Kaixooo!!!
Ongi etorri Saray!!!
Ze txintxo portatu zazten. Ezta batek ez dut kritikatu olerkia, ezin dut sinetsi.
Beno ba gaur Damaskon daramadan astearen laburpen txikia egiten saiatuko naiz. Hasieran hotel batean nengoen teilatuan lotan (5 euro gaua gosariakin). 3 egun euritan pasa genituen eta jendea keja ta keja ibili zen. Nik earki lo in dut. Euriak asko relajatzen nau. Gainera nola ez lekurik oberenean nengoen. Jendeari lo zakua ta arropa busti zitzaizkion ta neri ezertxo. Berriz zortea nere alboan. 3 egun ondoren korear bikote bat inguruko hoteletan lekua bilatzen hasi zen eta eguerdian informea ekarri zutenean, esin sinetsi!! Gela dobleak, tripleak eta bakarkakoak teilatua baino merkeago. MEKAGUEN LONELY PLANET!!! Biblia deitzen diogun liburuek errua da dena. Hotel bat famatu bilakatzen dutenean mundu guztia bertara doa eta nola ez honek prezioak igotzen ditu. Gainera beti jendez betea zegoenez ez ziguten deskonturik ere egin teilatuko pistinarengatik. "Sleeping pool" deitzen genion teilatuko gelari. Azkenean espantada general. Teilatuan geunden guztiak martxa. Kuadrila bat egin genuen eta denak elkarrekin beste hotel batera joan ginen. 7ko talde ginen. Hona hemen deskribapena:
3 korear. Bikote bat eta kimika ikasten ari den neska gazte bat. Bikoteko neskak 4 urte daramatza bidaiatzen eta tarteka mutila etortzen zaio bixitan. Kagate!!
Txinatarra: Londres - Katmandu bizikletaz egiten ari dena. Dagoeneko 4 aldiz kointziditu dut bidaian berekin. Oso oso ongi ematen gara eta anai zaharra bezala zaintzen nau. 37 urte dauzka. Argazkilaria da eta bidai aldizkarietara saldu nahi ditut ondoren artikulo batzuk. Esponsorra ta dena dauka.
Silbeira Italiarra: Ne idoloa bilakatu den 40 urteko italiar bat. Zuek imajinatu behar dezute Silbeira bertsolaria eta pakistango taliban baten arteko mezkla. Kriston pertsona interesantia ta oso graziosua. Mundu guztiak galdetzen dio nongoa den (normala itxura horrekin) eta berak beti Japoniarra dela esaten du. Arridura aurpegia jartzen badute Japoniako iparraldekoa dela. Errusia parekoa. Kriston parrak bota ditut beakin. 9 aldiz egon da Indian. Orain nirekin batera Indiako bisadoaren zain dago. Elkarrekin eskatu genuen. Begetarianoa eta abstemioa. Urtean 2 hilabete obran lanean ibiltzen da bere herrian kontraturik gabe eta beste guztia bidaiatzen pasatzen du. Furgoneta batean bizi da.
Poloniarra: Gurekin etorri zen baina ez genuen gehiegi ezagutzen. Ostian txaposua baina oso jatorra. Ez dut uste gehiegi integratu zenik.
Enaut: Biarritzera lagunekin egun pasa joan zen eta lagunak galdu zituen. Oiartzunera ezin itzuli ikusi zenean aireportua autobus estazioarekin nahastu eta hegazkinez Istambulera joan zen. Esaten duenez oraindik H2 autobusaren bila omen dabil. Eta kaletik mundu guztiari galdetzen dio ea Euskotrenen parada non dagoen. Bastante tipo zelebria. Usteut norabidez nahastu zela noizbait eta ez dela oraindik konturatu.
Bueno panorama esplikatu eta gero hotela. 3 korearrak gela hirukoitzean eta 4 gizonak laukoan. Prezioa: txan txan txan.... gaua 3 euro ta oberena..... SUKALDEA erabili genezaken. Lehenengo gauean nola ez kuadrilako afaria antolatu genuen. Silbeirak pasta egin zuen eta txinatarrak zopa pikantea. Hoteleko pasiloa okupatu genuen eta ia hoteletik bota ziguten. Hotelean turista guztiak arabeak ziren. Bigarren egunean denak elkarrekin mendira joan ginen. ESKERRIK ASKO NORA!!! Nire zorteak beste behin muga guztiak gainditu ditu eta lenengo bixita fisioterapueta batena izan behar. Belauna etxo una mierda neukan eta berari esker berria bezala nago orain.
Gauean korearrek egin zuten afaria. Arroz pikantea barazkiekin.
Gaur (hirugarren eguna) hotelean ez digute geratzen utzi. Reserbak zeuzkaten aitzakiarekin. Italiarra, polakoa eta koreako kimikaria beste herri batera joan dira egun batzuk pasatzera. Ni txinatarrarekin beste hotel batean nago. Senegaldarrentzako hotel bat da. Denak beltzak dira bera eta ni izan ezik. Gela bikoitza 6 euro. Prezioak hobetzen goaz. Txinatarra bihar Iranera doa eta bakarrik geratzen naiz berriro. Hotelean gela konpartituak daude oraindik merkeagoak asike senegaldarren artean lotan bihar. Gaua 2,5euro.
