2010(e)ko abuztuaren 9(a), astelehena

ZORIONAK ATTA!!!

Bueno-bueno... gaur, horren fetxa bereziya izanta, kronika extraordinariyo bat ingot. Ta bai, argazkiyekin!! jeje.

Lenengo, ne hiriya eakutxiko:
Reconquista

Eskubiko hau, hiriko parkeik handina da, igandetan jendez gañezka eotea, hortxe juntatzeia mate hartzeko.




beste argazkiya azaldu berrik eztola ustet, biño norbattek dudak battu re... bai, eliza da! jeje




ta ezkerreku hau, Iriondo kale famatua! jeje. han aurrin kusten den etxetxun bizi naz.


Halare, ez pentxa dena ain politta ta txukuna denik...


zentrotik kuadra batzuk atetzia besteik ezto arkitektura autoktonukin topo itteko...





Aurrekun hitzein nizuten hemendik gertu zeon humedalaz... bitu ze argazki politta!





Halare, eskubikua da mengo paisaje tipikua: dena super laua, basuak deforestatuk ta behiak nonnahi!







Ta hau re "paisaje" tipiko bat! jeje. Jendia kalian be silla ta guzi, mate hartzen ta futbol partido bat kusten.





Ta bueno, hau ne etxeko eszena tipiko bat... jeje. Txe! ikearri integratua noz!! jejeje. (bai atta, El Medico da... sentitzet lapurtu izana, biño zui re okurrittu zizun karri ber nun liburua irakurtzen jartzia aste bete lenuo, eh... jeje)




Ta bukatzeko... ongi ezautuko zuten personajia, mingaña berde-berdikin mate dosi on bat hartu ta geo, jejeje. (bai ama, utzi naute arropa, bitu ze alkandora faxiona! jeje)

Bo, gaurkoz hemen utzikot, nahiko lan eukiut ta argazki hauek jartzen!

Patxo bana! zoriontxuk izan!

6 iruzkin:

  1. Arkaitzako kamarero xexia2010(e)ko abuztuaren 10(a) (03:45)

    argazki eleganteak ta mingai... kuriosoa?? jejeje elegantea auzoa, ta inguruko panorama, ongi pasten ari za bai...
    PD: Zorionak pio!!

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo politta!!!
    Ze argazki polittek. Gustoa ematendu gutxinin mingañagatik badare begetariana izaten jarraitzentzun seinalek ttuzula jajajaja (mingaña berde ta dena geau zattu!) Bueno bromak aparte, etzanela geyegi disfrutatu ta bereziki utzizazu metak alleka batea ta bizittu momentua. Gañea oaindik gauza pillattuzu bizitzeko asike,lasai disfrutau ta integrau oainarte aizan bezala. Bueno abuztun 4kua pila gustatuzin, tristiada bideoa, miño jakinberreko gauza bat. Bo pototi etzattut txapa geyo idatziko, eongogattun, ta animuk gora, seuro ya inpreszindiblia ta dena zala bertan jeje. muaka goxok ta pottoko pottokok (a dulce de leche nahi zunin in posiblezu)
    oni.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Printzesa, gure etxekoa bai behintzat.
    Muxus eta besarkada haundi bat hasteko.
    Eskarrikasko gogoratzeagatik eta nola ez Oreretako kamarero xexiari baita ere.
    Urteak bete bai betzen ditugu, gauzak ikasi baita ere bainan ikastaro ederrena da pasatako garaiarekin gauza gutxi egin dezakegula eta oraina dela aukera bakarra zerbait egin nahi badugu egiteko.
    Filosofatzeari utzi eta atzoko eguna nola joan zen esango:
    Azken aldi honetan bezala Almandozera joan ginen.
    Herriondotik 11etan atera eta gure azken galdutako guda lekura joatea pentsatu nuen Amaiurrera, Baztango lurralde bat Elizondotik 10 km.
    Zerbait bagenekien honetaz bainan orain Aranzadi ari da hango indusketa egiten azkeneko 5 urte hauetan.
    Kontua da 1522. urtean Gaztelako aldekoak dena menpean zutela eta azken egunetan, Maia DORRE / GAZTELU, honetan egon zirela Nafarroko Errezumaren aldekoak.
    Aspaldian honi buruz zerbait irakurri nun eta oker ez banago 50 bat lagunek lau hilabetetan eutsi zioteng gaztelano madari...... eta abar haiei.
    Pentsatzen dut, hauek dira txarrenak, bertakoak ere izango zirela Gaztelanoekin.
    Azkenean goseak, gaitzak eta abar bukatu zuten gure azken nafar ez españolak.
    Lehen filosofia eta orain Historia.
    Gaurkoa itzuli eta esan behar Amaiurretik Elizondora joan ginela eta han oitura denez txokolatea urrarekin erosi genun.
    Gero, legezkoa den bezala bazkaltzera Beolara.
    Ez dizut esan bainan gure Rasta (pottoko) gurekin etorri zen eta gure otordoak enbirik emango ez dizudanez Eñautena esango: platerka bat ONTTO eta babarrunak, aragirik gabe, bainak piper plater bat ondoan duela.
    Dakizunez gehio naiz hitz egitekoa idaztekoa eta oraingoz esan oso ondo pasa genuela eta zure falta sumatu zela.

