2010(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

Con Monsanto hemos topado!!

Kaixotxo denai!! zemuz?? festa giro alayin, ez?? kabroiak! jeje. nik, uste biño hobeto damakit xanistebanak galtzin asuntua, biño onartu berra dakat atzo eun pixkat arrarua euki nula... reflexiyo eun hoitako bat... eztakit, onezkeo bada hillabete honea iritxi nitzela, ta egiya san tita pasa nau ta oso gustoa noz, biño nere espektatibak betetzen ai din pentxatziai man tzin... enun erantzutia lortu, asike aurrea jarraitukot esperientziyaz disfrutatzen!! jejeje.

Ta bueno, gaur (behingoz! jeje), ne lanaz hitzeingo... mentxe prepatuet matetxo bat (super integratua noz ya!), ta azken kroniketan kontatzea atrebittu enazen proiektua azalduko. Etorri biño len askoi san nizuten nekazari komunidadiekin aittuko nitzela lanin, biño klaro, hortaz aparte enekin askoz geyo... gañea komentatu nizuten ne sorpresa asoziaziyuan ingurun; urte askotako lana... egoera ta momentu ezberdiñeta egokittutako lana... ba aniztasun horren barruan, obserbatoriyo bat dakate martxan; bertan, komunidade ezberdiñek ttuzten konfliktuak registratzen dia. Alde batetik konflikto territorialak dozte, hau da, betidanik hor bizi izan din komunidadik botatzen ttuzte enpresa haundiyei lur hoiek saltzeko. Ta bestetik, konflikto ambientalak (ne sektoria); lur estentxiyo zabalak ttuzten empresariyuk (ze hauei ezin tzaye nekazari deittu), Monsanton pakete produktibo osua aplikatzen dute: hazi transgenikuak, lote mekaniko guziya ta kultibo hauek bakarrik resistitzen duten RoundUp herbizida famosua. herbizida honez gain, beste hainbat insektizida, fungizida ta abono erabiltzen ttuzte, inongo kontrolik gabe, biño egitan arazuk glifosatukin (RoundUp Monsantok patentatutako marka komertziala besteik ezta) ttuzte. Horren kultibo haundiyak fumigatzeko, abionetak erabiltzen ttuzte, inguruan don guziya akatuaz, ze herbizida hau ezta selektibua, hau da, klorofila dakan eozer atakatzeu: basuak, nekazari txikiyen baratzak... hau da, genetikoki modifikatua ezton guziya! Herri osuak fumigatzen dia, jendia ta animaliyakin!! ingurune guziya kutxatua do, baita grifoko ura re! ta bueno, zonalde hautan agertzen ai din gaixotasun kopurua oso-oso kezkagarriya da. Malformaziyuk jayo berritan, abortuk, leuzemia kasuak haurretan... Aurreko astian kasu bat relebatzea jon nitzen Chaco-ko hiri batea, ta egitan beldurtuta bueltatu nitzen. 6000 hektareako (!) arroz plantaziyo baten onduan do hiri hau, ta bertako famili batekin hizketan pasa genun goiza... beayen semiak leuzemia pasa zun 3 urtekin!! en fin... asuntuan geo ta geyo murgiltzen ai nazen eñian, inpotentzi sentimendua hobeto kontrolatzet, biño halare gorra da holako kasuak gertutik ezautzia...

Arazo honen inguruan bisiyo global bat eukitzeko ta argentinan bizi den egoera hobeto ezautzen laundu nayin, dokumentaltxo bat gomendatzen tzattuztet. ordu bete exkaxekua da, asike animatu beiratu bat matea, oso interesantia da ta! blogian kargatu nahi nun, biño ezin izanduet, asike men tzute enlazia:

http://video.google.com/videoplay?docid=6506849753184454313#


Ale wapines, muxu haundi bana, zaindu zattizte!!

PD: baiiii, bakit, argazkiyak jartzia hitz eman nizuten, biño bideukin konformatuko zaztela pentxatzet... gañea ezin tzazte imajinatu zenbat kosta naun kronika "txiki" hau iazten... atzo hasi nitzan!! jeje. aber aste bukaeran beste txikitxo bat iazten duten...

2 iruzkin:

  1. jo aurrekon kriston explikaziyua idatzi ta etzian biali. flipau in nun zure sarrerakin koloretan! horrenbeste halako ta halare beste jendia importa etzaken pertsonak oandik harritu ite naue...

    hemen petroleuakin zion kriston jaleua, batzuk alde bestek kontra... ta petrolerak kriston negoziyua iten... en pin

    ondo ondo segi!!!!!!! ta gogor p.. kume oyei! chaito!!

    ErantzunEzabatu
  2. kaixo gure printzesa
    atzo aitak esa zidanean idatzi zenuela segituan etorri nitzen irakurtzera eta dena bukatu ondoren gogoratu nuen zartaia sutan utzia nuela beraz beste egun baterako utzi nuen idaztea baino gaur dena kontrolatua dago eta hemen noa azken berriak idaztera.
    Ostiralean bukatu ziren jaiak baino larunbatean goizeko 11tan gazte kuadrola bat oraindik etxera ezin joanik jarraitzen zuen.
    Gu nahiko zintzo ibili gera bezperako afaria ,Primiren etxean bazkaria eta gau bateab Antonio eta Garbinerekin oilaskoa jatera.
    Lehenengo egunean zutaz asko oroitu ginen zure lagunak plazan ikusi genitunean txupinazoaren zai.
    Gure baratza eder ederra dago eta nahiko tomate jaten ari gera. Eguraldia nahiko nahastua batzuetan bero eta hurrengo egunean euria (beti bezela).
    Eñautek beti idaztekotan dago baino ez omen du ordenadorerik eta ... baino jaietan ibiltzeko denbora izan du naiz lanean egon eta Primiren etxera nahiko jator etorri zen lo pixka bat egin da.
    Urrengoan kontatu nolakoa den zure bizimodua hor, ze lan egiten dezun, ze jaten dezun (oriaindik begetarianoa jarraitzen dezu?) eta nahiko erropa lortu dezun hotzari aurre egiteko.
    Gaurkoz nahikoa da, laister idatziko berriro
    milaka muxu eta eskuminak Primiren etxean egon ginen denon partez ( Andoni oraindik ez daka oso garbi non zauden eta zertan)

    ErantzunEzabatu