2016(e)ko irailaren 24(a), larunbata

Argentina: TARIFAZOA SALATU

Kaixo denoi!
4. eguna dugu Argentinako hiriburuan. Ordu pila igaro ditugu hemengo kaleak eta auzoak ezagutzen. Oraingoz hiria gustatu zaigun arren, ez zaigu oso "Latinoa" iruditu eta ez dugu uste gomendatzeko modukoa denik. Egunean 5-8 orduko "bueltatxoak" egin ditugu. Hemen auzotik auzora ia ordu bat behar duzu oinez bazoaz.
Gaur Boca auzora joan gara eta Caminito kale mitikoan barrena ibili gara.
 


Albergean argentinar batzuekin egon ginen hitz egiten atzo eta hemengo politikaz gauza batzuk kontatu behar dizkizuet. Egoera berezi batean dago herrialdea gaur egun eta hori zabaldu beharra dago.

Azken 12 urtetan ezkerreko gobernua eduki dute hemen eta gauzak asko obetu dira bertako jende txiroenarentzako urte hauetan.  2003-an herrialdearen %54 txiroa zen eta 2015-an %5. Gobernu honek ere dirulaguntza asko ematen zituen lehen-gai izan daitezken gauzei (argindarra, ura, ...).
Azken hauteskundeetan ordea, eskuinak irabazi du. Ezetz asmatu nork bozkatu zion? Txiroa zen jende asko, klase ertain bilakatu zen urte hauetan. Eskuindar gobernuak klase altu bilakatuko zituela agindu zien eta engainatu zituen. A ZE EROKERIA!  Presidente atera eta 2 egun beranduago hemengo diruaren balorea erdira jaitsi zen. 1$ = 8 ARS --> 1$ = 15 Hori 2 egunetan egin zuen. Hurrengo hilabeteak ez dira obeak izan. Inflazioa ikaragarria izaten ari da. Astetik astera doaz gauzak igotzen. Duela hilabete 20 ARS balio zuen tabakoak eta gaur 45 ARS., hiriko urbanoak lehen 3 ARS, orain 6,5 ARS. Den dena igotzen ari da.
Baina ez da hor dena amaitzen. Duela pare bat hilabete, lehengaien diru-laguntzak kendu zituen, puff... earra egin zuen. Etxeetako ura 200% igo da, argindarra 300-500% artean. Albergekoak esan digute lehen 300ARS ordaintzen zutela argia, gaur-egun 1500 ARS.
Prezioen igoerari TARIFAZO deitu zaio.
Azken datuen arabera pobrezia berriz %40-ra irixtear dago.
Eta hau dena 8 hilabete bakarrik gobernuan igarota. 4 urteko legealdiak dira. Ea ez den legealdia bukatzera irixten.
Egunero daude manifestazioak. Senatuaren aurrean akanpada bat dago duela hilabetetik eta astelenean presidentearen etxe aurrean beste akanpada bat hasiko dute TARIFAZOA salatzeko. Lehen egunean akanpadakoekin egon ginen eta ostegunean bankoetako langileen sindikatuak deitutako beste batean. Azken hau poliziak bortizki amaitu zuelarik.


Presidentearen etxea ikusteko modukoa da eta demokraziaren inguruan pentsa arazten dit. Dena segurtasun ballez inguratua dago (2  balla ezberdinez) eta polizia egun osoan bertan dago. LOTSAGARRIA!
Baina zeozer jeitsi duela ere esan beharra dago. Ojo al dato! Luxuzko kotxeen eta txanpainaren inpuestoak jeitsi ditu. Ez al da tipo majoa?



Beno eta politikarekin amaituaz. Berri onak, dagoeneko 4, bai LAU, jatetxe begetariano aurkitu ditugu hirian. Eta batean sukaldari laguntzailea behar zuten, ke pena ez zaigula hiria gustatu bestela lanean hasteko prest. Hemengo sukaldaritza ikasteko ezin aukera hobea.
Begira zein haragi jaleak diren hemen, oraingoz arrandegi bakarra ikusi dugula eta hori portua edukita.

Aupa zuek! eta urren arte!
Ondo segi!
Eskuminak denei!

2 iruzkin:

  1. Egun on bikote, atzo elezioak eta zure artikulua irakurri nahiko politika egun bateko.
    osaba eta Garazirekin egon ginen eta muxuak bion partez, amona lehen bezela jarraitzen du.
    Notiziak ikusiko zenituzten baino ez bada ala jakin EAJ lehen, EHbildu bigarren ,Podemos hirugarren eta PSE eta PP zenbaki berdinekin geratu direla, biok 9 eserlekuekin.
    Eguraldi bikaina dago hemen, zer moduz horko udaberria?
    Orain lanean hastera noa, ondo jarraitu eta muxuak aita bion partez.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo:

    Itsasne, eskerrak zu joan zaren eta zintzo-zintzo zuen berri ematen diguzun eta gainera euskera jatorrian, oiartzundarretik "bat bateko itzulpenik" egin behar gabe.
    Gaur Goio euskaltegira hasi eta ez dakit zer gertatu den ezen hau esan dit "EƱauti galdetu behar diogu ea badakien non egiten dituzten rastak" Ba horixe bera, non egiten dtuzte rastak?

    MXK Izeba era Goio

    ErantzunEzabatu