2012(e)ko urtarrilaren 7(a), larunbata

URTE BERRI ON!!!

wapus!! zemuz zate?? ni eleante, zuetaz gotu re in gabe! jajaj, broma da... horrenbeste somatu et zuen falta, parrandan ibili nazela aste osua penak aztutzeko! jaja. ni aste bete, biño hemengo jendia bada hillabete festan dabillela, hau manbua dakatena gorputzin kolonbiano hauek! Abendu guziya oporretan dijuzte, eguberriyak dila ta, ta oan urtia hasten dela, ba iñauteriyak! jaja.

Ba bueno, abenduak 30-n San Pachito ospatzen zen Quibdó-n; kuadrillen egun jigante bat! Kuadrilla bakotxa be kamixeta ta "txarangakin", hiri guzitik desfilatzen, chirimiak dantzatu ta alkola eaten. Vaya espektakulo! ta Antonio be kamarakin grabatu ta grabatu, ta ni be atzetik, ez galtzeko! jaja. Gabian, berriz, Tutunendo izeneko herritxo batea jon giñan, hango bailia kustea; garai bateko erromeyen antzekua, orkesta Chirimiak jotzen, adineko jende dexente, ta gizonezkuk dantza eskatzen. Hasieran pixkat grabatzen ibili giñan, biño bigarren zerbezakin dantzatzea re animatu giñan bertako jendiakin, aunke guria geyo zen estilo libria, jaja! Hurrengo goizin 7tako busa hartu berra genun Quibdoa bueltatzeko, ta 4terditako lota jon giñan (2 ordutxo bazin re) ba goizin-goiz hortxe topatu genittun gaupasero guziyak (atton-amonak okerrenak!) herritik desfilia iten musikariyekin! jaja. ezin genun siñetxi; ta okerrena zen, seguro giñala etzila etxea retiratzekuk! jaja.

Ba 31-n hegazkiña hartu genun Calira joteko, bai... hegazkiña. Ya nahiko eskarmentatua noz hemengo transportiakin, ta urte zarra bus estaziyo batin botata pasatzeko gogo gutxi nakan... Bogotan ezaututako jendiakin plana iña genun elkarrekin pasatzeko urte zarra Calin, niki tiradunetan ta salsa dantzatzen, jaja. Egiya san etzen horrenbesteako izan, ze justo Caliko feriya izan tzen aurreko eunetan, ta jende guziya etxian tzon familiyakin afaltzen. Gui re familitxo batek afaltzea gonbidatu zigun, barbakoa earra men tzakaten, ta oso politta izan tzen beayekin hastia urtia; matxak ta dena karri zittuzten guegatik! jaja.

Ta eun pare bat hiriya ezautzen pasa ta geo, ezin ipurdiya geldik euki ta, Pastoa torri nitzan beste laun batzukin, bertako iñauteriyak ezautzea. Kriston fama dakate, ta esan berra do ongi irabaziya dakatela! Ne bizitzan eztut kusi gauza desfasatuagoik! 3 egun pasa ttut illia iriñez beteta, aurpegiya pinturaz josiya, ta arropa... ba beiratu ta near iteko gogua maten tzula! Beltza ta txuriyen festibala deitzen yote, ta esklabutza garaitik dator. Garai hartan, urtarrillak 5tin esklabuei jai ematen zitzayen, ta jabiak, festan integratzeko, beltzez pintzatzen tzin arpegiya. Hurrengo egunin, berriz, beltzak, txuriz pintzatzen tzian. Ba hortik hasita, gaur egungo desfasea alletzen ga... ezin da kaletik ibili zikindu gabe! teorian egun batin txuriz, ta hurrenin beltzez zikintzen dia, biño praktikan ezta ezer errespetatzen... ezta poliziak re!! jajaja. ezin tzazte imajinatu ze plazerra sentitzen den militar bat kalin topatu ta espumaz goitik bera betetzian esprayakin... iñor ezta haserretzen! dena toleratua do! Gerra seriyuk euki ttugu... gañea, gure giri pintakin, denak gue billa joten tzin... bua, ze ongi pasa uten egun hautan! Monja bat pringatzia re lortu nun! jajaja. Geo halare jangoikuk kastigatu in tzin, ta kriston burukua eman nitzan pareta baten kontra... jaja, en fin...

ta hoixe, ya iñauteriyak bukatu dila, launak despeittu ta Putumayo ayeka joteko asmotan noz, azken eunak pasatzea. 15a gerturatzen ai da, ta muga zeharkatu berra dakat bisadua renobatzeko... Ekuador oso politta men da... jajaja.

Urtia resakakin hasiko zenuten esperantzan despeitzen naz... zoriontxuk izan! Patxok

5 iruzkin:

  1. Kaixo Printzesa:
    Lortu dut lehenengoa izatea!
    Igande goiza da eta hemen gaude aita eta biok etxean gozo gozo, kanpoan euria ari du eta barruan kalefazio jarri eta epelean gaude.
    Jaiak bukatu dira eta biar lanera joan behar dugu (egia esan gogo gutxikin) zuk ez dezu horrelakorik jajaja zuk esaten dezun bezela.
    Zure kronika irakurtzerakoan buruko handia artu dezula irakurri dut eta galdera da nola zeuden hori gertatzeko?
    Ondo pasa Ekuadorren eta lagun berri asko egin
    laister idatzi frontera zer moduz moldatu zeran jakiteko.
    muxu pilo bat

    ErantzunEzabatu
  2. Uole!!! Lehenikta bein urteberrion zuribe politte!!!! Kustenden bezela topea aizea aproxten bertan eunak,... dantzan, zikinduta iñauteritn, golpenbat edo beste... Bai ta emandako golpia paetan kontra obekiyo kontauberkoiguzu aix!!! Bo gaur eno oso ispirauta idazteko asiske zaindu zaiz, segui disfrutatzen oain bezela ta kontauokoiguzu zelan Ekuadorren eta bertan gertatutako guztik. muxuxuxuxxu onin

    ErantzunEzabatu
  3. Publikuak hala eskatzen dunez, interbentziyo txiki bat ingot zuen dudak argitzeko...
    Ba uste zutenan kontra, eneon mozkortuta burukua eman nitzanin; asuntua da kriston atakia iten ai zitela espumakin ta ni (espaloyun iyota neola paetan onduan), arpegiya tapatu nayin, bortizki burua jiratu ta hortxe paeta jotze itzela! jajaja.

    ErantzunEzabatu
  4. Jajaja!
    Esplikatuta okerrago da!
    :-P!!
    Irati

    ErantzunEzabatu
  5. Baino, baino, baino, zer egin dizu Goio gaizoak horrelako disgustuak emateko? Munduak Tolosakoak baino inhauteri obeagoak badirela ez duzu, ba, idatzi?????????????? Eskerrak oiartzuarreraz ez dela arras ongi moldatzen, bestela urgentzitako bidean ginen onezkero!

    Oporrak aurretik LSEko azterketa izan nuen eta 6 minutuz zeinuz zerbait kontatu behar nuenez zure abenturak kontatzen aritu nintzen. Neska, bada garaia zer edo zer interesantea edo berezia egiten hasteko: "sufi" ziztrin bat besterik ez dut lortu eta ziur nago ez dela nire trakeskeriaz baizik "falta de materia prima".

    Beno, ilibatxo, pa handi-handia eta ondo pasa Ekuadorren.

    ErantzunEzabatu