2009(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Salam Al aiqun denai SIRIATIK!!!

Azkenian kriston buelta eman dut baina Siria iritxi naz gaur goizeko 8tan! Ezin dut txapa sartu ze erderazko bloga aktualizatzen dena jun zait! Asique bakarrik hoi san, Aleppon nozela. A ze sustua ematen dun honek lenengo aldian. Dena arabez idatzia!! Baina ya behin oittutzekun earki. 5 minutu kartel bakoitzan aurrin irakurtzeko. Ez dut prisaik!!
Egun bat nijua hemen ta dena oso gustoa (3 gau pasako ttut hemen, aklimatazio prozesuan ta geo Damaskoa) baina ya rayatu naute hemengo jendiak. Txurruk inoiz ikusi gabe ta herri osua ixiltzen da ta beira beira geatzen da. Umiak bazilatzen naute ta neskak aurpegira parra iten diate. Baina oittuko dia.
Mxk denai!

4 iruzkin:

  1. kaixo Eñaut: eskerrikasko atzoko deiagatik naiz gu Donostian egon (zinemaldia dela eta aste nagusian baino jende gehiago)amonak esan digu deitu zenula eta ondo zaudela.
    Txurruan istoria dela eta zergatik ez dituzu mozten? horrela pakea izango dezu, zeren naiz herri batean ezagutu urrengoan berria izango da.
    Hemen denok ondo gaude, aste honetan aita 5 eguneko Poloniara doa Tajoko beste fabrikak ikustera eta naiz ni saiatu ezin omen du "sekretaria" bat eraman beraz amona eta biok hemen egongo gara zintzo-zintzo.
    Naiara Andaluzian Turismo egiten ari da eta oso pozik dagoela adierazi digu.

    ErantzunEzabatu
  2. Salam Salam!
    Ze indidi ematen zun... Gaur sartu naz lehenengo aldiz hau irakurtzea. Zenbat istorio! Enpatxatua gelditu naz!
    Bakizu Marrakechen eon nazela, ez? Familiko andriakin. Guri ere ramadanan bukaera tokatu zitzaigun, denak etxian sartuak, hitzeiteko ta saltzeko re gogoikan gabe. Lasai ikusi ahal izan genun behintzat hiria. Anekdota bezela, jun ginela Menarara, ta olibo artian han zeon tipo bat jendiai beira paja bat botzen. Pentsatu genun igual ohitura dela ramadanan bukaera ospatzeko jardinak fertilizatzia edo... Zuk ikusi al tzu holakoik? Gu astebete guaz horrei bueltak ematen. Par pixkat in genun...
    Animo, aprobetxatu lekua, eta donde fueres haz lo que vieres, ta barberi batian sartziak kriston esperientzia izan ber du (igual). muxitok.

    ErantzunEzabatu
  3. KAIXOO GUAPO!!!
    ONDO ZABILTZALA IKUSTEN DA ASIKE EZ DIZUT GALDETUKO ZEMUZ!!
    JOE EÑAUT FALTAN BOTATZEN ZAIZU....ta egunero sartzen naiz blogera zuregandik gertuxeago sentitzen naiz ta....
    MUXU HAUNDI HAUNDI ERRALDOI BAT!

    ErantzunEzabatu
  4. Asalam A´leikum:

    Amarekin ados nago, hobe zenuke txurroak moztu, batez ere Iranera joaten bazara, hango gendea oso jatorra baina "gizabideko polizia" apur bat "tokahuebos". Badakit ez zarela harrizarrasetan doktoradora baina benetan Siriatik alde egin duzu "Qrac des Chevaliers" ikusi gabe, ez da egia izanen? Ikusiko zenuen, behintzat Omeiatarren Mezkita? Alepokoa sikiera?. Bidaliko dizut Jordanian ikusi BEHARREZKoak diren harrizarrasen zerrenda.

    Ilaliqa. Izeba

    ErantzunEzabatu