Kaixo - kaixo beduino bihotza duzuen guztioi!!
Azkenean Indian nago. Ezin dut sinetsi. Sirian horrenbeste aldiz hontaz hitz egin ondoren lehenago egon banintz bezala sentitzen naiz. Iritsi naizen momentutik lasai-lasai. Batzuk esango luketen bezala.... UNA PAZ INTERIOR...
Atzo eguna oso ongi hasi nuen (lo hartu nun!!!) baina nola oso prekabitua naizen ez zen ezer pasa. Hurrengo busa hartu eta alare aspertzeko denbua euki nun aireportuan. Damaskotik - Sharjahrako bidea earki, seko lo. Emiratoetan esan bezala aireportu barnean 10 ordutxo. Eskerrak smoking room zeukala bestela zeozer emateit bertan. Damaskoko duti free-an erosi nun kartoia... ezetz asmatu zenbatin?.......4 euro!! Mania hartuko diazue beti inbiria ematen... Enaut txintxo!!!
Sharjahko aireportuko ordutxoak bastante auro igaro zian eta enteratu nintzenerako berriz abioira.
Parentesis: ( asian low cost kopania onak daude, ryanair eta easyjet bezalakoak. Nik erabili dudanak air arabia izena du. Sartu mesedez bere web orrian (airarabia.com) eta edozein hegaldi reserbatzen hasi. Zuek lasai ez duzue ezer ordaindu behar. Hegaldia aukeratu bezain laxter, bidaiariaren datuak eskatzen ditu. BEGIRATU nationality!!! Pista: Begiratu B letra.)
Ordu pare bat lo eginda iritxi naiz Ahmadabad-era. Istambuleko egunataz gogoratzen daramat egun osoa. Aireportura sartu eta KRISTON jende pila, ostian kola inmigration gurutzatzeko. Donostiko alde zaharrean Santo Tomas egunean bezala. Lehenengo nola ez mundu guztiari tenperatura (gripeakin kontuz, onea irixten bada, matantza ingo du) eta gero medikoen galderak erantzutera. Dena igaro ondoren. Polizien kolara. Kasi-kasi ez didate gurutzatzen utzi. Polizia tonto jarri da. Indian helbide bat eman behar nuela, zeozer pasatzen bazen ni bilatzeko. Ni flipatzen. Ez reserbaik, ez mapaik, ezta ideik hiriari buruz. (Ne informazioa jakin nahi badezute. Konparazio errez bat. Imaginatu Berlin, Paris, Roma, europako edozein hiri handi batera zoaztela eta zuen informazio bakarra Europako mapa bat da. Ba horrelaxe nago. Indiako mapa txiki-txiki batekin. 6 hilabete igarotzera. Zertako geyo?). Poliziari esplikatzen ez nekala reserbarik. Gainera bihar banijoala hemendik eta helbideak gaur bakarrik balioko zuela. 6 hilabeterako reserbarik ez neukala. Polizia EZETZ ta EZETZ. Azkenean 3 gazte (bertako langileak) inguratu dira eta beraiei esplikatzen egoera (poliziak ingelesa oso gutxi zekien). Beraiek hasieran polizian alde. Reserbarenbat euki behar nuela. Ez da posible!! Azkenean bajo bajo hitz egiten konbentzitu ditut edozein hotelen izena jartzeko inmigrazio paperean eta fuera. Nahi bazuten bertara joango nintzela (merkea baldin bazen). Usteut hotel bat asmatu dutela eta polizia kontentu geratu da. Ya behin muga igaro ondoren gazteekin hitz egiten egon naiz eta batek bere etxera gonbidatu nau. Kriston lotxa emateit bertara jutia, baina bazpare helbidea ongi jaso dut. Usteut bihar atxaldean edo bixitan pasako naizela. Gainea ne super memoriakin ez dakit ezagutuko nuen. Igual atea irekitzen du eta ez dut ezagutzen. Goizeko 5tan seko lo nengoen. Auskalo... enteatuko zazte.
Aireportutik atera eta oaindik jende geyo atean zain. Ezin nuen sinetsi. Goizeko 5tak eta aireportua gainezka. Busa bilatzen hasi naiz. Kaskagor-kaskagor, taxi eta rickshaw guztiei ezetz esaten. Aireportuan frentean txozna estiloko batzuk zeuden. Gestorana eta taluan postua falta zen. Gerturatu naiz eta kriston giroa, jateko postuak, edateko eta gehien arritu nauena errezatzeko txoznak.
Beste bueltatxo bat eta rickshaw batek dena esplikatu dit. Aste honetan, 8 egunez, (juxtu gaur hasi da) hemengo musulman guztiak peregrinajean doaz mekara. Hegazkin guztiak gauez dira eta horregatik horrelako antolakuntza. Tipuk esaten zun... mekara 2 dijuzte eta beste guztiak girora etortzen dira (autobus beteak seinalatuz). 3 ordu aireportuan bueltaka. Ia ia bertan geratu naiz erromeri giroan. Autobusa nondik ateratzen zen informatzeko aireportu erdiarekin hitz egin dut. BAtzuk alde batera bidaltzen dizute, bestek beste aldera, bestik ez dagoela, bestik beranduago, .... Denak informazio ezberdina ematen zuten. Nola ez 3 ordutan hemengo tearekin maitemindu naiz. 5 rupia baino gutxiago balio ditu (1 euro = 69 rupia). Aireportuan 2 hartu ditut. Hemengoa esnearekin da. Ebaki arraro baten gustoa hartzen diot. Espeziekin bezala. MUNDIALA!!!
