Kaixo denoi!
Earki gabiltza Ekuadorretik barrena. Zuetako asko bezala oporretan. Jarraitzen dugu Ekuador estilo "domingeroan" bixitatzen.
Guayakilen Deivi lagunarekin egon ginen eta beraien etxean pasa genuen gau bat. Afari beganoa prestatu genien eta bizilagunak ere etorri ziren. Artzain (pastora) ebangeliko bat barne. Familia harritua geratu zen haur guztiak bazkariak gozatzen ikusita. Deivi irakaslea da ileapaindegi eskola batean. Klasean erakusteko modelo bat behar zuen eta Itsasne animatu zen. Corte de pelo corto para mujeres klasea ematen zuen bitartean. Denen aurrean moztu zion ilea. Argazkiak igoko ditut.
Guayakilen egon garen astean ezusteko bixita bat eduki dugu. Donostiko Haizea, Itsasnen lankidea. Perura etorri da baina gurekin egun batzuk igaro ditu. Eskerrik asko bixitagatik!
Kostatik mendi aldera mugitu ginen eta berrize altura eta klima aldaketara ohitu behar izan dugu. Cuenca eta Baños de Agua Santa bixitatu ditugu. Oso gustora egon gara bihetan. Cuencan Zizurreko Josekin topatu ginen. Pote bat hartu genuen elkarrekin eta berriketa ederra eduki genuen taberna itsi eta bota ziguten arte. Ondoren oihan aldera jeitsi gara. Urte osoan ez dugu Amazonas ezagutzeko aukerarik eduki eta azken aukera hau ez dugu galdu nahi izan. Puerto Misahualli herrixkan egon gara boste egunez. Bertan Txalaparta Etxea izeneko hotela ikusi genuen. Duela 30 urte baino gehiago bertara joan zen donostiar baten etxea, Kepa. Bixitan pasa ginen bere historia ezagutzeko (ez genekien hotela zela) eta azkenean hiru egun pasa ditugu bertan berriketan, gustora gustora.
Xanistebanak ondo igaroko zenituztelakoan eta Donostiko aste nagusian zaudetenentzat. Ondo segi!
Laxter arte!
Kaixo:
ErantzunEzabatuItasne oso polita zaude orrazkera berriarekin baino ez dakit nola egin duzuen argazkia zure parean dagoen Deivik (i supose) badirudi eskuan marakak dituela eta anima garbiketa bat egiten ari zaizula.
Azkeneko iruzkin guztietan esan dizuet selfiak egiten ez zaretela oso iaioak baino bisiaterieri aurpegia moztea ez zait oso gizalegekoa iruditzen.
Gainontzekoan oporrak bukatzen eta uda benetan txoroa, atzo ia 40º genituen, gaur 22º eta horrela joan dira bi hilabeteak muturretik muturrera eta lehortetik euri erasora. Hemen Euskal Herrian ez dugu arazorik izan suteekin baino Los Molinicos kiskali dira eta amanezista guztiak (Goio barne) sekulako disgustoarekin daude. Norbaitek ez badaki ere Los Molinicosen grabatu zen Amanece que no es poco.
Eta ezer gutxi gehiago, gurasoak badoazte Irlandara aste honetan eta izebarentzat izango dira "reten" lanak.
Beti bezela ondo segi eta pa haundi bana.
Izeba... desederatuko nauzun beldurrez ere, hemen denen aurrean ebidentzian uzteagatik... ez dakit probatu duzun argazkiak klikatzen... esango nuke urte bete ostean, nahiko iaioak direla bi hauek selfiak ateratzen...
EzabatuAupa bikote!!! berriz ere mugitu didazue nostalgia madarikatua... nik idatzitakoari begira konturatu naiz San Lorenzon ere egon nintzela, eta hondarta beltz horretan ere, Porteten, ze marabilla!!
ErantzunEzabatuEta beno, iada ez zaizuela ezer geratzen... jijiji. Hemen zuek ikusteko gogoz gaude, ai ama, pasatu dela urte bete!
En fin, bukatu zait deskantsoa... papeleoa prestatzen nabil Eusko Jaurlaritzari dirulaguntza bat eskatzeko, ea milloi pare bat erortzen diren! jejeje.
Mxxxxxx
Iepa pareja de dosss¡!¡¡
ErantzunEzabatuIkusteit ondo zoztela oseake ondo bukatzeko ta buelta ona itteko idazten yeu jakatik.la familia trap.muxukkkk
Argazki oso politak
ErantzunEzabatu