Amaitzeko zozketaren irabazlea esan behar dut. Ze zaila!! tik tak tik tak.... LIERNIK irabazi du lehen saria. Hiruak asmatu dituzu. A ze abilidadea! Zure oparia egun batzuk barru bidaliko dizut. Ezin dizut esan zer den. Disfrutatu!!
ahhh... hegazkin txartela erosi dut dagoeneko. 11an goizeko 9tan indiarako bidean egongo naiz.
Mxk denai!!! Zaindu!
PD: Barkatu... ikusi al du norbaitek non dagoen Euskotreneko parada Damaskon? edo H2a non geratzen den?
2009(e)ko azaroaren 5(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
ez dezu sinetsiko ze gertatu zaidan,erantzunaren erdia idatzia neukala ordenadore bakarrik itzalo zait,teknologia zure kontra dago.
ErantzunEzabatuZure olerkia irakurri dut eta esan behar dut euskeraz gazteleraz baino obeti idazten dezula eta ez naiz ausartu ezer zuzentzea,zati batzuk gustatu zaizkit eta sentitzen dezuna pixka bat ulertu dut.
Euskotren berri jakin nahi badezu nere euskadiko mapak jartzen du aldrebesko bidea egiten ari zarela edo beste aukera dela aurrera jarraitu eta munduari bira osoa eman ondoren lehengo lekuan egongo zerala Biarritzen eta orduan ego aldera hartuz gero etxean egongo zarela zuzen zuzen.Egun horren zain gaude baino bitartean ondo pasa eta muxu pilo bat
Ai ze nostalgia sentitu deten izenburue irakurritakon! Asko pozten naiz Damaskoko bizitzak oraindik lilura dezakeela jakiteaz! Ta laster India? Ondo apuntau zenun nere Beiruteko helbidea, ezta? Postaltxo bat, Alan izenen...jajajaja!
ErantzunEzabatuPortzierto, gaur zure antza zeuken giri bat topau det autobusen, ze grazie...
Lasai, ze hemen gobernuipe jarraitzen deunez, hainbeste kaos arten ez da nabarituko ta Euskotren bat santiamen baten eraikikoizugu, baino ustet Libanora beste bisitatxo bat ez dala eroiko, ez? Bestela bakizu: اهلا و سهلا
Muxuk Beirutetik!
ZU BAI ZEALA GURE LONELY PLANET!!!! euskotrenak hemen jarrattuko due. indiatren??? zeuk eakutsi ber!
ErantzunEzabatux
Galderatxo bat, pixkat motza nabil: Silbeira zuk bataiatu zu izen horrekin, ez?
ErantzunEzabatuNe ametsa India jutia izan da urte askotan...
Aupa Eñautin!!
ErantzunEzabatuH2 esaten dezu? Difentzi earreko ondo zabiltza zu H2rik gabe!! Lehengo ostiralen Donostira abitu eta... puff! Gehio ez det hartuko autobusik! Gerriko mina, mareatu, nazkatu, aburritu...
Ah, eta zure koadrilla berrian deskribapenetan onena zeure buruai egindakoa eh! Bete betean asmatu dezu, jejej! Ei, baino abisu bat: zure koadrila berriak ez dezala zure (gure) koadrila baztertu eh... Bestela, jun ber dan lekura jungo ga, behar danai osti pare bat ematea!!
Tontokeiak utzita, muxu erraldoi bat, eta besarkada estu-estu bat. Zaindu!!!
Oh.: Oaindik ez det jaso, baina mila esker sariangatik. Halare, ez zeon zaila, uste dut nik bakarrik hartu dudala parte...
Salam, sobrino:
ErantzunEzabatuA ze jendilajea topatu duzuna, zein baino zein xelebreagoa. Hainbeste denbora eta oraindik ez zara joan Qrac des chevaliers ikustera? Nik uzte dut gustatuko zaizula.
Muxu handi bat.
Izeba.
Eñautxoooo!!! sieske familikuk izan ber genun... nike H2ya galdu nun ta Gironan eon berra euki et astebete! ta ze kasualidadia festak izaki!! jejeje. Granadako launak bixitatzen eon naz, super gustoa! oan ya etxian noz, gela txukuntzen!! bazakan bai beharra... jejeje. Moltes petons!! Zaindu!
ErantzunEzabatuaupa eñññaut!!!
ErantzunEzabatuazken egunetan ixil-ixilik hago!! zemouz habil damasc alde hortan? han denboa gehio pasatzeko gogokin gelditu ninduan ni, beraz, ahal bezainbeste aprobetxau, behintzat nik han pasa nahi baina ezineko denbora gozatuz!
etxekolanak in dizkiat jada. suhazin postal eder bat gehio jasoa due! ...hobe esanda bi gehio: petran peter pan harri gainean bezela azaltzen haizen hoi're gustau zaio unairi eta hoi're bertan gelditu dek!
muxu ta besarkadak ñoñostitik ta ongi izan!
nora
Assalamu Aleykum, sobrino
ErantzunEzabatugaur 9 da, beraz gauzak ondo jun badira Indian zaude (Ezagutzen duzu "Si hoy es martes esto es Belgica" pelia), beraz fameli honetan urrutiena iritxi zarena zara. BEJONDIZULA!
Muxu bat eta zaibdu.
Izeba