2009(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Corazon de India!!!

Hola Corazones!! (Zuek jarri Igartiburun ahotsa)
Gaur notizi bitxia datorkigu India aldetik. Dirudienez Enaut eta Indiak beraien erlazio sakona hautsi zuten baina azken notizien arabera berriz elkarrekin daudela. Paparazzi batek ekarri digu esklusibako argazkia!
Kaixo denai!!! Ze guapo naon argazkian!! Intro txorrada hau ta geo goazen al turron!! Eskerrik asko animoengatik mundu guztiari!!
Konturatu naiz India amante exijentia dela baina asko aportatzen du eta eman behar dena emateko prest nago. Lengoan krisia zuei kontatu ta geo hotelera zuzenean, dutxatu ta deskantsatzera. Bertatik afaltzera joan nintzen. Kriston gosia nakan ta 5 plater jan nituen. Sasoi betez atera nintzen eta indiarekin eukitako rifirrafea konpontzea erabaki nuen. Kalean geratu ninduen lehenengo pertsonari nahi zuen guztia galdetzen utzi nion. Gainera erantzun guztiak en Version Extendida erantzun nizkion. Bera eta beste 7 entzuleak aspertu arte ez nintzen joan. Lortu nuen!! Okurritzen dizueten galdera klase guztiei erantzun eta gero... aspertu eta joan egin zen. Lanera joan behar zuen aitzakiaz. Jajajajaja Feliz-feliz hotelera itzuli nintzen. Erlazioa berriz martxan dago!!

Gauean gaizki egin nuen lo eta gaueko 3tan sukarrarekin esnatu nintzen. Mendiko bueltan insolazioa eman zidan. Azal guztia bero-bero neukan eta dutxa hotz bat hartu nuen temperatura pixkat jeisteko. Ibuprofenoa sukarra jeixteko eta bus estaziora. Goizeko 5tan neukan busa Palitanaruntz. 6 orduko bidaia. Bertan hotela bilatu eta egun osoa ohean. A ZE AGUJETAK!!! Ankak etxo polbo neuzkan. 20 000 eskailerak akatu in naute. (Norbaitek ez badu sinesten 20 mila direla, jakin zazute zenbatuak daudela). Gaur Palitana ikustera joan naiz. Ezetz asmatu zer den hemengo famosuena? jijijii.... Mendian dauden tenploak. Gaur 7 000 eskailera. 3500 goruntz eta beste 3500 beheruntz. Ze ongi!!! Eskerrak atzo deskantsatu nuela. Palitana ezaguna da Jain erlijioaren barnean. Mendian zehar eta magalean 1000 tenplu Jain daude. Nola ez garrantzitsuenak mendi tontorrean dauden 9ak dira. Eskailerak igotzen goizeko 9tan hasi naiz (eguzkiari beldurra diot. Ez dakizute ze bero egiten duen hemen. Indarrak surgatzen dizkizu). Bidean Jain batekin hitz egiten joan naiz eta bukaeran bere lagunekin elkartu denean beraiekin egin dut tenploen itzulia. Munbaytik etorri dira. 60ko taldea. Bus pribatuan. Tontorrean egin dugun kuadrilan 6 bakarrik geunden eta gazteenak tenplo bakoitzeko jainkoa zein den esplikatu dit. Beraiekin nengoenez tenplo guztietan errezatu behar izan dut. Bakoitzean zeozer esaten zuten eta denak belauniko. Ongi pasa dut. Interesgarria izan da. Hasieran lotsatua nengoen erlijio inguruko galderak egiten baina azkenean denetik esplikatzen bukatu dute. Poliki-poliki ulertzen joango naiz hemengo erlijio nahasketa. Amaitzeko hemengo mendiaren argazki batzuk.

