alde batetik mutikotxo itxura emanez, eta beste aldetik forma femenino "femme fatale" bat utziz. Orduan, beti, erdi-perfilez begiratuko nuke, aurpegi bat edo bestea emanez egoeraren arabera.
ErantzunEzabatuEz du zure biaiarekin zerikusirik, ezta zuk idatzitakoarekin edo horrek eragin didanarekin ere. Nire pentsamendu propioa izan da. Eske... hain da sakona esaten duzuna, non erantzutea ezinezko zaidan. Zer esango dizut kontatzen duzunari buruz? Nik ez dut ideiarik ere zer den bizitzen ari zarena, imajinatu dezaket, hitz egin, baina dena plastikozkoa da, gezurretazkoa. Ametsetakoa. Eta eskerrak, behintzat, ametsak ditugun.
Goxua da zu irakurtzia. Ez noa Indiara, mapan begira ibiltzen banaiz ere; zuregan bidaiatzen noa, zu ezagutuz, maitatuz.
muxuk
Kaixo Morrosko,hemen gaude etxean baino guk ere gure eskapada egin da, ostiralean jai izan nuen eta larunbateabn aita eta biok aste bukaera kanpoan pasatzea erabaki genuen.Gure bidaia motza izan da Almandozera lagun batzuekin bazkaltzera baino gero bertan geratu gera lotan ,mendian dagoen hotel batean eta hua da hau lasaitasuna haizea besterik ez zen entzuten.
ErantzunEzabatuBeti zure abenturak irakurtzeko desiatzen egoten naiz baino azkeneko bi hoietan izutzea lortu dezu hasiera hoiekin,por zierto hasieran poztu naiz pentsatuez 80 eguneko liburutaz oroitu zeralako eta ze txaskoa ikusi dudanean marrazki bizidunataz hitzegiten ari zerala.
Bukatzeko laister idatzi bestela pentsatuko dut zauria gaiztotu eta sukarrakin zaudela edo antzeko zerbait.
Azken galdera babarrunak sartzen uzten ahal dute Indian Naiararekin batzuk bidaltzeko ia pixka bat gizentzen zean.
Muxu gozo gozoak ia azukreak indarra ematen dizun.
Laister arte.