Jaun, andreok!! Neska, mutilok!! Gazte eta ez ain-gazteok!!
Gaur, tamalez zeozer gaizki egiten ari naizela konturatu naiz. Ez dut ulertzen zer gertatu den, baina .... zeozer gaizki doa. Dena txukun-txukun preparatu nuen. Motxilako gauza guztiak milimetratuak neuzkan. Mapak, apunteak, esperantza, indarra, ... dena alperrik!! Gaur, apustua galdu dudala onartu behar dut. Triste nago, oso triste. Uste nuen errezagoa izango zela. Uste nuen lortuko nuela. Baina... mundu honetan denborak agintzen du. Ezin dugu bere aurka ezer egin. Berak irabazi du! Bidaiari maiteok! (Minutuko ixil-unea, mesedez!)
....
...
...
Gaur 80 egun bidaiatzen ETA EZ DIOT MUNDUARI BUELTA EMAN!!! Nik uste nuen Willi Fogg afizionatu bat zela. Turista domingero bat. Baina berak lortu zuena nik ez dut lortu. Penak kentzeko, goazen denak abestera.
SON, 80 DIAS SON. 80 NADA MAS. PARA DAR LA VUELTA AL MUNDO. Son, 80 dias son, ....
jijijijijij Espero susto txiki bat emango nizuela. Hori zen nire asmoa. Jakin zazue, txiste maliziosoa hau Kapadokiatik (Turkia) preparatua nuela. Desiatzen nengoen gaurko eguna iristeko. Ta azkenean iritxi da. Zein azkar doan denbora.
Penak kentzeko Indian kontatu didaten lehen txistea idatziko dizuet. Hau irakurtzen zaudeten mediku eta enfermeroentzat dedikatua.
Mediku batek esaten dio besteari:
-Atzo, paziente batekin sexu arremanak eduki nituen. Pixkat preokupatua nago.
- Lasai motel!! Hori oso normala da gure lanean.
- Zuretzat agian, baina ni BETERINARIOA naiz.
Jooo... ze txarra!! Beno ta orain jarrai dezagun Indian zehar bidaiatzen.
Abu mendian geratu ginen. Bertan egun lasai-lasaia igaro nuen. Paseatu eta irakurtzen. Mendira joan nahi nuen bueltatxo bat ematera baina bertako jendeak ez du uzten gida gabe bazoaz. Esaten dutenez basoan indigenak bizi omen dira eta oso arriskutxua dela. Duela urte bat turista bat hil omen zuten. Auskalo egia den edo ez, baina con la escusa negozioa aseguratua. Seko pikatu nitzen. Mendian ibiltzeko ordaindu beharra gehiegi iruditzen zait. Beraz, mendira joan gabe geratu nintzen. Bertan egun pare bat geratzeko asmoarekin iritxi nintzen baina hurrengo egunean kriston energiakin esnatu nintzen eta busa hartu eta Udaipur hirira jeitxi nintzen. Abu, 1200 metrora dago eta gauean hotza egiten zuenez azken aldiko gaurik oberena izan zen.
Udaipur: Ez dakit nola esplikatu hiri hau. Hasteko esan, Rajasthan-eko hiririk turistikoena dela. Turista gehiago daude indiarrak baino. Dendetako eta jatetxetako kartela frantzesez eta espainolez idatziak daude. Gabatxoz josia dago. Nire lehengo teoriakin seitzen dut. GORROTO ditut. Ez dute ezta kaixo ere esaten kaletik. Iritxi nintzenean denei Hello esaten nien baina ezta beitu re ez diate egiten. Igual pentsatzen dute indiarra naizela. jijiji Hiri hau deskribatu daiteke komo de postal. Mundu guztiak India imajinatzen duen moduan da. Indiako tipikoa den guztia dauka.
Baina hiri honek beste alde bat ere badauka. Indiarrak ez dira ixiltzen (leku guztitan bezala) baina hemengoak beste modu batera tratatzen dituzte turistak. Hauek ez dietenez kasorik egiten, nirekin seko pozik daude. Dendaz-denda nabil hiri osoarekin hitz egiten. Euskal Herriko enbaxadore sentitzen naiz. Denei esplikatzen non dagoen eta nolakoa den. AHhh... norbaitek ezagutzen badu Irunen, astigarraga kalean, bizi den Laura, esaiozue bere pintura irakasleari idatzio zion dedikatoria irakurri nuela. Irakaslea poz-pozik jarri zen Euskalduna nintzela esan nionean. Urte ta piko egon omen da zai norbaitek dedikatoria traduzitzeko. Nola ez, te batekin zelebratu genuen. Mila pertsonen laburpena egin diezakezuet baina luzeegia aterako zenez batzuei buruz bakarrik idatziko.
1.- Miniatura denda daukan mutil bat. Frantsesa ikasi duela eta praktikatzeko (se repite la historia). Los pilares de la tierra liburua bukatu dut eta berari eman diot praktika dezan. Bere gurasoei bazilatzen egon nintzen ez emateko afaltzen liburua bukatu arte eta beraiek ikusirik ne intentzioak onak zirela afaltzera gonbidatu ninduten. Gaur 8:30tan beraien etxera noa familia osoarekin afaltzera. Ke ilusion!!
