Bueno-bueno, ta ni re gauza asko kontatzeko goguakin nator ba! Lenengo, san ber tzattuztet alletu dela ne arima, iujuuu! Lengun eskursiyo bat in genun hemen inguruko herritxo batea (Villa de Leyva, oso-oso politta!), ta hantxe topatu nun alubita! Lenengo topaketak bukatu zila aprobetxatu genun hiritik alde iteko, ta oso ongi torri zigun, nei bai behintzat! 5 egun feministak entzuten, erdi gaixo, ta gañea hiri monstruoso hontan hasiera gorregiya izan tzen... Por tzierto, ya tripak nahiko asentatuta dazkat, ta hiriyakin re rekonziliatzen hasiya naz; harro eongo ziñatekete Oiartzuar pueblerina hau ze ongi manejatzen den kusita en la jungla de asfalto! y nunca mejor dicho, hau bai jungla! Transporte publikua hartzia deporte extremo bat da! jaja. Ta hoixe, oandik Bogotan jarraitzen dugu; Amaia topaketa ofizialetan do, ta ni bitartian hiriya ta inguruak ezautzen. Gañea, hemen bizi dian bi neska españolen etxian noz, de lujo! (aste bete besteik ez Colombian, ta ya jendian etxiak okupatzen... jeje). Atzo giriyana iten ibili nitzen, museuk ta dena bixitatzen! jaja. Kultura ta zibilizaziyo prekolonbinuei buruzko museua kustea jon nitzen, Museo del Oro izenau, ta ongi jarriya daka, dedio, hoi da hoi urre mordua!! Gaur, berriz, mendi ayeka jon naz, hiritik ate berra nakan, ta pixkat bakarrik eon ebai, jende geyegi ezautu ut azken astian... Suesca izeneko herrira jon naz, kriston ballara daka ta mendi-buelta earra in dut; pare bat aldiz galdu, zoze bazkaldu ta herriya jetxi naz kafe on baten billa, ze gezurra maten badu re, nahiko zalla do asuntua... Bai, komo os lo kuento, Colombian ezto kafe onaaaa!! eskandalizatua noz!! Bo, corrijo... kafia ona do, komo materia prima, biño eztakite iten!! hau da hau kafia malgastatzia... aguatxirriya da!! (ama, zue gustukua seuraski...). Bua, ta bakizute nola deitzen yoten hutsai?? ... Tinto! jaja. Graziosua da taberna batea jon, tinto bat eskatu ta kafe bat atetzia... jaja.
Bueno polittak, lota nijuz, ongi izan denak! patxok!!
PD: baleee... enakan ez holako gogua gauzak kontatzeko... jajaja.
Eta anima, onik iritxi al da? edo apur bat enkojittua? azpildura atera behar al zaio?
ErantzunEzabatuColombian ez dakit baino Ecuadorren "tinto" garai bateko "café de puchero" denbora askoan sutan plof-plof edukia zen, txokoleta bezela loditzen da. Kafea eskatuz gero katilu uretan jarabe horren kutxarilkada parea urtutzen zuten. Agian kutxarilka gehiago botzeko eskatu behar zenuke. Espeziak (kanela eta kardamomoa gehiena) eta azukre asko botzen zizkioten.
Oso pozik nago nire ilobetako bat behintzat museoetara joaten dela eta, ea bietako batek erromatarra eta erromanikoa bereizten ikasten duen (Ez, Eñaut, ez zara bronka honetaz sekulan libratuko)
Ondo segi, preziosa. Izeba
Uole!!!! Hau poza idatzi izana!! Egiyasan ez genun gutxiyo espero zure gandik, tope kulturizatzen asiyaza!!jajajaja ta gaixua, kafe on bat gabe, bilauberkozu lekun bat ro gutxinin trukonbat in kafe dezente bat hartzeko. Muxu politte ta zaindu zaiz, urrengon geyo ta obio kontaukozu seuru. Patxolo!!Oni
ErantzunEzabatukaixo nere printzesa:
ErantzunEzabatubeti bezela aitak ikusi du lehenengo zure idatzia eta esan didanean: Naiarak idatzi du, ni lasai geratu naiz GURE NESKA BIZI DA.
Irakurri dut museo batean egon zarela eta orduan gogoratu naiz Enauten armarioan zuk egindako bi arte lan azaldu direla ( boligrafoaren tintarekin eginak) eta salan jarri ditugu ( gure etxea arte galeria bat egina dago).
Etxetik kanpo zaudela aprobetxatuz zure gela "okupatu" dut kortina arroxak jarri ditut eta nere arropa sartu dut zure armarioan " je je je " zuk esaten dezun bezela. Baino dena aterako dut zu etortzen zarenean beraz ondo pentsatu zer den obeto bidaiatu edo kortina arrosak eduki gelan.
Bueno ondo pasa zauden lekuan eta gogoratu hemen zure notizian zai gaudela.
muxuak