Beno... ba besterik gabe... mxk denantzat. Bihar denak goizeko 9tan bus estaziora. Ahmedabad-era itzultzen gara. Bertatik ondoko estatura joateko. Orain Gujarat estatuan gaude eta etzi Rajastan estatura joango gara. Gujarat-en ez dago turistarik eta Rajastan Indiako turista gehien dituen estatua da. Ez dut ulertzen zergatik, ondoan daude eta horrelako ezberdintasuna. Gujarat oso oso polita da. Hemen denbora gehiago geratu ninteke baina India handiegia da ta ez dit denborarik emango dena ikusteko. Agur Gujarat!! Kaixo Rajastan!! Ea zemuz turistekin?

8 iruzkin:

  1. Kaixo Mrrosko,
    gaur igandea da eta hemen nago berriro zure kronika irakurtzen.Esan behar dut hiru kronika atzeratua negoela baino Naiara dut nere sekretaria eta berak esaten dit noiz idazten dezun eta ze kontatzen dezun.
    Eskerrikasko zure deiagatik eta imeila irakurri nuen.
    Atzo Garaziren urtebetetzeak ziren eta osobaren etxean bazkaldu genuen,muxu pilo bat denon partetik Garazi ezik, hura oso okupatua zegoen opariak irekitzen.
    Irakurri dut aurrez idatzi zenuena baino lasai hori ezkontza guztietan gertatzen da eta badakizu politena berriro adiskidetzean izaten da.
    Hemen denok ondo eta Naiara horrera joan behar duela pentsatzen, gu ere pozik joango gineke gehienbat zu ikusteagatik baino opor garaiara itxoin beharko dugu.
    Gaurkoz bukatzera nora bazkaria prestatu behar baidut,paella begetarianoa,badakit horko janaria gustokua dezula baino hemengoa ere bikaina dago.
    Muxu pilo bat eta denon artean lortu dugun energia positibo guztia.
    laister arte.

    ErantzunEzabatu
  2. Namaste, sobrino:

    Hombre, 6 miloi jainko izan eta erlijio monoteista dela esaten duen erlijio bat ulertzea oso erreza ez da. Tenploak ikustera joaten zarenean ur botila eta txanoa ez ahaztu eta pentsa ezazu eskailerak igotzea ta jeistea dela bihotzarentzako kirolik onenetakoa, nire medekuak, behin, esan zidan egunero laugarren pisoraino lau aldiz igo eta jeitsi egiteko (San Pedro kalean bizi nintzanean).

    Primerakoa zure taktika berria, datorren urtean guk ere martxan jarriko dugu.

    Muxu handi bat. Izeba

    ErantzunEzabatu
  3. hola bai motel, hola pozten nak kustiaz. hala re bajoi bat 2 hilabete t´erdiko, eztuk marka txarra e! holako agobiyukin, nik enizkin 2 ordu térdi aguantatuko re ! jeje! hainbeste erlijiokin ez al yaz nastuko ta baten batin apaiz sartuko? ni bide hortan niok, abstinentzia! jajaja !ala hi, ongi segi !

    unai

    ErantzunEzabatu
  4. aupa hi!!!

    ya hasi yaz interraileko martxan, elizak besteik ez genizkila kusi..azkenin hie bokaziyua aber oi duken!.bueno artista ondo segi ta indiako pertsona guziyakin hitzein arte ez torri, edukaziyo txarrekua da ta pertsonak ignoratzia.jaj.geroarteeeeeeeee!!!!

    iñaki

    ErantzunEzabatu
  5. eñaut!!!!! zuk indiakin ta edozer gauzakin al dezu!! gabonetan non ibiliko zea??? bisita itea gustatuko litzaidake!!! muxu handi bat!

    Saray

    ErantzunEzabatu
  6. Eñaut! no seas vago y haznos unas traducciones en spanish para los que aun no hemos empezado con el euskera for dummies que nos tienes en ascuas. Cuidate 1 abrazo!

    Dani! desde la Salamanca profunda

    ErantzunEzabatu
  7. Igartiburu!! utzi momentu bat bloga ta erantzun ne korreua!! Patxito!

    ErantzunEzabatu
  8. Mendiya?? Non ikusteuk hik mendiya?? Templua besteik eztuk ikusten ta argazkitan!!

    Ondo segi motel!

    ErantzunEzabatu