Kaixo denoi!
Earki gabiltza Ekuadorretik barrena. Zuetako asko bezala oporretan. Jarraitzen dugu Ekuador estilo "domingeroan" bixitatzen.
Guayakilen Deivi lagunarekin egon ginen eta beraien etxean pasa genuen gau bat. Afari beganoa prestatu genien eta bizilagunak ere etorri ziren. Artzain (pastora) ebangeliko bat barne. Familia harritua geratu zen haur guztiak bazkariak gozatzen ikusita. Deivi irakaslea da ileapaindegi eskola batean. Klasean erakusteko modelo bat behar zuen eta Itsasne animatu zen. Corte de pelo corto para mujeres klasea ematen zuen bitartean. Denen aurrean moztu zion ilea. Argazkiak igoko ditut.
Guayakilen egon garen astean ezusteko bixita bat eduki dugu. Donostiko Haizea, Itsasnen lankidea. Perura etorri da baina gurekin egun batzuk igaro ditu. Eskerrik asko bixitagatik!
Kostatik mendi aldera mugitu ginen eta berrize altura eta klima aldaketara ohitu behar izan dugu. Cuenca eta Baños de Agua Santa bixitatu ditugu. Oso gustora egon gara bihetan. Cuencan Zizurreko Josekin topatu ginen. Pote bat hartu genuen elkarrekin eta berriketa ederra eduki genuen taberna itsi eta bota ziguten arte. Ondoren oihan aldera jeitsi gara. Urte osoan ez dugu Amazonas ezagutzeko aukerarik eduki eta azken aukera hau ez dugu galdu nahi izan. Puerto Misahualli herrixkan egon gara boste egunez. Bertan Txalaparta Etxea izeneko hotela ikusi genuen. Duela 30 urte baino gehiago bertara joan zen donostiar baten etxea, Kepa. Bixitan pasa ginen bere historia ezagutzeko (ez genekien hotela zela) eta azkenean hiru egun pasa ditugu bertan berriketan, gustora gustora.
Xanistebanak ondo igaroko zenituztelakoan eta Donostiko aste nagusian zaudetenentzat. Ondo segi!
Laxter arte!