Kaixoooo... bai, atzokua ta geo kontzientziya gaizki nakan, ta zuen insultuak irakurtzen hasi biño len kronika iaztia erabaki et. Jo, eske ze azkar pasten den denbua!! Konturatzeako pasa da astia! (bo, ta baita gehixio re...). Izane Karibe aldian ritmuak bestelakuak dia... jaja, bai gaztiak (ta izantakuak), zuek negu gorriya pasten ai zazten bitartian, ni karibeko hondartza ederretan noz zilburra bixtan; ta ipurdiya ezin dutelako eakutxi... Hemen jendia erdi billutxik ibiltzen da kaletik, biño geo bañatu arropakin itten dia!! bamos, ni se te okurra sakar una teta en la playa, denak eskandalizatzen dia!! en fin...
Bo, guazen gauzak hasieratik kontatzea, ya behin argi gatu dela NI kariben nozela, ta ZUEK ez... jajaja. (Berrizen zuen gorrotua irabazten ai naz...). Ba bueno, halako batin topaketak bukatu bazin re, egun bat geyo pasa genun hiriyan, onezkeo kariñua hartu geniyon... sin mas, peli bat kusi, tortilla patata bat in... bai, hemen re bukatu et tortilla iten... jaja. eskerrak mateko!
Ba bueno, asteleneko ya abioya hartua genun Santa Martara tortzeko (iparraldian), bua ze etzattuztet kontatu, biño herrialde osua inundatua do euriyak dila ta. Autobusez muitzia nahiko zalla do, ta gañea kriston ofertak dozte barne hegazkiñak hartzeko, busa miño pixkat garestixio besteik ez! Bo, ba hoi da hoi berua abiotik jetxi giñanin!! Bogotako hotza ta euriyakin ohituta!! ta umedadia nazkarriya! ya hasi ga berua hobeto eamaten, biño ez pentxa euriyaz libratu ganik... Kolonbian gaudenetik, ez dugu egun bat bea re izan euriyik gabe! Con los baskos llegan los txubaskos!! jaja. Biño bueno, ez pentxa horrek geldituarazi digunik... motxila hartu ta Tayrona parke naturalea jon giñen egun batzuk pastea. Hoi toki zoragarriya! Kriston basuak ta hondartzak! halare ez imajinatu postaletako hondartza kristalinuak, ta ur lasaiak... euriya dela ta, mendiko lokatz guziya itxasuan do, ta toki askotan ezin da bañatu kriston indarra baitaka urak. Geo gañea bertakuen istoriyak entzuten, ke si giri pilla itto dila, ta beste batzuri marrazuk eraso yela, imajinatu gue kaka-larriya! jaja. Halare kunplittu genittun helburuk, ta topatu genun kokoteruaaaaaa!!!
2011(e)ko abenduaren 5(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Egia al da "Santa Marta tiene tren pero no tiene tranvia"?
ErantzunEzabatuIndezente!!!!! bueno oaingun portauza, noizbeinka idaztenbaiguzu konformatzengea. Bai arrazoizu ango ta emengo ritmua erabat difentia dia ta pentsatzet ya oittukoziñela ezta!!!jajajaja Disfrutazan ta etzanela kolore geyegi hartu ze geo aber zein jartzenden zue ondun. Kokotxonbat ekartzu oneaka. muxuxuxx oni
ErantzunEzabatukaixo printzesa, badakit bizi zarela esatea nahikoa zela esan nizuela baino eskatzen hasi eta orain bizi zarela eta non zauden jakin nahi dugu.
ErantzunEzabatuZu pozik zaude Kariben baino hemen ere pozik gaude jaiak direla eta. Astelehenean San Nikolas txikia ospatu genuen, asteartean konstituzio eguna zela eta jai eta gaur amabirginan eguna dela eta jai.Aitak eta biok egun hauek pasiatzeko aprobetxatu
ditugu asteartean Durangoko azaokara joan ginen baina ainbeste gende zegoen ez ginela sartu eta Urkiolan pasiatzen ibili ginela.
Gaur Zarauzko azoka mediobalan agon gara eta bi egunetan etxerakoan amona bisitatu dugu, beti bezela jarraitzen du.Bidali orko postal bat pixka bat alaitzeko.
Laister arte eta muxu pilo bat
Ba, hemen gaude gu, azkeneko urteetan egin duen udazken bero eta lehorrenean, Euskal Herri zaharreko kale txukunetan paseatuz, zu hondartza ziniketan euripean, izerdi patsetan eta mozkituak kozkatua zauden bitartean. Repito GU gara perretxikoak labean eta sagar erriak pixkorriloarekin bazkaltzen dugunak ZU arrai gordina (ala Colombian ez dute zebitxea prestatzen?) eta kafe arrobioarekin konformatu behar duzun bitartean. Ai! ze txarra den enbidia, ikusten zer nolako gaiztakeriak idaztzi arazten dizkidan nire ilobatxo maiteari...
ErantzunEzabatuAfuan, ez saiatu egiazatzen marrazoak odola usaitzen ez duten bitartean ez dutela erasotzen, horrelakoetan zu jakinduri teorikoarekin konformatu eta utzi enpirikoa bestei.
Ah! Santa Martako trenaren antzinako kanta egia den galdera nerea da. Goio ohiuka ari zen eta ez zidan zinatzeko astirik ere eman.
Ondo segi, preziosa. Izeba.
ieup! jun zinanetik idatzi ber nula pentsatzen ai nitzan, biño inbidiya maten aittu ber bazu 2 aldiz pentsatukout hurrengun e !! jejeje !
ErantzunEzabatubo eztakit ze jarri ta ongi zuzela ikusten da asike segi hola !!! ayooo !