2010(e)ko abuztuaren 27(a), ostirala

ZORIONAK EÑAUTXOOO!!!

Gaur re egun señalatua dugula, ta mentxe noz berrize! Egun batzuk kanpun ibili naz, fumigaziyo kasu geyo registratzen, biño garaiz bueltatu naz zibilizaziyoa ne anai maitiai muxu pare bat bialtzeko, jeje. Zorionak fistro, disfrutatu euna!! Bo, ta zemuz diju udara?? Onezkeo bukatzen… gue Marijaia jainkosa haundiya re erreko zuten ya! Pufff, gotzen ai naz, oan dela urte bete hortxe neon kriston izerdiyak botzen lizentziada errespetagarri bat bihurtzeko... jejeje. ta oan bitu non nabillen... boluntaria errespetagarri bat bihurtzen! jeje. Eunetik eunea gustogo noz, ta disfrutatzen hasiya re banaz! eztakizute ze pozik eoten nazen nekazariyekin hizketan, matia konpartitzen. Ikearri jatorrak dia denak, ta bitu kontatzen tzattutena ez dela bate xamurra... Azkeneko bixitetan ezautu ttuten familiyak aurkeztuko:






Ei! ta oan gotzen ai nazela... ne pixukidik re ettut aurkeztu! Astian zehar eoten dia, lanin, ta astebukaeran netzat dakat etxe osua, latza! Aurreko astian "dulce de batata con naranja" in genun, etzazte imajinatzen ze ona ate zigun! argazki pare bat re jarko:









Bueno, ta onezkeo antzemango zenuten bezela iazteko gogo gutxi dakatenez, beste argazki pare bat sartu ta gaurkua men utziko ugu. Be garayin ferrokarrilla zebillen inguru hontan, bertako basua explotatu zun enpresa ingles batek jarriya. oan railak bakarrik gatzen dia, ta Reconquistan kasuan, estaziyua. Egiya san toki bastante majikua da, ta lasaia; harea joten naz irakurtzea. Estaziyun exei ta hortxe pastet denbua, trena noiz pasako zai baneo bezela, jeje. eztakit... guay do! jeje.











Ta bueno, despeittu ta etxea jongo naz zoze jatea. Gaur ostirala da ta zinia do liburutegiyan, hantxe juntatzen dia herriko friki gehinak... ta baita nire! jeje. Benga polittoik, zoriontxu izan!

2010(e)ko abuztuaren 17(a), asteartea

Retiro espirituala... ommmmmm

Kaixotxo denai! amayita wapa! hau poza zue notiziyak eukitzia! ta jakitia eztula egualdi ona itten... jajaja, ze maltzurra! hemen hasi da tenperatura pixkat iyotzen (bazen garaya!), nabaitzen da udaberriya datorrela... gaur hego haize goxo goxo bat dakagu, aunke hemen ipar haizia da; hego haizia donin hortxe tortzen dia patagoniako hotzak ta eztia ez oso goxuak... bua, ta ostegunin ezagutu nun zer den "una lluvia torrencial"! jeje. bitu EH-n nahiko euri kusten dugula, biño 10 minututan bota zun zaparra ikaragarriya izan tzen, juxto nik etxetik ate ber nunin... pixkat itxoin nun lasaitu arte, okerrena pasa zelakun... ai ama! ebidente gatu zen berriya nitzala hiriyan... okerrena euriya in ta geoko panorama zen, kaliak errekak zin!! ezin tzen alde batetik bestea pasa!! 8 buelta man nittun tokira iristeko, ta azkenin hankak bustita alletu nitzan...

