Kaixo denoi!
Denbora asko pasa da azken kronikatik eta gauza asko dauzkat kontatzeko. Kronika hau luzeegia gera ez dadin bi zatitan idatziko dut, Kolonbiako azken egunak lehen zatian eta bigarrenan Ekuadorreko lehen egunak. Bai... dagoeneko mugaren beste aldean gaude. Astelehenean gurutzatu genuen eta Ekuadorren gaude, Ibarran. Guzti hori bigarren zatian izango duzue...
Popayan hiritik Pastora mugitu ginen. Hegoaldeko hiriburua da. Mugatik bi ordu baino gutxiagora dago. Hemen egun pare bat pasa genituen eta ez dago gauza handirik kontatzeko. Ihauteriak dira hemengo gauzarik ezagunena, txuri eta beltzen ihauteriak, urtarrilan. Naiarak lehen pertsonan bizi izan zituenak. Bere bizipenak blog honetan bertan irakurri ditzazkezue. 2012-01-08ko URTE BERRI ON kronikan. Hiri honetan egun bat paseatzen ibili ginen eta bigarren egunean mugako Ipiales herrira jeitsi ginen egun pasa eta Las Lajas santutegia ikustera. Hamar hilabetez elizei bizkarra eman ondoren ezin genuen aukera hau galdu. Argazkiak ikustean ulertuko dezue. Zubi baten gainean egina dago. Erabat ikusgarria! Dirudienez munduan mirari gehien egiten dituen bigarren santua da bertakoa. Gehien egin dituena Lurdeskoa omen da. Mundu guztitik iristen da jendea bertara. Guk ez genion ezer eskatu santuari, nahiko lan badauka. Jendez lepo zegoen lekua. Informazio gehiago nahi baduzue wikipedian duzue.
Pastotik Putumayora joan ginen, Sibundoy bailarara. Naiara hemen ere egon zen 2012an eta berak gomendatu zigun hona joateko. Bere egon zen finkan egon ginen eta duela bost urte landatu zuen zuhaitza bixitatu genuen. Gu ez ginen gutxiago izango eta bere zuhaitzan alboan beste bat jarri genuen, Cascabel bat. Naiarak landatu zuen zuhaitzak lau metro neurtzen ditu dagoeneko. Zuhaitzen landaketen arrazoia ez zuen kontatu arrebak 2012an, beraz nik egingo dut gaur. Sibundoyko bailaran lau herri daude eta 2000 urtean bailaran uholde serioak egon ziren. Gobernuak bertako jendea beste leku batera bidaltzen saiatu zen eta horrela arazoaz ahaztu. Baina bertakoek ez zuten onartu, arazoa analizatu zuten. Ondorioa, mendiek euri ura gordetzeko gaitasuna galdua zutela zuhaitz mozketen ondorioz. Soluzio erreza du horrek. Landaketa masiboak. Ikastoletako haurrekin hasi zen proiektua eta ondoren turistak ere sartu zituzten. Egoera asko obetu da baina landaketek jarraitzen dute. Zuetako norbait Kolonbiara joaten bada, ez dezala Sibundoy bailara ahaztu eta zuhaitz bat landatu dezala. Praktikatzen joateko EHan landatu ditzazkezue batzuk... Gure EH berde maitean zuhaitz eskasia daukagu. Mendi berdeak dauzkagu baina basoak ez daude batere sano...
Sibundoyko bailaran indigenak bizi dira eta kolonbia guztitik dator jendea sendabelar terapiak egitera. Horietan ezagunena ayahuascarekin Taitek egiten dutena da (hemen yaje deitzen zaio landareari eta chamanari Taita gizonei edo Ama emakumeei). Guk ez genuen yaje terapia egin baina Agedak (hostaleko jabea) sendabelar ikastaro bat eman zigun. Etxeko baratzan dauka bere farmazia. Denetik dauka. Ikaragarria naturak eskeintzen duen guztia.
Hiru egun magiko bailaran igaro ondoren Pastora itzuli ginen, bi arrazoiengatik. Mugatik gertuago egoteko eta Itsasnen urteak ederki ospatzeko. Igandean bere urteak izan ziren eta larunbatean itzuli ginen Pastora, Kolonbiako azken bi egunak kapritxoz betetzera. Lehenik gosaria ematen zuen hotela bilatu genuen. Urtebetetze eguna gosariakin hasi nahi genuen. Bigarren antojoa pizza erraldoi bat zen, txanpinoi askorekin. Hego amerikan txanpiak lujo bat dira eta faltan bota ditugu bidai guztian. Pizza afaltzeko lekua bilatu genuenean, denbora egiteko taberna bat bilatu genuen. Hamar hilabete taberna batean sartu gabe... Zein ondo sartu ziren garagardoak. Erdi mozkorrak joan ginen afaltzera. Afaldu ondoren diru gabe geundela konturatu ginen eta denda batean bi garagardo lata erosi eta hotelera abiatu ginen gau giro ederrean. Parranda berezia izan zen eta 21:00tako hotelean geunden. Igandean berriz ospatu genuen baina lasaiago. Egun osoa hiritik bueltaka ibili ginen eta jatetxe begetariano batean bazkaldu genuen menu berezia.
Astelehenean muga gurutzatu behar genuen, 90. eguna zen, bisaren azken eguna. Denbora gehien egon garen herrialdea da baina gutxien ikusi duguna. Sentsazio horrekin geratu gara. Mila leku geratu zaizkigu ikusteko. Beste hiru hilabete geratzeko modukoa. Ez badakizu nora joan oporretara aurten...
Muga eguerdian gurutzatu genuen eta bertan Iban ezagutu genuen. Bolibiaraino doan Bogotako gazte motxilero bat. Bakarrik hasi zuen bidaia baina mugan gurekin elkartu zen. Iban, Itsasne eta Eñauten abenturak Ekuadorren bigarren zatian...
Besarkadak denontzat eta bereziki Kolonbiako hilabete hauek bereziak egin dituzten guztioi. ESKERRIK ASKO!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina