2009(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Antalya, Kapadocia eta ????


Kaixooooo ebrybody!!!

Barkatuko nazute baina lenengo gauza.....ZORİONAK NAİARA!!!!! Zue graduaziyua neria bezela zelebratuko dut (ea egun batian zuk neria zelebratzen zun). Kriston ilusiyua in dit hoi irakurtziak. Kaixo familiko bestiai re! Jaso nun zuen e-maila. Eskerrik asko!! Kartatxo bat bidian dakazute. Ta nola ez beste guztiai Yeup! (Lide: Zure zapatillak obenak dia. 2 aste kendu gabe ta ankak perfekto)

Bueno... azkenian Kapadocian noz. Gaur goizin iritxi naz gaueko bus batian. Antalyan egun bat geyo geau ber izan nun ramadana bukatu eta mundu guztiya etxea bueltatu zelako ( ta ni bilete gabe). Gaur ez dut txapa handiya sartuko, bakarrik san Antalyan oso gustoa eon nazela pentsioko jendiakin. San dezaket kasi kasi turko bat bezela bizi izan nazela 4 egunetan. Egun erdi bat bakarrik pasa nun turismoa iten. Kaskada elegante batzuk ikustea jun nintzen, bestela pentsioko jendiakin denbo guztia edo irakurtzen. Sarrerako argazkia da Antalyan barruan dagoen paradisu txikia, Kaleiçi. Antalyak miloi bat biztante dauzka baina kaleiçin barruan herri txiki batean bezela sentitzen zea.


Gaur goizeko 5tan iritxi naz Goreme herrira. Menditxo batea iyo ta eguzkia nola ateatzen den ikusten eon naz etzanta. Ilunpetan ez nun ikusten baina globo pila prepatze ai zian. Hemengo reklamo turistiko handiena globo itzulia da (120 euro). Nik gusto ingo nun baina preziyo horrekin. Gainea kriston pasa izan da derepente globo guztiak aireatzen hasi dinian. Zerua bete dute. 40 kontatu ttut. Kalkula 10 pertsona globoko. Geo gosaldu ta pentsiyua bilatzea. Motxilero anbiteko batean nago, oso gustoa. Gainea iritxi ta lota (iya ez dut lo in busian) eguerdiko 2ak arte. La buena... 2 aldiz lo in ta behin patu. Ez naz denbo asko eongo hemen asike bihar tranpa ingo dut ta egun pasa antolatu batian sartu naz. Ta bihar gauen berriro karreteran lo itea (edo hondoko hiriko bus estaziyun). EZ DAKİT ZE İN!! Oso garestiya iruitzeit Siria frontera emango didan busan preziyua ta ordun kurdistan aldea jungo naz igual. Almuadakin kontsultatuko dut gauian. Asike bazpare GULE GULE (= AGUR) TURKİA!!!

Ea hurrengo kronika nondik iristen den. Igual Alepo (siria) edo kurdistango herritxorenbatetik.
Muxuk ta besarkada erraldoiak denantzat!! Sağo (=eskerrik asko) hor eoteagatik!!

2 iruzkin:

  1. Aupa Eñautin!!
    Joooo, zure blogak boikota iten dit, eh!! Herenegun posta polit bat idatzi, eta ordenagailua blokeatu ziten, ta korrika ta presaka ezin izan nizun berriz idatzi. Oraintxe, beste posta bat idatzi, eta "sin ton ni son" ez dit publikatu... eta hemen ari naiz berriz ere zeoze idazten. A la tercera va la vencida...
    Harira. Ze ondo zabiltzan eh!! Ta ez dakizu zenbat pozten gan. Hemen dena betiko martxan, bakoitza bere gauzakin. Nei dagokitenez, lehenik eta behin ESKERRIK ASKO!! Atzo jaso nun zure postala, ta ez dakizu ze ilusiyua. Ez nun inondik inora espero ta, urtebetetze opari earra izan da. Gaineakuan, bigarren lizentziatura bukatu det (astelehenen in nun proiektuaren aurkezpena)ta gaur goizean ilea moztuta!!Jejeje. Ez dakizu ze kortea jo deten, mutiko bat ematen det!! Bestalde, astelehenean hasten naiz magisteritzako klasetan, eta aber, badaukat gogo pixkat. Liburuakin ere tope hasi naiz, aber urte bukaerarako bukatzen deun, eta aber bitartian lantxoren bat ere aurkitzen deten... Asike, ikusten dezu, denak oso antzeko seitzen du hemen.
    Ala, eta txapa guzti hau eta gero, bakarrik esan ondo-ondo seitzeko, eta jarraitzeko bloga hain aktualizatua eukitzen, oso gustoa irakurtzen zaittugu-ta!
    Muxu erraldoi bat denon partez. Segi ondo bidian...

    ErantzunEzabatu
  2. Eñaut, si escibes en euskera no entiendo nada! :(

    ErantzunEzabatu