2009(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Ahmedabad

Yeup!! Kaixo Amaia!!

Lengo eguneko kronika ikusita kriston txaposo konplejua sartu zait (normala denbora ez edukitzea Andrea). Dudatan eon naiz gaur idatzi edo ez. Nire barruak esaten dit ez idazteko baina zuek desiatzen zaudetenez irakurtzeko (biziosos) idatzi beharko. jijijij

Hiri hau kristona da (5,2 milio biztanle) eta turistentzako mapa ikaragarri txarra, beraz seko galdua ibili naiz bueltaka. Ez dakit zer ikusi dudan eta zer ez. Atzo 8 orduko itzulia egin nuen eta ez dakit nondik. Seriyo... ministeriora karta bat bidaltzeko bezain txarra da mapa. Beraz ezin dizuet ezer kontatu hiriari buruz.

Horrek esan nahi du nere ondorioen txanda datorrela. Hemen ikusi ditudan gauza batzuen inguruan jardungo naiz.

1.- Orain ez dut ulertzen zergatik baina inbestigatu beharra daukat. Hemengo jendeak tea katiluan hartu beharrean plater txikira bota eta bertatik edaten du. Ongi esplikatu behar naiz. Postukoak katilua platertxoarekin ematen dizute (mundu guztian bezala kolokatua) baina beraiek platerera botatzen dute eta plateratik edan. Inbestigatuko dut eta kontatuko arrazoia.

2.- Indian egunero miloi bat turista iristen dira (zenbakia nik asmatu dut). India osoa turistas betea dago. Ba kasualidadez hiri hau ez da turisten rutan sartzen. 2 egunetan 6 turista ikusi ditut bakarrik. Hotelean gelakide dudan indiarrak galdetzen zidan zertara etorri naizen honera. Nolatan okurritu zaidan. Erantzun erreza: merkehena zelako.

3.- Ze uste duzue lagunaren etxera joan nintzela edo ez? .....(2 minutu zuen erantzunak idazteko. Ez dut jokurik egingo)
....

Parentesis: Igual mundu guztiak badakizue eta ni naiz enpanatu bakarra baina hemen ezkerretik gidatzen dute. Bolantea eskuinean daukate. Ingeles kolonia izandu zenez, ohitura mantentzen dute. Dagoeneko eskapada batzuk egin ditut karreterak gurutzatekoan.)

.... (30 segundu)



NOSKI BAIETZ!!! Ezin aukera galdu. Nire okzidental pentsakerarekin uste nuen gazte pixu bat izango zela eta bertara joan nintzen bixitan. Lenengo arazoa seguratak ez zidala sartzen utzi nai. Helbidea besterik ez neukan (izena seko ahaztua) eta seguratak torreko bizilagunen presidentearengabana eraman ninduen. Bertan airport hitz esanda ulertu zidaten. Atea AMAk ireki zuen. Bere familiarekin bizi zen. Hasieran oso nerbioso baina gero hitz eta pitz nerbio guztiak joan ziren. Afaltzera gonbidatu zidaten (ze goxua... ummmm... pikantea eta begetarianoa). Iritxi nintzenean ama, semea eta 2 alabak zeuden etxean. Bazilatzen egon zidaten aita etortzean etxetik botako zidala. Ta juxto aita etxera iritxi zenean alabarekin nengoen bere gelan bakarrik. Tentsioa nabari zen! Detaile txiki bat ez dudana esan. Laguna 20 bat urteko neska gazte polit bat da. Aita sofan exeri zen, ni beste sofan eta alaba bestean. Ematen zuen alabaren eskua eskatzera joan nintzela. Afaltzeko garaian, martzianoa (NI) ikustera; izeba, lehengusuak, bizilagunak etorri ziren. Zirkoa ematen zuen. Denetik hitz egin genuen. Erlijioa, ikasketak, lana,... niretzako momenturik onena. Zein kastakoa nintzen galdetu zidatenean. Zer erantzun? Nahiko arrituak zeuden ez nintzelako erlijio baten barruan sartzen, horregatik kastaren galdera. Gaueko 10tan neska lanera joan zen aireportura eta bere familiarekin geratu nintzen bakarrik. Poliki-poliki bixitak joaten hasi ziren. 11ak aldera guest houserako bidea hartu nuen.

4.- Badakit zergatik diren behiak sakratuak hemen!! Hemen ez dago zakarrontzirik inon eta dena lurrera botatzen da. Egunean zehar kaleak errazten dituzte eta zabor pilak egin. Tarteka behiak etortzen dira eta dena jaten dute. Behirik gabe ez litzateke lurra ikusi ere egingo. Behiak kendu kaleetatik eta india zaborrez beteko litzateke 2 astean. Behiak jaten ez dutena txakur salbajeek jaten dute. Kriston txakur pila daude kaleetan zehar. Egunez ez dute lata handirik ematen baina gauen hiriaren jaun ta jabe bilakatzen dira. A ze beldurra!! Grrrr ta grrr leku guztietatik.

