2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena
2016(e)ko irailaren 24(a), larunbata
Argentina: TARIFAZOA SALATU
Kaixo denoi!
4. eguna dugu Argentinako hiriburuan. Ordu pila igaro ditugu hemengo kaleak eta auzoak ezagutzen. Oraingoz hiria gustatu zaigun arren, ez zaigu oso "Latinoa" iruditu eta ez dugu uste gomendatzeko modukoa denik. Egunean 5-8 orduko "bueltatxoak" egin ditugu. Hemen auzotik auzora ia ordu bat behar duzu oinez bazoaz.
Gaur Boca auzora joan gara eta Caminito kale mitikoan barrena ibili gara.
Albergean argentinar batzuekin egon ginen hitz egiten atzo eta hemengo politikaz gauza batzuk kontatu behar dizkizuet. Egoera berezi batean dago herrialdea gaur egun eta hori zabaldu beharra dago.
Azken 12 urtetan ezkerreko gobernua eduki dute hemen eta gauzak asko obetu dira bertako jende txiroenarentzako urte hauetan. 2003-an herrialdearen %54 txiroa zen eta 2015-an %5. Gobernu honek ere dirulaguntza asko ematen zituen lehen-gai izan daitezken gauzei (argindarra, ura, ...).
Azken hauteskundeetan ordea, eskuinak irabazi du. Ezetz asmatu nork bozkatu zion? Txiroa zen jende asko, klase ertain bilakatu zen urte hauetan. Eskuindar gobernuak klase altu bilakatuko zituela agindu zien eta engainatu zituen. A ZE EROKERIA! Presidente atera eta 2 egun beranduago hemengo diruaren balorea erdira jaitsi zen. 1$ = 8 ARS --> 1$ = 15 Hori 2 egunetan egin zuen. Hurrengo hilabeteak ez dira obeak izan. Inflazioa ikaragarria izaten ari da. Astetik astera doaz gauzak igotzen. Duela hilabete 20 ARS balio zuen tabakoak eta gaur 45 ARS., hiriko urbanoak lehen 3 ARS, orain 6,5 ARS. Den dena igotzen ari da.
Baina ez da hor dena amaitzen. Duela pare bat hilabete, lehengaien diru-laguntzak kendu zituen, puff... earra egin zuen. Etxeetako ura 200% igo da, argindarra 300-500% artean. Albergekoak esan digute lehen 300ARS ordaintzen zutela argia, gaur-egun 1500 ARS.
Prezioen igoerari TARIFAZO deitu zaio.
Azken datuen arabera pobrezia berriz %40-ra irixtear dago.
Eta hau dena 8 hilabete bakarrik gobernuan igarota. 4 urteko legealdiak dira. Ea ez den legealdia bukatzera irixten.
Egunero daude manifestazioak. Senatuaren aurrean akanpada bat dago duela hilabetetik eta astelenean presidentearen etxe aurrean beste akanpada bat hasiko dute TARIFAZOA salatzeko. Lehen egunean akanpadakoekin egon ginen eta ostegunean bankoetako langileen sindikatuak deitutako beste batean. Azken hau poliziak bortizki amaitu zuelarik.
Presidentearen etxea ikusteko modukoa da eta demokraziaren inguruan pentsa arazten dit. Dena segurtasun ballez inguratua dago (2 balla ezberdinez) eta polizia egun osoan bertan dago. LOTSAGARRIA!
Baina zeozer jeitsi duela ere esan beharra dago. Ojo al dato! Luxuzko kotxeen eta txanpainaren inpuestoak jeitsi ditu. Ez al da tipo majoa?
Beno eta politikarekin amaituaz. Berri onak, dagoeneko 4, bai LAU, jatetxe begetariano aurkitu ditugu hirian. Eta batean sukaldari laguntzailea behar zuten, ke pena ez zaigula hiria gustatu bestela lanean hasteko prest. Hemengo sukaldaritza ikasteko ezin aukera hobea.
Begira zein haragi jaleak diren hemen, oraingoz arrandegi bakarra ikusi dugula eta hori portua edukita.
Aupa zuek! eta urren arte!
Ondo segi!
Eskuminak denei!

2016(e)ko irailaren 21(a), asteazkena
Haize onak!
Apa denoi!
Iritsi gea. Atzo goizeko 6:30tan Hendayan TGV-a hartu genuen eta 33 ordu beranduo Buenos Airesen gaude. Yujuuuu... Ze azkar!
Bidaia oso ondo jun da, ia dena lotan pasa deu.
Bueno Aires hegazkinetik edozeini ileak tente jartzeko modukoa da. Ez da broma! Imajinatu ezazue gipuzkoaren erdia okupatzen duen hiri erraldoi bat, ia dena eraikinez betea. Ezin da esplikatu!
Oitura zaharrak jarraituz, xurkeriakin hasi dugu bidaia. Aireportutik albergera oinez etorri gea. Ia 3 ordu behar izan ditugu baina merezi izan du.
Dagoeneko munduko abenida zabalenetakoa den "9 de julio"-tik igaro gara. Uste dut 12 karril dauzkala zabaleran. Gurutzateko 3 semaforo behar dira.
Eguneko momentazua albergera iristerakoan izan da. Bertako rezepzionista GASTEIZKO mutil gazte bat. Euskaraz egin digu esplikazio guztia. Hau bai dela etxean bezala sentitzia. Bere bidaia hemen hasi omen zuen duela 2 hilabete eta lana aurkitu zuenez ez du bidaiatzen jarraitu, baina 10 egun barru bisadoa amaitzen zaio eta badoa. Baliteke bidaian berriz bere notiziyak edukitzea.
Beno, oso ondo gaude eta bueltatxo bat ematera goaz.
5 orduko diferentzia daukagu orain.
Mxk eta besarkadak denontzat!

2016(e)ko irailaren 18(a), igandea
Azken eguna
Kaixo denoi!
Itzalgabeak bueltan gara. Beste behin Oiartzundik bagoaz. Oraingoan hego-amerikara. Argentinatik hasiko dugu bidai berri hau, asteartean, hilaren 21an, Buenos Airesea irixten gea. Bertan 7 gau igarotzeko.
Ondoren Uruguayruntz jarraituko dugu bidaia, ferryz.
Bidaiaren ibilbidea ez dago finkatua baina idea bat egin dezazuen hementxe uzten dugu oraingoz pentsatua duguna.
Buenos Aires ( Lehen astea)
Uruguay (15-30 egun)
Argentina (2 hilabete)
Paraguay (15 egun)
Bolivia (2 hilabete)
Chilen, Atakamako desertua ikusi nahi dugu.
Peru (2 hilabete)
Ecuador (20 egun)
Colombia (2-3 hilabete)
Venezuela (1 hilabete)
Hemen kontatuko dizuegu ibilbide honetan egingo ditugun aldaketak.
30 ordu barru Hendayan TGV-an hasiko da bidaia.
BAGOAZ!!! ONGI ETORRI MUNDURA!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)