Ei familia! Eguberri On denai!! Zemuz portatu da Olentzero?? Mendik pastia aztu in yo, biño pentxatu nahi dut eztela izan gaizki portatu nazelako, sino ke urruti xamar nozelako… jaja!
Ba mentxe nabil, Chocó aldian, kosta pazifikuan, bidai-lagun berriyakin gañea! Antoniokin engantxatu naz, Bogotan bizi den Madrileño bat, laun baten launa, Nola ez… jaja. Ba elementu hau dokumentalista da, ta pazifikoko musikakin enamoratua do (inguru hontatik indako bideotxo baten enlazia pasako, kusi, oso politta da: http://www.kinowo.net/blog/?p=293 ). Honea tortzekua zela enteatu nitzanin, enun aukera galdu ta Quibdó-ra (Chocó departamenduko hiriburura) gerturatu nitzan beakin elkartzeko. Zonaldi hau, ezta prezisamente turistikua, ta bakarrik tortzia, iñongo kontaktuik gabe, ezta, oandik re, oso gomendagarriya. Pena da, ze kriston parajik dozte, ta jendin nasketa flipantia da. Esklabutza garaiko generaziyuk, ta indigenak besteik eztozte! Oso nasketa kuriosua da, ta gizakiyak indako barbaridadiak iñon biño argiyago kusten dia. Kristoneko oihana da hau, ta honen babesea torriyak dia denak… baita gerrilla ta paramilitarrak re desgraziz… Konfliktua oso aktibo do ingurune hontan, ta hiriburuan jende desplazatu pilla do, zonalde ruraletatik ihes indakua. Asuntu honekin pixkat kezkatuta ibili ga, biño kriston suertia euki dugu, ze Quibdón ezautu genun neska batek, be herriya bixitatzea gonbidatu zigun, ta hantxe jon giñen beakin, seko emozionatuta! Hasieran larrittuta giñan, bidian kontrolen bat ro topatuko genulakun, biño azkar jon tzizkigun beldurrak, jendian pulamentu exkaxa, ta montatutako despelotia kusita… Eztakizute ze odisea izan tzen Pizarroa iristia!! Bo, aunke pixkat eskarmentatu neon, ze Pereiratik Quibdoa alletzeko, 25 ordu pasa nittun busin; 15 ordu berandu alletu giñan, euriya zela ta, karreterak mozten tzin derrunbiekin, ta berrize ireki arte, kieto, busian sartuta! Eztakizute ze illarak sortzen tzin, herri hurratseko bus illarak gotzen zizkiten! Jaja. Bueno, biño geo torko zenakin, abisu txiki bat besteik etzen izan hoi…
Ba egun batzuk Quibdon pasa ta geo, Antoniok ezautzen tzittun jendia bixitatzen, ta gauza batzuk grabatzen (kusi ber tzeniten, kaskuekin ta mikrofonukin! Jaja, 5 minutuko esplikaziyua ta geo, teknikua nitzan en sonido! Jajaja), 23-an hasi genun trabesia. Goizeko 5tako bus estaziyun giñan, lenengo busa hartzeko esperantzakin… ai gixajuk… oberbukiña zon busetan, ta denek etxea joteko gogua zutenez fetxa hoitan, etzen ezer errespetatzen, nahiz ta zuk billetia euki. Ba azkenin modu txarrez bus batin sartu ta 7tako abittu giñan, maletaz, boltxaz ta jendez gañezka. Oso komodo ez bagiñan re, pozik giñan abittu giñalako, biño seittun hasi zin señale txarrak agertzen… 20 minutura errueda pintxatu zen… jaja. Bueno… ba aldatu ta benga berriz bidian… 9tako Istminara alletu giñan, ta han busez aldatu ber men genun… horrenbeste kostatako tetrisa desmontatu ta gasolindegi batin utzi ziguten… zai… zai… zai… busak pasa ta pasa, ta gutaz etzen iñor gotzen!! Ta gehina harrittu zina, jendin jarrera; iñorrek etzittun paperak galtzen, pixkat kejatu ta hortxe gatzen tzin kieto! Ni nahiko pazintziko pertxona nazela, norbatte akatzekotan neon, biño bertakuek etzutenez ezer itten, enitzan ba ni kriston pitotia montatzen hasiko! Bertakuei imitatu, ta eskuak gurutzatuta pasa genittun, 6 ordu!!! Ez bazin ultzera bat ate ordun, enau ateko iñoiz! Ama, hoi desesperaziyua!! Azkenin bus bat abordatu, berrize tetrisa in, ta halako batin, berrize karreteran giñan. Bueno, karretera satia eufemismo bat da kasu hontan, ze oihanetik barrena zen bidia, kriston zuluakin! Errezatzen ta dena ikasi nun momentu hartan! Jaja. Ba, ojo al dato, 47 kilometro itteko 5 ordu pasa genittunin, ta gauzak okerro jotia bazutenik uste ez genunin, destinuk azken bromatxua gastatu zigun… kamioi bat bolkatuta zon bidian, ta oñez in berra euki genun azken tramua… en fin… egiya san kontetu ta dena giñan busetik jetxi giñalako.