5.- Atzo galdurik nenbilela hirian zehar templo batera iritxi nintzen. Tenploa txabolaz inguraturik zegoen eta hau ikusten ari nintzela balkoi batetik famili bat agurtzen hasi zitzaidan. Beraien etxera igotzeko eta igotzeko. Hasieran ezetz esan eta tenploa ikusten jarraitu nuen baina ezin atera ikusi nintzenean (seko galdua eta oso nekatua) gonbidapena onartzea erabaki nuen. "Etxera" igo (balkoian zeukaten eskailera batetik) eta famili giroan exeri nintzen. Aitak bakarrik zekien ingelesa eta bastante gaizki baina ordu ta piko egon ginen erdi hizketan. Nola ez tea hartzen genuen bitartean. 3 ume zeuzkaten (4. hil egin zitzaien) eta umeekin jolasten egon nintzen. Familia musulmana zen. Aitak 41 urte eta amak 26. Autostop egunataz gogoratzen egon nitzen denbora guztian. Zenbat maite ditudan horrelako uneak. Beste egun bat inoiz ahaztuko ez dudana.

Jooo... gaur re super kronika luzea atera zait. Gauza gehiago dauzkat kontatzeko baina hementxe bukatuko dut Indiako ondorioen txokoa.

Amaitzeko esan gaur banoala hemendik, hegoalderuntz. Dwarka izena duen herrira. Krishn-entzako peregrinaje lekua da. Indian dauden 4 leku sakratuetako bat. 400 km-ra dago eta 10 ordu behar dira autobusez.

Mxk denentzako!!

5 iruzkin:

  1. Eñaut!! Aurrekoan Naiarakin egon nintzala helbidea hau eman zidan, ta hemen nago pixkanaka-pixkanaka bi hilabete ta gero egin dezun guztia irakurtzen. Ya ikusten diat etxetik etxez joaten zarela neska ederrei eskua eskatu nahiean eh!!! ai ai ai
    ta galdetu zizunean ze kastakoa zinan esan behar zenien Suhazikoa zinala jejeje Suahzi crew jejeje
    bueno txo!! kontaktuan mantenduko gara hemendik oaind eskubritu dudala hau, muxu erraldoia ta kontuz txakurrekin!!

    ErantzunEzabatu
  2. Namaste:

    Hemen izeba nota pedantearekin, beti bezela of course: behiak sakratuak dira irabazi gehiago dutelako bizirik hilik baino: esnea, gorotza, lan indarra etab."Vacas, cerdos, brujas y guerras" titulua duen liburu irakurri behar zenuke, Marvis Harris antropologoarena. Bidaian ez baduzu topatzen, Kaxkarron dago.

    Beste gauza, gogoratu hon Indian (Goa hirian)ikastolen patroia den Xabierko Frantzisko dagoela lurperatua, amona Joxepak ez dakit baina izeba Primi asko poztuko da joaten bazara. Beste alde Indiako hiriburu kolonial katoliko oso polita omen da. Nik ere proposatzen dizut lehiaketa bat, Xabierren gorputzeko ze puska falta da Goan?

    Ondo segi

    Zure jarraitzaile zintzoenetako bat.

    Izeba

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Morrosko hemen gaude amona eta biok zurea izandako gela honetan, amona arrituta dago ze garbi ikusten diran zure argazkiak eta ezagutu dituzun lagun hoiekin ze izkuntzata hitzegiten dezun jakin nahi du.
    Zure sorte honak ez du parekorik, zerbait "txarra" gertetzen zaizuenean gero beste zerbait obea bueltan ia horrela gertatzen den zure bidai guztian.
    Atzo gere lagun zaharra Jon Garziaren amarekin egon nitzen eta zure abenturaren berri eman nion, berak ere Joneri esan eta irakurtzen hasiko omen dira.
    Lehengoen idatzi zenuena ez dakizula 10-10-10 edo 11-11-11 etoriko zeran nere nahia 10aren alde da.
    Kontuz horko neska gazteekin eta hurrego galdetzean esa Brahaman kastakoa zerala gure familian apaizak izandu direlako.
    Laister arte
    Amonaren partez ondo eta zintzo ibiltzeko eta muxu haundi bat.
    Beste guztien partez disfrutatzeko eta mila muxu.

    ErantzunEzabatu
  4. ene eñaut!!!!

    iya iya ezkondu haue... hire laguna neska huanela ez huan bazpare esan...jejejeje. Goan Prantxiskoz aparte kriston playak omen zabek, asik etzak galdu aukera berta juteko. khrisnak eta ia indiako erlijiyo geyenetako tenplutan (hinduak, sikh....) debalde emate due jaten ta bejetariano. pixkat morrua eukitzia izan laike baino baita kultura ezautzeko modu bat ere.

    behirik jo gabe ibili ta berriz gorroto haut!!!! zakaten inbiriyatik.jajajjajajaja. baño punjabira jute zeaneako:

    ondo ibili pyaar!

    ErantzunEzabatu
  5. Allatu nak ni re honea Eñaut!!! Hoain harte idatzi duken guztiya irakurri diat baten batek esaten ziken bezela de Pe a Pa!!! Ta inbidiyak jota niok!!! Ta buruko minak ebai!!

    Email bat e idatzi dit motel, ne itxeko helbidikin!! Nahi badek postalen bat, te zaku bat edo espeziyak bialtzen battuk bueltatzin bazkari goxo bat in ta diapositiba proyekziyo bat itteko, (nik jartzeit proyektoria, itxia ta janariya, hik abenturak!)

    Momentuz besteik ez, hurrengo kronikan zai geatzen nak nondik noa ibiltzen yazen jakitteko!!!

    Etzak aztu, (aukera baldin badakak) hil honen 21-ian bertsolai txapelketako hurrengo sayua ziokela!!

    Besarkada potoko bat, ta zainduai!!!

    Jon

    ErantzunEzabatu