Bueno-bueno, ta aze astebukaera politta ta espirituala euki uten... os kuento: osasunai buruzko topaketa bat zon hemen ingurun ta hortxe animatu nitzen, egitarauko tallerrek erakarrita... ke si arnasketa ta meditaziyua, biodantza ta poza, teatro del oprimido (antzerki bidezko terapia bat)... bua, gauza pilla zozten! ta, denak super interesantik! jendia re super jatorra, ikasteko gogoz, konpartitzeko gogoz, be onena ematen... eztakit, oso bereziya izan da egitan. orinoterapia tallerra re bazon, biño lasai, oandik eztut ta burua horrenbeste galdu! jejeje. ta bueno, astebukaera politta izatiaz gain, luzia re izan da. Atzo jai euki genun, gaurko eunez San Martin (el libertador) hil baitzen. ta klaro, galdezka aiko zazte zertik ezten gaur jai, ez? ba eztakitelako zer din puentik ta astebukaera luzatzeko jai eguna muitzen dute! jeje. en fin... ongi eon tzen, etxian eoteko aprobetxatu nun, lasai-lasai, ne gauzak iten. hortxe pasa nun goiz guziya arropa garbitzen arraskan! jeje. bua, biño sakrifiziyo hoi dena in ta geo, okerrena da geo txoriyak kaka itten nautela arropa lehortzen jarritakun... jejeje. ya, oso graziosua maten du, biño tiroka hasteko puntun noz txori p... hoiri, ta soka zuhaitzen azpiyan jarri zun "ingenieruai" re bai! jejeje. Gau partin ya launekin elkartu nitzen, ta kriston tortilla patata in nun! umm... ikaragarriya!


ta bueno, despeitzen hasiko naz, mundua salbatzen jarraitu ber dut ta, jajajaja. ale relindos, que ustedes la pasen bien! paaaaaa

PD: familia, ya bukatu et El medico; aze liburu puska!! oan Kirmen Uribenakin hasi naz... ya os kontare!

2010(e)ko abuztuaren 9(a), astelehena

ZORIONAK ATTA!!!

Bueno-bueno... gaur, horren fetxa bereziya izanta, kronika extraordinariyo bat ingot. Ta bai, argazkiyekin!! jeje.

Lenengo, ne hiriya eakutxiko:
Reconquista

Eskubiko hau, hiriko parkeik handina da, igandetan jendez gañezka eotea, hortxe juntatzeia mate hartzeko.




beste argazkiya azaldu berrik eztola ustet, biño norbattek dudak battu re... bai, eliza da! jeje




ta ezkerreku hau, Iriondo kale famatua! jeje. han aurrin kusten den etxetxun bizi naz.


Halare, ez pentxa dena ain politta ta txukuna denik...


zentrotik kuadra batzuk atetzia besteik ezto arkitektura autoktonukin topo itteko...





Aurrekun hitzein nizuten hemendik gertu zeon humedalaz... bitu ze argazki politta!





Halare, eskubikua da mengo paisaje tipikua: dena super laua, basuak deforestatuk ta behiak nonnahi!







Ta hau re "paisaje" tipiko bat! jeje. Jendia kalian be silla ta guzi, mate hartzen ta futbol partido bat kusten.





Ta bueno, hau ne etxeko eszena tipiko bat... jeje. Txe! ikearri integratua noz!! jejeje. (bai atta, El Medico da... sentitzet lapurtu izana, biño zui re okurrittu zizun karri ber nun liburua irakurtzen jartzia aste bete lenuo, eh... jeje)




Ta bukatzeko... ongi ezautuko zuten personajia, mingaña berde-berdikin mate dosi on bat hartu ta geo, jejeje. (bai ama, utzi naute arropa, bitu ze alkandora faxiona! jeje)

Bo, gaurkoz hemen utzikot, nahiko lan eukiut ta argazki hauek jartzen!

Patxo bana! zoriontxuk izan!

2010(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

Con Monsanto hemos topado!!

