2017(e)ko uztailaren 24(a), astelehena

Baleaaaaaaak

Kaixo denoi!

Lasaiago idatzi nahi nuela jarri nuen azken kronikan... ejem... 20 egun pasa dira... bai kosta zait... ederki lasaitu gara Ekuadorreko kostan. Oporrak bezala izan dira. Pena hemengo kostan orain "negua" dela eta egunero zerua lainotua dagoela. Hamalau egun kostan eta bi aldiz ikusi dugu eguzkia. Ez du hotzik egiten baina oso triste dago dena. Ez da garai ona kostara jeixteko, norbait hona etortzeko asmoa badu urtarrilan askoz obeto. Mendialdean berriz lehorte garaia da orain eta mendi bueltak egiteko perfekto dago.

Bihar kostatik bagoaz penakin. Iparraldetik hegoalderaino egin nahi genuen baina ez gara beheraino iritsi. San Lorenzo, Esmeralda, Atacames, Mompiche, Puerto Lopez, Olon eta Montañita ikusi ditugu. Ayangue eta Salinas ikusi gabe goaz. Orain Olonen gaude eta bihar Guayaquilera goaz. Saltako kanpinan ezagutu genuen familia kolonbiar bat bisitatzera. Lau urte bidaiatzen eta azken hilabeteak bertan lanean daramatzate.

Turismo atzerritarra hegoaldeko herrietan biltzen da, surf eta parranda lekuetan. Bertakoak (Andeetako turistak) iparraldera doaz ordea. Atacames (iparra) inguruak Benidorm dirudi eta Montañitak (hegoaldea) berriz Ibiza. Gure gustokoena Mompiche izan da, herritxo txiki bat. Bertan bost egun igaro ditugu. Herriko kaleak hondarrez beteak daude eta hankutsik ibili daiteke. Oinutsik bizitzea zoragarria izan da. Bertan Saltan (Argentina) gurekin bolondres ibili ziren bi argentinarrekin elkartu gara. Sei hilabete igaro dira azken aldiz ikusi ginenetik eta hitz eta pitz egon gara. Herritik gertu Playa Negra hondartza dago, munduan bost bakarrik omen daude. Bertako area beltz-beltza da. Duela gutxi herritarrek bertatik mineral enpresa bat bota zuten. Ia hondartza guztia kamioitan eramaten ari ziren. Orain bigilatzen dabiltza. Ez dira gehiegi fido. Legedia herriaren alde dago.

Duela urtebete hemen egon zen lurrikarak kostako zati bat suntsitu zuen eta hinguru hori ezagutzeko gogoa ere bagenuen, Pedernales eta Canoa hingurua. Baina besteen miseria bisitatzeak barruan sentsazio kontrajarriak sortzen dizkit eta azkenean ez ginen bertan geratu. Busetik ikusi genuen eta bizitza normaltasunera itzultzen ari dela dirudi.

Ikusten duzuenez ez dut betiko txapa idatzi. Itzultzean zeozer kontatzeko eduki dezadan. Ekuador beste herrialdeen ezberdina izaten ari da. Kalean jatea garestia denez, sukaldea eskeintzen duten albergeak bilatzen ditugu. Hauek motxileroz beteak daudenez oso aste sozialak izan dira. Bidai osoa motxileroak eskibatzen ibili ondoren beraiekin berriketan daramagu Ekuadorreko txangoa. Gure abenturaz oporrak hartu bagenitu bezala da. Seguruenik horregatik horrenbeste denbora bloga idatzi gabe. Opor oporrak izan dira. Aste batzuk geratzen zaizkigu eta pixkat alteratuak gaude. Azken egunak atope pasa nahi ditugu baina deskantsatzeko ere aprobetxatu nahi dugu. Dena nahi dugu...

Baleaaaaak?.... BAI... hemengo kostan ekainetik irailera baleak ikusi daitezke. "Ballena jorobada"k migratzen ari dira orain eta kostatik gertu ikusi daitezke. Atacames-en txalupa batean ordu erdi itsasoratu eta bertan zeuden. Hiru ikusi genituen... ai ama... ze handiak diren... sinestezina... beldurra ematen du...
Berriz ikusteko gogoz geratu gara baina iparraldean 9$ ordaindu genituen eta hegoaldean 25$ eskatzen dute... beste batean.

Ondo segi eta laxter arte!
Besarkadak denontzat!

Oporrak ere argazkientzat izan dira, ia ez dugu bat bera atera.

2 iruzkin:

  1. Kaixo bikote
    Zuek oporretan eta gu ere bai.
    Atzo bukatu ziren Madalenak eta Xanistebanak hasi bitartean inguruak bisitatzen, orain Usurbilen gaude
    ( badakit ez de la bidai luzea) baino goizean 11tan atera, herria ikusi, bertan bazkaldu eta ni idazten ari naizen bitartean Aita siesta egiten ari da banku baten gainean, ikusten dezutenez bizimodu lasaia.
    Naiara eta Iker Errenderiko txozna jasotzen neka neka eginda eta Garazi ingeleseko klaseak hasteko gogo gutxirekin ( abuztuan joan behar du).
    Amona izututa bere semetxoak 61 urte egingo dituztelako.
    Ikusten dezutenez dena ondo.
    Ondo segi eta laister arte.

    ErantzunEzabatu
  2. Ai!! ze oroitzapenak, Esmeralda, San Lorenzo... ni ere hortik ibilia naiz. Ez nuen oso ondo gogoratzen ze itxura daukan eta argazki zaharrak begiratzen egon naiz. Ni ikusita gezurra dirudi baino gazteagoa ere izana naiz.

    Hau da hau mundua. Mompichen harro-harro hare beltzeko hondartza dutelako eta Tenerifen hondar oria barkoetan ekartzen turistei berezko hondar bolkanikoa ez zaielako gustatzen. Denborarekin itsosoak gehiena eramaten du eta berrikotik hasi behar. El mundo está loco-loco.

    Gainontzekoan oporren erdiak pasa direla eta oraindik harritzen naiz arratsalde oso bat irakurtzen pasatzen dudanean pentsatuz "ez al dut biharko ezer prestatu behar?, ze klase ditut?" Goiok gaur bukatzen du ikastaroa eta agian apur mugitzen hasten bagara konturatuko naiz benetan oporretan nagoela.

    Portzierto oriandik ez duzue ikasi autoerretretuak ondo mugatzen.

    Pa handi bana izeba eta Goioren partez

    ErantzunEzabatu