    BESTE MUXU ETA BESARKADA HAUNDI BAT.
    ZAINDU ETA IKASI

    ErantzunEzabatu
  4. Yeup Fistra!!!

    Bizi nazela!! Gaur irakurri ttut zue azkeneko 3 kronikak. 2. kronikan krixton txapa sartu nizun 2 aldiz eta bitan erroria eman zian. Asike gaur motxa izaten saiatuko naz bazpare.
    Ikusten dutenez ongi pasten ai zea asike igual jarraitzeko animuk bialtzen dizkizut.
    2 gauza sin falta kontatuko:
    1.- Xanistebanetako lehenengo gauian parrandan, amazkarren, zutaz goatu nitzen ta DJ Bull-ei zuetzako abesti bat eskatu niyon. Asmatu zein zen? NIKO ETXART!! EH rock-an rolling. Jarri zun!! Niko eta Argentina bat eginik!!!
    2.- Yake etzinen Primin etxeko bazkariyan, txistia hemendik bialiko dizut." Que hace MacGiver con un cocodrilo y una oveja?...... Un jersey de La Coste!!" pufff... nei kontatu ziatenian obeto sonatu zun.

    BUeno... ez dut txapa sartu nahi eta berriro erroria ematia. Asike kanbio y korto!!
    Besarkada bat eta mila muxu!!
    Fistro

    ErantzunEzabatu
  5. APA NAIARATXUUUUU!!!
    Azkenien heldu die Aramaixoa zure notiziak, badakizu hona gauzak berandu etorten diezela...jaja. Aspaldiko partez zure blogien sartu ta me he puesto al dia.

    irakurri doten moduen ederto zabizela e... kotxina...jajaja!!!
    bueno ta kontau, zelan argentino tartien??? euran azentuekin enamoretan?? ba kontuz e... peligrosuek die, edozein tontokeixa esanda be euran azentuekin kriston piropue botaten dauiela emuten dau... asike badakizu al lorito !!!jiiji
    ta bestela hemen nobedade gutxi... goixetan taberna zuluen lanien ta arratsaldetan poka letxe, egueldi eskas honekin ez dau plaia juteik!!!
    a!!! zuretako erregalotxo bat dauket bueltetean zareneako. horra juen baño lehen emunbinotzun erropak gehitzen doiez poliki poliki, ikeako poltsa haundi horretako bat dauket zuri emuteko. asike bueltetan zarenien Aramaixoa etorribiko za bixitatxo bat itxen.

    Ale majisimaaa... ondo ondo segi ta aprobetxau e....

    paaaaa haundi bat!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Eeeeeeeeeeeeeeee...argazkik ta danaaaaaaaa!!!! iujuuuuuuuuuu!!! Ta ikusteet oaindik Euskaldun aurpegi pixkat dakazula...laster Mate forma jarriko zaizu ta...jajajaa!!! Wapaaaaaaaaa!!!

    ErantzunEzabatu