Kaixotxo denai!! zemuz?? festa giro alayin, ez?? kabroiak! jeje. nik, uste biño hobeto damakit xanistebanak galtzin asuntua, biño onartu berra dakat atzo eun pixkat arrarua euki nula... reflexiyo eun hoitako bat... eztakit, onezkeo bada hillabete honea iritxi nitzela, ta egiya san tita pasa nau ta oso gustoa noz, biño nere espektatibak betetzen ai din pentxatziai man tzin... enun erantzutia lortu, asike aurrea jarraitukot esperientziyaz disfrutatzen!! jejeje.

Ta bueno, gaur (behingoz! jeje), ne lanaz hitzeingo... mentxe prepatuet matetxo bat (super integratua noz ya!), ta azken kroniketan kontatzea atrebittu enazen proiektua azalduko. Etorri biño len askoi san nizuten nekazari komunidadiekin aittuko nitzela lanin, biño klaro, hortaz aparte enekin askoz geyo... gañea komentatu nizuten ne sorpresa asoziaziyuan ingurun; urte askotako lana... egoera ta momentu ezberdiñeta egokittutako lana... ba aniztasun horren barruan, obserbatoriyo bat dakate martxan; bertan, komunidade ezberdiñek ttuzten konfliktuak registratzen dia. Alde batetik konflikto territorialak dozte, hau da, betidanik hor bizi izan din komunidadik botatzen ttuzte enpresa haundiyei lur hoiek saltzeko. Ta bestetik, konflikto ambientalak (ne sektoria); lur estentxiyo zabalak ttuzten empresariyuk (ze hauei ezin tzaye nekazari deittu), Monsanton pakete produktibo osua aplikatzen dute: hazi transgenikuak, lote mekaniko guziya ta kultibo hauek bakarrik resistitzen duten RoundUp herbizida famosua. herbizida honez gain, beste hainbat insektizida, fungizida ta abono erabiltzen ttuzte, inongo kontrolik gabe, biño egitan arazuk glifosatukin (RoundUp Monsantok patentatutako marka komertziala besteik ezta) ttuzte. Horren kultibo haundiyak fumigatzeko, abionetak erabiltzen ttuzte, inguruan don guziya akatuaz, ze herbizida hau ezta selektibua, hau da, klorofila dakan eozer atakatzeu: basuak, nekazari txikiyen baratzak... hau da, genetikoki modifikatua ezton guziya! Herri osuak fumigatzen dia, jendia ta animaliyakin!! ingurune guziya kutxatua do, baita grifoko ura re! ta bueno, zonalde hautan agertzen ai din gaixotasun kopurua oso-oso kezkagarriya da. Malformaziyuk jayo berritan, abortuk, leuzemia kasuak haurretan... Aurreko astian kasu bat relebatzea jon nitzen Chaco-ko hiri batea, ta egitan beldurtuta bueltatu nitzen. 6000 hektareako (!) arroz plantaziyo baten onduan do hiri hau, ta bertako famili batekin hizketan pasa genun goiza... beayen semiak leuzemia pasa zun 3 urtekin!! en fin... asuntuan geo ta geyo murgiltzen ai nazen eñian, inpotentzi sentimendua hobeto kontrolatzet, biño halare gorra da holako kasuak gertutik ezautzia...

Arazo honen inguruan bisiyo global bat eukitzeko ta argentinan bizi den egoera hobeto ezautzen laundu nayin, dokumentaltxo bat gomendatzen tzattuztet. ordu bete exkaxekua da, asike animatu beiratu bat matea, oso interesantia da ta! blogian kargatu nahi nun, biño ezin izanduet, asike men tzute enlazia:

http://video.google.com/videoplay?docid=6506849753184454313#


Ale wapines, muxu haundi bana, zaindu zattizte!!

PD: baiiii, bakit, argazkiyak jartzia hitz eman nizuten, biño bideukin konformatuko zaztela pentxatzet... gañea ezin tzazte imajinatu zenbat kosta naun kronika "txiki" hau iazten... atzo hasi nitzan!! jeje. aber aste bukaeran beste txikitxo bat iazten duten...