Kaixo denoi eta ongi etorri Oiartzundik Mundura trivialen 2. ediziora!
EH ala Kolonbia? Argazki sorta igoko dut kronika honetan eta nongoak diren asmatu beharko dituzue.
Lehenik sarreratxo bat.
Herrialde honetan ez daude urtaroak, urte osoan tenperatura ia ez da aldatzen. Klima altueraren arabera sailkatzen da eta lau klima ezberdinetan banatzen da Kolonbia osoa.
0-1000m —> Oso beroa (adib: Kartagena)
1000-2000m —> Beti udaberri giroan (Medellin)
2000-4000m —> Hotza nabari da ( Bogota)
4000- ... —> Glaziarrak
Udaberri giroko parajeek daukate EHn antza gehien. Berde berdeak eta mendiz inguratuak. Ea zenbat asmatzen dituzuen. Emaitza hurrengo kronikan. Argazki guztiak internetetik hartu ditut, eskerrik asko egileei.
Ondo segi!
Horra nire erantzunak, igande arratsaldean babarrunak bazkaldu ondoren, hau da ia lotan.
ErantzunEzabatuE-H 3,5,6,9,11
Kolonbia: 1,2,4,7,8,10
Joko gogoak seinale ona delakoan, pa handi bana, beti bezela
azkeneko argazkia ikusita tranpa txikiren bat egin dezu edo horko etxeak ikusita Naparroko Baztan nailaran ibili zerate.
ErantzunEzabatu