Azkenean gizon heldu batekin (67 urte) hitz egiten egon naiz eta peregrinaje kontuarengatik ez omen dago autobus zerbitzu normalik. Denak reserbatu omen dituzte musulmanek!! Bere rickshawean eramango zidala indio prezioan. Amore eman beharra izan dut. Ez naiz damutzen. Tipua oso oso jatorra. Bide osoa atzera begira, nirekin hizketan. A ze limada pila. Ez dugu zeozer jo indian dauden santo guztiai esker. Aireportutik atera eta 50 metrora lenengo geldialdia. Te batera gonbidatu nau. Bertatik zentrora tur-tur-tur. Bere batailita guztiak entzuten oso ongi pasa dut.
Rickshawak argazkiko motoak diraZentroan utzi nau eta 2 ordutxo turismo bulegoa bilatzen. Lenengo kontaktua indiako gizartearekin oso berezia. Kaleko jendearen 80% agurtzen nau. Horietako 40% zeozer esaten hasten da. Norbaitekin hitz egiten ari bazara, inguruko jende guztia gerturatzen da. Norbaiti zeozer galdetzen banion derepente 15 pertsona inguruan dena entzuten. Inguruan esaten dudanean ondo-ondoan da. Ia ia ikutzen. Oso jende jatorra ematen du baina informazio kontuarekin 0 patatero. Turismo bulegoa oraindik ez dut bilatu. Pertsona bakoitzak leku ezberdinera bidaltzen nau. Eskerrak guest-house (hemen hotel merkeak) bat bilatu dudala. Ez zidaten comon room-a saldu nahi baina azkenean lortu dut. Gaua 1,3 euro. Hemengo gelak gainera ez dira eguneko ordaintzen, 24 ordurako hartzen duzu. Beraz sartzen zaren ordua ongi apuntatu eta 24 ordu barru bukatu da. Goizeko 9ak ziren eta zuzenean lotara. Eguerdiko 2tan esnatu naiz. Zeozer bazkaldu dut eta korrika internet bilatzera joan naiz zuei idazteko.
ba: e e e eso eeee eso es to toto toto todo a aa a a AMIGOS!!!
Hurrengoan gehiago!!
Mxk!!
dd
2009(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ongi etorri Indiara, Eñaut!!
ErantzunEzabatuPuff, oain bai, oain super urruti zaude!!Atzo biali genizun energia ona, eh!
Irakurri ditut emailak, (lehenengo bat, gero bestea). Eskerrik asko benetan, baina ez dizut ukatuko, bukaerak pixkat gorputz txarra utzi ziten. Gainerakoan, kontakizunak badauka bere puntua eta gauza asko oso errealak dia...
Hala uzten zaitut, presaka nabil eta: dutxatu, bazkaldu ta hemendik ordu eta erdirako lanea jun behar dut eta. Ondo hasi Indian, eta suerte!!
Muxu erraldoi bat
Kaixo Eñaut!!!
ErantzunEzabatuAspalditik nao zure abenturei engantxauta ta bueno azkenen animau naiz zerbait idaztea. Kriston ondo idaztezu,benetan, ta gure egunerokua apurtzeko primeran etortzeia zure historiyak. Halako baten allau zeala India e?? jeje. Asko pozten naiz horren gustoa zabiltzala jakitiakin ta ia oain arteko suertiakin segitzezun aurrerantziane!
Ala muxu bat Aizarnazabaltik. Ayoooo
eiiiii indiana eñaut!
ErantzunEzabatuzemuz joeee aste bete onea sartu gabe ta oain sartu naiz 23:34ak dira eta enau dena irakurtzeko denboa ematen asike agurtzea bakarrik sartu naiz! ke guai indian zaudela! ikaragarri pozten naiz, milaka muxu ta te prometo bihar dena irakurriko detela de PE a PA! mxuxuxuxuxuxuuxuxuxuxu! (kotxe berria erosi dut)!!! yujuuuu!!! ta laister ne urtiak dia asike beste postaltxo bat indiatikan .. no me bendria nada mal!! jajajaja! muxu asko guapeton!!!
Kaixo, sobrino:
ErantzunEzabatuBale, bale gaizki ulertu nuen dena den orain BAi zerala pameli honetan urrutiena iritxi zarena. Zutaz oso arro gaude. Aste hau eroan moduan ibili naiz eta oraindik ez dut ez eta Ahmadabad atlasean bilatzeko.
Asko pozten naiz ia dena ondo atera zaizuela, lastima Iranekoa, agian bueltarakoan. Ondo-ondo pasa
Muxu handi bat eta goraintziak Goioren partez.
Izeba