2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Etxea nijuzela...

Egunon denai! bai, ongi irakurri zute titularra... etxea nijua... gaur! Bihar, asteartia, iada Euskal Herriyan izango naz, hotza pasten. Hola irakurrita erabaki prezipitatua maten du, biño alletu nazenetik gauzak eztia oso ongi jon, ta nere osasun metal ta fisikuan mesedetan erabaki drastiko hau hartu berra izan dut.

Fundaziyukin gora-bera haundiyak euki nittun, ta 3 aste ondoren uztia erabaki nun; etzeon ezer preparatua netzat ta txoteuai amaiera jarri niyon. Etzen errexa izan erabakiya... belarriyak jetxita etxea bueltatziak etzian grazi asko iten, biño egunetik egunea okerro neon, ta fondua jotzen hasiya nitzala ikusi nun.

Hortik aurreako astiak re eztia oso xamurrak izan, ezin izandu baiyot egoerai buelta eman... Halare zortia re euki dut, ze Oihanak eta bea lanian dabillen horfanatuan akojittu ninduten aste pare batez. Esperientzi politta izan da; gañea iteko zeoze re topatu nun, ta agradablia izan da berrize utilla sentitzia. Hortxe ibili naz liburutegiya antolatzen... liburuk kodifikatu ta registrua iten! jijiji.

Bitarte hortan beste organizaziyo batekin hizketan ibili naz, praktikak Beninen bukatu ahal izateko, biño gauza bat ta beste eztu kuajatu... gañea, nere estado animikua geo ta bajuo dola kusita, hobena etxea bueltatzia dela uste dut.

Hau gertatukuan sintesi txiki bat besteik ezta... egiya san oandik re nei kosta iten nau ze gertatu den ulertzia. Azken egun hauek pasatzea kostaldea torri naz, Ouidah-ra, ta hemen nabil hondartza onduan reflexionatzen...

Hoixe ba, bihartik aurrea betiko mobilla piztuta eukiko dut, iñork kafetxo bat hartu ta animua rekuperatzen lagundu nahi banau. Muxu haundi-haundi bat denai!! Laister arteeeee

1 iruzkin: