2017(e)ko ekainaren 11(a), igandea

Hitz eta pitz

Kaixo denoi!

Sandra eta Jorgen etxean jarraitzen dugu. Bai, bi aste baino gehiago daramazkigu hemen, ia 20 egun. Dagoeneko etxean bezala sentitzen gara. Asteazkenean joateko asmoa genuen baina... oso gustora gaude eta Sandra langabezian dago eta gure konpainia asko eskertzen duenez, ezin joan hemendik horren goiz. Ia egun guztiak etxe inguruan pasa ditugu. Sandrarekin berriketan, gizarte langilea da eta hemengo informazioa asko dauka. Eta guk galderak egiteko irrikitan... Konbinazio perfektoa. Orduak, egunak eta asteak joan zaizkigu HITZ ETA PITZ!

Bake prozesua... bla bla bla... Narkotrafikoa... bla bla bla... Irakaskuntzako greba orokorra... bla bla bla... Kolonbiako gizartearen estratifikazioa... bla bla bla... Drogomenpekotasuna... bla bla bla... Kalejo jendea... Matxismoa... Feminismoa... Guerrilariak... Paramilitarrak... Reinsertatutako jendea... Politikako korrupzioa... Gobernuko kontuak... Inmobiliarien burbuila espainian (hemen gertatuko dena urte batzuk barru)... Dirulanguntzak... Subentzioak... FARC... ELN... M19... Uribe... Santos... AUC... Ikasle mugimenduak... Barazkijaleak... Sukaldaritza... ONG eta fundazio pribatuen lan baldintzak... Emakumeen rolak familian... etab etab etab

Kolonbiaren gaineko kapa guztiak kentzen joan gara. Luxu bat da Sandrak daukan informazio guztia. Bere bizipenak entzuteak ez du inor indiferente uzten. Eskerrik asko Sandra! Egun hauetan hemengo sukaldaritzaz ere asko erakutsi digute eta guk beraiei ere asko sukaldatu diegu. Gure alokairua janariarekin ordaintzen ari gara. Beraien dieta obetu dela esan dute eta etxeko ekonomian lagundu dugunarekin lasaiago omen daude. Elkartrukea izaten ari da. Sandra begetarianoa bilakatu dugu.

Aste honetan egunero euria egin du eta ia ez gara etxetik atera baina lengo astean Salentora eta Kokorako bailarara joan ginen, Sandrarekin. Goizeko 4tan esnatu ginen eta 7:40tako Salento herrian geunden. Herritxo oso polita da eta nola ez oso oso oso turistikoa, Eje Kafeteroko harribitxia. Bertatik Kokora bailarara joateko jeep bidez 30minutu egin behar dira. Bertan ibilbide ezberdinak daude, guk ezagunena egin genuen, 5 orduko txangoa. Jeepean neska argentinar bat elkartu zitzaigun eta lauak elkarrekin pasa genuen eguna. Bost orduko paseoa egun guztira luzatu genuen. Bazkaria etxetik eraman genuen eta bailarako zelaian ederki sartu zen dena. Leku oso gomendagarria. Herria ere oso polita da baina mendiko parajeek ez dute parekorik, argazkitan ikusiko duzuen modura.

Ez badugu plana berriz aldatzen asteartean edo asteazkenean bagoaz Tatakoa desertura. Ekaina aurrera doa eta beranduenez uztailaren 2an irten behar dugu Kolonbiatik.

Tribialen emaitzak ez ditut oraindik idatziko, jende gehiagok parte hartu dezan. Animatu!

Oraindik ez dut atzerriko irakurleen emailik jaso... Nor dabil hor?

Ondo segi eta besarkadak denontzat!

3 iruzkin:

  1. egun on
    esan Itsasneri sonbreroarekin oso guapa dagoela, hemen ere erabiltzen hasi beharko duela.
    Hemengo notiziak paperak sinatu ditugula eta zure arreba lanean hasi beharko duela dagoeneko ez dauka inongo aitzakiarik gauzak atzeratzeko.
    Ni lanean jarraitzen dut baino nere ikasleak gaur, goizez bakarrik hasiko dira eta oporren usaina sumatzen hasiak gerala.
    Aita okupatua eta amona bajoiarekin.
    Garazik oraingo ikastolan bukatu eta beste batera doala datorren ikasturterako.
    eta osaba jubilatu da. Orain egun batzuk bete behar ditu uztailan eta gero urtero bi hilabeta bakarrik, gogo haundia zuenez pozik txoratzen.
    Bueno oraingoz besterik gabe
    laister arte

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo pareja!!
    Earki zabizte!! pozten naz!!
    Hau yada 3.garren mezua da idazten dudana ze iruitzen nau zeoze gaizki itten dutela, ta ez dila ikusten, aber gaur lortzen duten ondo bialtzia!!
    Ekaitzen abizenan inguruan zabizte (Pereira)jeje. Enekin izen horrekin herririk zegoenik.
    Gu oso ondo gaude, oporretan ibili ondoren mallorkan orain udarako egualdiyak aproixten arratxaldetan ze ya bukatu ttugu azterketa guztiyak.
    Bueno jokuan ne erantzunak hoik dia:
    1,6,7,8,10 kolonbia eta 2,3,4,9,11 E.H.
    Bueno pareja segi gozatzen eta disfrutatzen bidaiaz eta besarkada haundi haundi bat gu hiruan partes (Ainara,Ekaitz eta Maddi)

    ErantzunEzabatu
  3. Ze pena kulunpiyua ezautu gabe geatu zaztela... Bua, ta ze nostalgia, argazkik ikusi ta urte batzuk aurrego hor eon nitzala goatzian...

    Mx bana!!

    PD: guk re paperak siƱatu ttugu, Zituene, Kooperatiba Elkarte Txikia errealitate bat da!!

    ErantzunEzabatu