2.- Gazte kuadrila. Turista bakarrarekin hitz egin dut (Pariskoa) eta hurrengo egunerako geratu ginen. Plantoia eman zidan eta bere zain nengoela gazte kuadrila batekin hitz egiten hasi nintzen. Nire betiko filosofia mantenduaz. "Zein pobrea naizen!!" Gero eta obeto egiten dut. Azkenean nik ere sinistu egingo dut. Ba, flipau, beraiek.. eskeini zidaten beraien etxean lo egiteko. Hotela ordaindua naukanez ezetz esan nien. Bigarren eskaintza egun pasa batera eramango zidatela. Gaur goizean 10tan hoteleko sarreran zeuden nire zain beraien kotxearekin. Kumbalgarh harresia ikustera eraman naute. Oso leku polita. Hemendik 90km-ra. Ez dakit zergatik baina ez dago autobus zerbitzurik bertara. Beraz taxia ordaindu behar da. Taldean ederki baina bakarrik oso garesti ta ni oso pobrea naiz. Sukaldari bat besterik ez naiz. Soldata txikiarekin. Kotxean 3 indiarrak eta ni. Egun pasa latza egin dugu. Ez didate ezer ordaintzen utzi. Azkenean haserretu egin naiz eta bazkariaren zati bat ordaintzen utzi didate. Ze leku polita! Sarrerako argazkia bertakoa da eta hurrengoa ere bai.
3.- Pintore-hippya: Goizean kaletik nindoala gazte batek ea tea nahi nuen galdetu zidan. Noski!! Tea hartzen egon ginen, ondoren hitz eta pitz. Bere Pintura eta Arte denda irekitzen lagundu nion (hemen milaka pintura denda daude) eta bertan geratu nintzen berekin. Hasieran hitz egiten, ondoren irakurtzen lasai lasai, azkenean elkarrekin bazkaldu genuen. Oso tipo xelebrea, ta kriston bihotz onekoa. Usteut bihar egun osoa berakin pasako dudala. Gaur plantoia eman diot fortaleza ikustera joateko.
Amaitzeko, esan hemen berez 2 egun pasa behar nituela baina zeozer dakanez hiri honek hotel berria bilatzen hasi nintzen. Zeozer merkea bilatzen banuen egun gehiago geratzeko. Hotel guztiak bastante garestiak dira (Ay Gujarat maitea, non geratu zara?). Esperantzak galduak nituenean, azken hotelean aurpegia bota eta ea lurrean lo egin nezaken galdetu nuen. Ezetz!! Teilatuan? Baliteke. Kampina daukat. Kampina? Bai. Zenba diru.... bla bla bla.... Hiriko lekuri oberenean nago lotan. Hiri guztia ikusi dezaket. Kriston hotel blokearen teilatuan, ur tankeen ondoan kanpina jarri dut eta komo dios. Bertan 2 gau pasako ditut. Merke-merke. Gela batek 150-200 rupia balio du. Teilatuko suit pribatuak 60 rupia.
Beno... a ze luzea atera den gaurko kronika. Ahaztu gabe.. . Kaixo Ainara. Ongi etorri!! Ta aurpegia eman ez duzuen guztioi bada garaia!! 80 egun kotileatzen eta ezta hitz bat!!
MXK denantzako!! BEsarkadak!!
Hola Eñaut!! ke eres un flipauuu!! lo k pones al principio yo hasta me lo había creído y todo, te ha salido bien!! weno, kmo siempre, no he leído entero lo k pones en el blog en euskera, sólo un cacho, pero parece k te va muy bien x la India, ya como si fueras autóctono! weno, yo akí stoy, en la biblioteca de filología. Un poco enfadado, xk de beca me han dao la mitad k el año pasao, adiós de momento a mi visita a Asia..buuu!
ErantzunEzabatuweno, cuídate mucho. Buenas vibraciones desde Salamanca (k como diría Rubén, todo en la vida son corrientes de energía! :))
venga, gero arte!
Ricardo
Eñautin!!
ErantzunEzabatuA ze sustoa eman diazun lehenengo parrafoa irakurtzen hasi naizenean... Mekatxisss!!
Flipatzen ai naiz zenbat jende ezautzen ai zean, que artista!! Egia esanda, zuk lagunak ingo zenituzke baita infernuan ere!!
Pues hoixe guaperas, banua, estresatuta nabil, oso. Bakizu liburua abenduak 14rako bukatzeko exijitu digutela? Asike oain pare bat astez asko sufritzea tokatuko zait.
Muxu erraldoi bat. Zaindu!!
kaixo!!!!
ErantzunEzabatujoe hau kabroia zabena inda, danai kriston sustua eman diguzu!!jeje. eskerrik asko ne blogian sartzeatik kriston ilusiyua in dit indian puntitua ikustiak!jejeje. zuke jarri zazu olako mapa bat ta errezagua ingo zaigu nundik zabiltzan jakitia!!!jeje
muxux
Kaixo, sobrino:
ErantzunEzabatu"vivir no es durar" esaten zuen Mafaldak ezta "viajar dar la vuelta al mundo". Liburua irakurtzen baduzu konturauko zara Foggen helburua apustua irabazte eta iritxi epronto alde egiten zuela ezer ikusi eta inorekin tratatu gabe...Momentuz antzekoa egin duzuen bakarra Indian denbora gehiena pasatzea. Pozten naiz oso ondo pasatzen ari zarelako, jende asko ezagutzen eta dena aitortu behar bada enbidia pasatzen. Eguberriak zu gabe ez dira berdinak izango baina Naiararekin bidaliko oparia. Zer nahi duzu?
Muxu bat.