Atzeneako, gabez alletu giñan Puertu Meluk-ea, ta hurrengo goiza arte barkuik etzonez, han pasa berra euki genun gau… ta aze gaua! Iñoiz pasa uten okerrena! Arratoiz betia zon etxia, ta gau osuan ordu bete lo itia lortu banun nekiagatik izan tzen. Hoi kaka-larriya!! 5 minuturo pareta jotzen neon arratoiak uxatzeko! Iñoiz eztut desiatu horrenbeste eguna argitzia!
Bo, ba hurrengo goizin barkotxua hartu, ta 7 ordu ta geo errekan betti, alletu giñan Pizarroa, Baudo ibaia itsasoratzen den hertzian. Bertan Dionisio jaunak be etxeko atiak ereki zizkigun, ta familikuk bezela tratatu digu! 5 egun pasa ttugu bertan, ondoko herritxuk bixitatzen, jaten, errekan bañatzen, jaten, hondartzatik pasitzen, jaten, umiekin futbolen ibiltzen, jaten… jaja, kilo pare bat hartu ttutelakun noz… jaja. Kriston eun lasaik izan dia… zoragarriyak! Peturi esker (gue gia), bertako bizitza gertutik ezautzia euki dugu, ta oso zorteduna sentitzen naz.
Josus ama!!!! aze abentura pilua eukittuzuna azken aldiyan. Egiyaesan zu etza kiziyotik atetzen errexa miño enau arritzen norbatte akatzeko gogukin eotia. Alare ukerrena arratoiana dudik gabe, hotzikarak ta dena eukitzentttut pentsatu soilakin,...
ErantzunEzabatuBo alare zu beti alderdi positibuakin, oida inbertzuna dudik gabe ta disfrutatu altzun guztiya. Bueno gaur urte zarra potebat artukodugu zure izenin ta bukau zazu ondo ta hasi obekiyo urte berri hau. Jakizu urtian zehar zukin eongoganez ospatukodugula berrirore. Muxux goxok ta pottokok. Oni
Naiara!
ErantzunEzabatuJo neska! Arrittuta neon emailik etzenula bialtzen ta lengo baten okurrittu zitzaian blog-a. Ziaro aztuta neon! Gaur irakurri dittut zure kronika guztik erreskan, ta eztakit urtezarretako ajia oaindik ezteten superatu o zer, jeje, baño nobela bat irakurtzen ai nintzala iruitze zitzaian! Kriston animua ta gogua transmititze dezu neska, nabaria kriston esperientziya bizitzen ai zeala.
Aprobetxatu egun bakoitza ta ondo ibili!!
Muxu haundi bat Usurbil aldetik!!
Urte berri on wapaa!!!Zure berririk ez emailean, eta zure blogaz gogoratu naiz!!jeje!!
ErantzunEzabatuIkusten det primeran zabiltzala, hoi inbidia!!Aprobetxatu tope eta tarteka, blogean sartuko naiz zure abenturen jarraipena egitea...
Muxu pottolo bat!
Izaro
kaixo Printzesa
ErantzunEzabatubeti bezela etxekoak azkena eta gainera izeba oporretara joan da egun hoien ajia pasatzeko eta erantzule bat gutxiago dezu.
hemen denok ondo gaude, amaona era gurekin egon da jai hoietan eta osaba Joxe Mari
hotel dotore batera joan da urte zaharretako festa pasatzera.
aurten era aita trikitrixa jotzen egon da eta pandero jolearen falta sumatu du, besteak ere falta ziñela sumatu dugu esparrago gehiago izan ditugu jateko.
eskerrikasko zure telefono deiagatik denok asko poztu ginen espero dut oso gerestia ez izatea.
muxu pilo bat eta urte berri ON.
Eh, eh, eh, hermana: nondik atera duzu kanpoan egonagatik ez ditudala nire ilobatxoaren des-benturak jarraituko? Gogoratu 2tzanko bost ordenadore eta tableta dugula eta hoietatik 4 mugikorrak.
ErantzunEzabatuIlobatxo: pa handia "La Hermidako" mendipasabidetik. Alafedia nire errekorrak puskatu dituzu, abuztuan gu ordu t´erdi egon ginen taxixa bete arte eta 8,30 ordu behar izan genituen 300 km egiteko baino zure alde gurea "super-azkarra" izan zen.
Beno, izebak betiko lepotik burua eta beti bezela merituak kendu nahian baino "técnico de sonido" batek ze egiten du, zuzendariak keinua egiten duenean "rec" botoia sakatu eta beste keinua egiten duenean "stop" sakatzeaz aparte? Ah, bai noizean behian "rew" ere sakatu...
Urte zahar gauean motxila hartu eta etxe inguruan buelta egingo zenuen, ezta? Magnoliak dio hori egiten dutela, hor Colombian, urrengo urtea bidaiaria izateko. Ze itxura hartu zuen zure zuringoak?
Beno, gazta erostea joan behar omen dugu eta zuri ilea hartzeari utzi behar omen diot.
Ondo segi eta asko zaindu zure burua. Izeba.