Bitu urte hasierako promesetako bat blogan maizuo iaztia zela; ta iñoiz biño beranduo nabil! Bakizute nola din promesa hoyek... jajaja.
Ta bueno, ya alletu nazela Ekuadorrea! Quiton noz, Naroan etxia okupatzen (lotxik gabe, beste behin re!). Ondarruko neska hau Bogotako topaketetan ezautu nun, ta eztakizute ze poza berrize euskaraz aitzia... nahiz ta gue dialektuekin goraberatxo batzuk euki tarteka... jaja. Oangoz hemen geatzeko intentziyua dakat, pixkat deskantxatu ta Ekuadorreko ruta pixkat preparatzeko. Gañea kriston pereza dakat herrialde berri batin zerotik hasteko... jendia aldatzen da, janariya, garrayua, preziyuak... ta moneda! oan arte billetik manejatzen aittu ta geo, berrize buelta xentimota! Bai al tzenekiten hemen dolarra manejatzen dela?? nik ez... ta hoixe, Naroak eskeintzen naun goxotasun hau aprobetxatuko ut aklimatatzen joteko, ta baita tristurak aztutzeko; izane, nahiko penakin utzi ut atzian Kolonbia... Pasada bat izan dia 2 hillabete hauek; zenbat jende zoragarri ezautu uten! zenbat toki zoragarri bixitatu ttuten! Emateutez gañea, hobena atzeneako utziya nakan: Putumayo. Txoatuta utzi naute paraje hoiek! Egiya san askoik pentxatu gabe barneratu nitzan, izen bera dakan diskoetxian majiak bultzata (Eñautxo, zuk ulertzen nazu...). Ba zonaldi hau re ruta turistikotatik kanpo do; oan dela urte pare bat arte etzen oso segurua, bertan zozten herrialdeko koka kultibo gehinak. Hau dela ta, Estatu Batuen Plan Colombia famatua hemen aplikatu zen indar handiz, ta puntu ezberdiñak lantzen battu re bakizute zein den plantaziyuekin bukatzeko erabiltzen dute metodua?? Glifosato bidezko fumigaziyuk... bai, Argentinan hainbeste buruhauste maten ai den sustantzi berdiña! en fin... bertako erakunde batekin kontaktatzen saiatu nitzan, biño etzen oso arrakastatxua izan lenengo bixita hoi... bueltatu berra eukiko ut ba! jaja.
Ba kontatu nizuten bezela, Pastoko iñauteriyak ta geo (Tolosakuk biño exkaxaguak... jaja), launak atzin utzi ta Putumayoa abitu nitzan. Halare bakardadik etzin askoik iraun... Sibundoy izeneko ballaran gatu nitzan gaba pasten ta posadan bertan topatu nun mutil kuadrilla jatorra! Be izeban posada zen, ta eguberriyak pasten ai zin bertan; Mocoakuk zin, ne hurrengo destinua! Ba azkenin 2 egun pasa nittun ballara zoragarri hartan, lasai-lasai; menditik ibili ta bertako nekazariyekin eonaz. Beyak jezten ta dena aittu nitzan! ta zuhaitz bat re landatu nun, reforestaziyo proyektu bat zakaten ta... Ta bueno, hemendik Mocoara abittu nitzan, departamenduko hiriburura, pixkat kaka iña, ze hartu ber nun karreterak eztaka ez oso fama ona... la carretera de la muerte deitzen yote, hortik ate konklusiyuk! jaja. Ba azkenin etzen horrenbesteako! ni gañea flipatuta nijuzen parajiei beira; sateizutet Jurasik Parkeko pelikulan barruan sentitzen nitzala. jeep-an atzeko partian, landare arraro guziyei beira; mendiya ta kaskadak nagusi. Halako batin dinosauriyo bat ate bazin re etzin bate harrittuko! jaja.
Jo, ba ikearri gustatu zin Mocoa! Beste hauek gia lanetan, Putumayoko txokuak erakusten, ta Sandra anderiak bere etxia utzi zila... emozionatuta neon!! Nola etzin ba pena mango jende jator hau utzi berrak?! Ba igandian ya bisadua bukatzen tzinez, goizin goiz hartu nun busa mugako herrira joteko. Hasieran Panamerikanatik kruzatzeko asmua nakan, biño Mocoan azken momentura arte eon nahi nunez, ezhoiko fronteratik pastia tokatzen tzin... ta bai zela nahiko frontera xelebria; zuk preokupatu ber tzenun irteerako ta sarrerako selluak lortzen! Herrialde bakotxeko migraziyoko ofizinen billa, 2tan kruzatu nun frontera, ta iñorrek etzizun ezer saten! biño bueno, dena en orden jarri ta geo, ta beste bi autobus probatu ta geo, Quiton neon, Naroa kusteko desitzen. Ta hoixe ongietorri bereziya in tzina... kalea jetxi zen ne billa, etxeko giltzan barruan utzita! hau elementa! ba egun pare bat bidaiatzen pasa ta geo, oandik re ordutxo batzuk itxoin berra euki nun dutxa goxo bat hartzeko, jajaja! Itxura ona hartzen yot honei... aber ze sorpresa dazkaten zai herrialdetxo honetan!
2012(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Bueno!!! bazen garaia bai!jajaja Dakizun bezela urte berriko proposituk betetzeko ta ez betetzeko daude, ta hauen inportantziyare relatibua izaten da,... disaster total. Bueno egiya esan berandu badare plazerbat da zuri buruzko notiziyak jasotzia, naizta batzutan kriston inbidiya ematentzun. Segi abenturak bizitzen ta disfrutatzen. Muxu goxo goxok ta patxolo politte. Oni
ErantzunEzabatuKaixo, ilobatxo:
ErantzunEzabatuUste nuen zure asmoa Colombiatik iparreruntz igotzea zela Mexicora iritxi arte. Ez dakit disgustoa emango dizudan baino Ecuador, hegoaldean dago (pst, horrela jarraitzen baduzu Patagonia txiletarran azalduko zara)
Eta ikasi al dute Quiton kafea egiten ala tintoarekin jarraitzen dute? 94n, gu hortik ibili ginanean, hiri osoan bi taberna besterik ez ziren kafetera espres zutenak, ugariu al dira? Ah! eta jesuiten eliz dotorea ere badago alde zaharrean, gustatzen zaie San Inazion himnoa euskeraz kantatzea, ale! Animo.
AH! eta Cotopaxiko eliz museaz paxo egin, siniestroa da, pentsa nik esateko ez sartzeko...
Beno ilobatxo, gezurra badirudi ere ez nago batere inspiratua (espero Eñauten lagunak ez irakurtzea) beraz pa handi-handia eta segi ondo pasatzen.