2017(e)ko ekainaren 24(a), larunbata

We Tripantu edo Urte berri On

Kaixo denoi eta WE TRIPANTU!

Hor San Juanak ospatzen zabiltzaten bezala hemen urte berriko festan dabiltza Andeetako eta Amazonaseko indigenak. We Tripantu jaia. Ekainak 21ean, solstizio egunean, hego hemisferioan urteko egunik motzenean, urte aldaketa dator. Negua hasi da hemen. Gure abenduak 31aren berdina. Jai hau, gaur egun, gehienbat Maputxeek ospatzen dute.

Non ote gaude? Pereiran jarraitzen al dugu? .....
....
EZ. Duela aste bat motxila berriz egin eta Tatacoako desertura abiatu ginen. Sandrak ezagutu nahi zuela eta gurekin animatu zen. Desertuan akanpatzeko lekuak daude eta hori egin genuen. Bertan dagoen obserbatorio astronomikotik gertu jarri ginen, gauean izarrez beteriko zeruaz gozatzeko. Lehen gauean denbora batez ikusi ahal izan genituen, dena lainotu zen arte. Bigarren gauean obserbatorioko hitzaldi-klasera animatu ginen hirurok. Egunero antolatzen dute hitzaldia. Eguzkia sartu bezain pronto hasten da. Denetik esplikatzen dute, oso konpletoa eta famili giroan. Gomendagarria.

Tatacoa berez ez da desertua, Baso Tropikal Lehorra da. Euri oso gutxi egiten duen lekua da baina berde pixkat ikus daiteke. Gu egon ginenean egun batean euria egin zigun. EZ DA POSIBLE! Kolonbian daramazkigun ia 80 egunetatik 10etan, asko jota, ez digu euririk egin. Ikaragarria! Horregatik du EHaren horrenbeste antza. Aprobetxatzen dut inork ez duela EH vs KOLONBIA tribiala asmatu esateko. Kronikaren amaieran emaitzak, norbaitek azken saiakera egin nahi badu....

Tatacoan bi egun gozagarri igaro ondoren Sandra agurtzeko garaia iritsi zen. Neivako bus geltokian agurtu ginen elkar, bera Pereiraruntz bueltan eta gu San Agustin herrira.

San Agustin eta ondoko Isnos herriak oso ezagunak dira herrialde osoan, hemengo bailaran arrasto prekolonbino asko agertu direlako. 2000urtez okupatua egon zen hinguru hau tribu indigenez. Gaur egun oraindik ez dakite zeintzuk ziren eta San Agustinianoak bezala ezagutzen dira. Teoria orokorrak tribu berbera egon zela esaten du denbora osoan baina ikerlari batzuk hiru tribu ezberdin eta hiru aro diferentziatu daitezkela diote. Guk arkeologiaz ur azpian arnasteaz baino gutxiago dakigu beraz paisaiaz gozatu dugu eta arrasto arkeologikoak bixitatu ditugu zuei argazkiak bidaltzeko... Bitxikeria handiena harriz eginiko eskultura antropomorfikoak dira. Ehundaka daude, tamaina eta forma ezberdinekoak. Handienak hiru metro neurtzen ditu. Uste da hildakoak omentzeko modu bat zela. Argazkietan ikusiko dituzue zein kuriosoak diren. Harrizko eskulturak k.o. 1- k.o. 900 urteek osatutako arokoak dira.

San Agustinen hiru egun igaro ditugu. Arkeologiaz aparte, duela gutxi arte Kolonbiako ur jauzirik altuena zena ikusi genuen Salto de Bordones, Isnos herrian, 400mko erorketarekin. Gidak herrialdeko altuena bezala saldu zigun baina interneten izena bilatzen ari naizela orain altuenaren titulua galdu duela ikusi dut. Bogota ondoan 590mko bat dago, La Chorrera. Pena bixitatu ez izana.

San Agustindik mendi bideetatik furgoneta batean bost ordu igarota Popayan hirira etorri ginen. Hemen hiru egun igaro ditugu eta bihar bagoaz Pastora. Bisa amaitzear dugu, 90egunekoa, eta ezin gara denbora gehiegi leku berean geratu. Bixitatzen duguna bixitatuta ere 8 egun barru, uztailak 4rako, Ekuadorren egon behar dugu.

Popayan unibertsitateen hiria da baina oporretan daude eta ez dugu ikasle giroa kaleetan sentitu. Hiri oso lasaia da. Alde zaharreko etxe guztiak txuriak dira, la ciudad blanca bezala ezaguna da. Hemen jaio ziren Guillermo Valencia poeta (Anarkos poemaren egillea) eta Edgar Negret eskultore abstraktoa (uste dut Oteizaren laguna edo ezaguna zela, hemengo museoan bere eskultura bat dago).

Uda hasi berriataz gozatu. Ondo pasa San Martzialetan eta Hernaniko San Juanetan!
Besarkadak denontzat!

Uiii.... ia ahaztu zait tribialen emaitzak ipintzea. Argazki guzti GUZTIAK Kolonbiakoak dira. Ez dago EHko ezta bat. Ez al du honek EHren antza?

3 iruzkin:

  1. Bikote!! Hemen udan sartu berri: ni eta Hur opor usainean, eta Ekaitz opor beharrean (abuztura arte itxoin behar, ordea).
    Disfrutatu Kolonbiako azken egunak eta zorte on Ekuadorren.
    Besarkada estu bat hiruron partez. Muuuuaaaa!!

    ErantzunEzabatu
  2. urte berri on horko indigenei eta zuei muxuak
    Liernik jarri bezela opor giroan gaude, orain ikastolan nago baino ikasle gabe, gure lanak aurreratzen.
    Ostiralean San Juan sua egin geneuen beti bezela eta osaba eta Garazi etxean geratu ziren lotan eta hurrengo egunean ni ikastolan aritu nitzen muebleak mugitzen udara honetan obra handia egingo dugulako.
    Gero denok bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean Garazi eta aita Hernanira, Garazi bere lagunekin eta aita dultzaina taldearekin bonboa joaz.
    Hurremgo egunean lasai pasatzeko eguna izan zen eta astelehenean izaba eta biok Donibane Loitzunea joan ginen Andoni bisitatzera. Bidean kolak hasi dira, turista iristen ari dira eta Donosti bete betea omen dago.
    Naiara bere negozioan buru belarri eta besteak beti bezela.
    Laister arte

    ErantzunEzabatu
  3. Aufiii!!! Ni kanpeon. Gaur ekainak 28 OPORRETAN NAGO!!!!! Irunen lan egitearen abantailak, inork gutxi gogoratzen badu ere Irungoak San Pedro eta San Martzial jaiak dira eta bere kantinerak gora eta kantinerak behera, ni oporretan.

    Mariannen aita gaxo dago eta Goio pirateria informatiko ikastaro baten beraz badirudi aurtengo udan nire bidaia Aretxabaletan egun pasa izango dela. Horretaz aparte eta Luis Aguilek kantatzen zuen lez "la vida pasa felizmente si hay amor".

    Ostiralean "a star is born" nire bollywood dantza iaiiotasuna emanaldia (gonbidatuak zaudete).

    Eskerrak ez zareten Venezuelara joan, gaur giozeko berriak entzun da, ez dago giro, ez horixe!

    Beti bezela Goio eta bion partez PA!!! handi bana

    ErantzunEzabatu