Kaixo denoi!
Beste kronikan esplikatu nun bezala Ekuadorren gaude, Ibarran. Muga Ibanekin gurutzatu genuen. Kolonbia eta Ekuadorren arteko muga nagusitik igaro ginen eta orain arteko kola handienak ikusi genituen. Beste muga guztiak oso azkar igaro ditugu. Rumichacako mugak harritu gintuen. Ez dago check pointik. Muga kontrolik gabe igaro daiteke. Norberak joan behar du Kolonbiako eta Ekuadorko inmigraziora seiloak eskatzera. Motxilak ez zizkiguten begiratu inon...
Iban Otabalora zihoan baina gurekin Ibarran geratzea erabaki zuen. Mugatik hiru ordura dago Ibarra.
Orain arte prezioekin jolastea erreza zen, lehenen egunetako burukominak pasa ondoren, baina orain dolarrarekin denak merkea dirudi eta kontuz ibili behar dugu. Ekuador 2001ean dolarizatu zen. Inflazio oso altu baten ondorioz, hemengo sucre txanpona kentzea erabaki zuen gobernuak. Protesta ugari egon ziren herrialde guztian baina gobernuak ez zuen amore eman. Dirudienez transportea oso merkea da (bidai orduko 1$) eta hotelak kolonbiako prezioan (4-8$ pertsona ta gaueko). Otorduak dirudite garestiak (2,5-3$ menua). Kolonbian 1,3-1,6€kin bazkaltzen genuen. Gure eguneko janari aurrekontua 3€koa da pertsonako... ea nola egiten dugun. Platano eta mandarinak oso oso merke daude. Platanoa 0,06$ bakoitza eta mandarinak 20-25 = 1$
Gau bakarra igaro genuen hirurok elkarrekin Ibarran. Hurrengo goizean hiria pixkat ezagutu eta Iban autostop egitera joan zen. Gu La Esperanza auzo-herrira mugitu ginen. Ibarratik 20minutura. Popayanen argentinar batek gomendatu zigun mendi refugiora, Terra Esperanza. 2700mra, ingurua mendi eta sumendiz betea dago. Refugioko jabea mendi gida da eta berak gomendatu zigun Cubilche (3841m) sumendira igotzea. Tontorrean lau lakutxo dauzka. Ondo ikusten bagenuen gure burua Imbabura (4557m) ezaguna igotzeko. Lehena juxtu igo genuen eta bigarrena ez saiatzeko pentsaerarekin jeitsi ginen. Egun berean bi neska turista galdu ziren sumendi horretan eta Emmerson (etxeko jabea), erreskate taldearekin igo zen beraien bila. Neskak sumendiaren kraterran barruan galdu ziren. Ez da ohikoa bertara sartzea, ez dago biderik eta ezin atera geratu ziren. Gainera tontorra ia beti lainoz inguratua egoten da. Asteazkenean abisatu zuten neskek. Bezperan igo ziren eta gaua mendian igaro zuten. Erreskate taldeak arratsaldean topatu zituzten baina ezin izan zuten egun berean jeitsi eta bigarren gaua pasa zuten denek krater barruan, Kanpin, janari eta urik gabe. Erreskatea oso txapuzeroa izan zen eta igotzeko genituen gogo gutxiak joan ziren. Hiru egun refugioan pasa ondoren sumendiaren beste aldean dagoen Iluman herritxora mugitu ginen. Otabalo herri turistikotik 5kmra. Herri honetan hego amerikako artisau azokarik handiena dago. Barruan galtzeko modukoa. Itsasnen urtetako oparia erosi genuen bertan eta egun pasa ederra egin genuen. Gaur Inti Raymi (eguzkiaren jaia, uztaren amaiera jaia) jaiaren amaiera festa ospatu da hemen. Auzo bakoitza taldeka biltzen da eta etxez etxe doaz dantza egiten. Herriko "jefeari" eskaintza egiten zaio eta ondoren denok elkarrekin bazkaltzen dute. Gure hospedajearen auzoko martxan parte hartu dugu eta dantza pila egin dugunez bazkaltzera gonbidatu gaituzte. Orain neka neka eginda gaude eta arratsaldean ez dagoenez ezer deskantsatzeko aprobetxatuko dugu.
Dagoeneko aste bat joan zaigu Ekuadorren eta oraindik mugatik oso gertu gaude. Asteartean kostara mugituko gara. Oraingoz oso oso gustora gabiltza Ekuadorren. Oso ongi hartu gaituzte.
Azkar eta gaizki idatzi dut gaur bloga, barkatu. Ez hospedajean ez dugu internet eta herriko lokal batean uzten digute konektatzen. Presaka idazten nabil. Hurrengoa lasaiago idazten saiatuko naiz. Ondo segi!
Laxter arte!
Egun on
ErantzunEzabatuidatzitakoa irakurri ondoren ikusten dut sasoian zaudetela, honelako mendi altuak bisitatzen, AUPA zuek.
Ez zerate pasiatzen ibili zeraten bakarrak, ostiralean Iruñara joan ginen aiata eta biok ( agian ez zerate akordatuko baina San Ferminak dira) euskal kanta zaharren jaialdi bat zelako, Oso ondo pasa genuen eta bueltakoan Almandozen geratu ginen lotan. Hurrengo egunena aitaren ezagun bat Auritzen dagoela aprobetxatuz hara joan ginen eta han pasa genuen eguna. Berak baratza dauka eta letxuga, azelga, borrajaz betetako poltsa ekarri genuen, aste honetako bazkarien erdiak prestatzeko gaiak baditugu.
Gaur iristen dira osaba eta Garazi bere kruzeroatik, beraiekin egotean esango nola ibili diren.
Amona beti bezela bere gora berakin eta Naiara eta Iker buru belarri bere negozioarekin eta Madalenetako festak prestatzen.
Ostiralean Lartaun koroak ( aita barne) zuen etxe haurreko jardinean abestuko du. ia eguraldiak laguntzen duen.
Ni beti bezela ikastolan, bukatu den ikasturtearen memoria egiten eta sartuko den zuzendaritzari pixka bat laguntzen.
Badakit berandu nabilela baina ZORIONAK Itsasneri.
Laister arte.
Ondo jarraitu
Hasteko ZORIONAK, Itsasne!!! Berandu bada ere.
ErantzunEzabatuEz dakit zenbatgarren aldiz aurrea hartu didazue baino aurreko idazkunari buruz burutazio batzuk idatzi nahi ditut. Kolonbioa omen denbora gehiena pasa eta gutxiena ikusi duzuen herria dela diozue baino Martharekin izandako hitz-aspertuak zenbait paisaia hainbeste edo gehiago balio dute. Lekuak ikustea izango balitz onena mundua ezagutzeko bidai antolatuetako turistak izango litzateke munduko soziologo eta antropologo zuzen eta jakintsuenak eta hummmm, hala ote? (ez haserretu, hermana)
Gainontzekoan ikusi dut arta zuriketan aritu zaretela (kontatuko zizueten Intik gizakia artuarekin egin zuela, ezta?), erakutsi al zenieten artazuriketako bertsoak "Amak ezkondu ninduen...." eta bereziki Oiartzunen kantatzen den bigarren estrofa, jiji
Ondo segi. Pa handi bana Goio eta bion partez.
Aizue, ez duzue pentsatu selfiak zentratuak egiteko ikastaro bat egitea? Ondo dago ingurua erakutsi nahia baino biak ala biak batera atera daitezke. Benetan.
ErantzunEzabatuBueno-bueno, aspaldiko partez zuen bloga irakurtzeko tartetxo bat hartu et... Ongi torri nau Madalenez gain munduak hor jarraitzen dula konturatziak! jejeje. Joe, ta kolonbiako ta ekuadorreko kronikek beti nostalgika jartzen naute...
ErantzunEzabatuAsko disfrutatu! Ez dut denboik hartzen zuei maila idazteko, biño beitu kronika zarrak ta seuro hor agertzen dila Ekuadorreko txoko sekretuak! Muxu pilla!!!
Egun on biei
ErantzunEzabatuGauriIkasturte honetako nere azken eguna da eta baita ere ikasketaburu bezela.
Hemendik aurrera zuen kronikak telefonoan irakurriko ditut eta hor idaztea ez da ain erosoa beraz hemendik aurrerako erantzunak motzagoak izango dira, azkenekoak ia zureak bezain luzeak ziren eta.
Hemen dena prestatzen madalenetarako, ostiralean hasten dira eta beti bezela txupinazo ondoren oilaskoa jatera joango gera osaba eta Garazirekin eta aurten estrenoz izeba Arantxa eta GOio etorriko dira.
Atzo Garazirekin egon ginen amonaren zentroan eta bere cruzeroa kontaztuz gain zu etortzeko gogo handia daukala esan zidan.
Zuk etortzeko beko baratza bete betean egongo da ( Naiaraak ez badizu haurrea hartzen) pentsa ze ondo, atea ireki eta bazkaria prestatzeko behar dezuna zure zain ( kalabazinak, espinakak, porruak, tomateak...)
Hori irakurrita ez zaizu etorrera aurreratzeko gogoa jartzen?
Bueno ondo segi eta laister arte.