2012(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

AZKEN REFLESIYUK...

Bai, jendia... hau izango da ne azken kronika... etxea bueltatzia erabaki dut... Pena? bai, nik ebai, biño 2 aste damazkit aukera honei bueltak ematen, ta gorputzai kaso in berra dola pentxatzet. Iya pasa dia 4 hillabete abitu nitzanetik, ta onezkeo nomada bizitzak pixatzen ai nau... alde batetik bestea ibiltze hoi, beti jende berriya ezautzen... ta geo despeditzen! nahiko bizitza superfiziala da, oso interesantia ta aberasgarriya, biño pena da erlaziyuak ez dila asko sakontzen. Ya esperientziz saturatua noz! ne begiyek ezin dute paraje geyo beiratu... ne belarriyek ezin dute istoriyo geyo entzun... ne memoriyak ezin du arpegi bat geyo goatu... ne eskuek ezin dute iñor geyo saludatu... ne hankek ezin dute bide geyo ibili... ta ne odolak eztu maten intsektu geyo alimentatzeko!! jajaja. Ze sango izuet... ironikua mateu, biño rutina billakatu da bidaiatzia! ya eztakat hasierako ilusiyu hoi... kuriosidade hoi. Bidaiak eskeintzen nazkin gauza zoragarri hoik apreziatzeko gaitasuna galdu banu bezela da, ta puntu honta alletuta ezta zentzuik aurrea jarraitzik...
Hasieran ne buruakin dezepzionatuta sentitzen nitzan, errendittu in banitza bezala... biño atzea beira jarrita... pufff, asko izan da bizitakua! Asko izan da ikasitakua! Jarritako helburu gehinak bete dila sentitzeut... beldurrei aurre in yet, prejuiziyuei... gauza berriyak probatu ttut, in ttut... ne gorputza maltratatu dut, hotza, berua, gosia, nekia... egitan kontentu noz ne buruakin! Bo, ta oandik bidaian bigarren zatiya gatzen da... bizitako guziya asimilatzia, ikasitako guziya praktikan jartzia, bizitza errealian, Euskal Herriyan! Bua, ta etxetik jaso ttuten notiziyek re bueltatzeko gogua jarri naute... aldaketak datoz, ta hor eon nahi dut; prozesuan parte izan.

Ta bueno, bestela kontatu berrize Quiton nozela. Ta bidaia hasi bezela bukatzen ai naz... feminista tartian! jaja. Larunbatin Puten Martxa izan tzen Quiton, ta hortxe izan giñan reibindikatzen gu re! Ta igandian... ba urtebetetze eun politta pasa nun... jajaja, bat biño geyon arpegiya imajinatzen ai naz... "kaka, enitzan gotu!!" jaja.

Ta hemendi etxea! abioya noiz hartuko zai.... Egiya san oandik eztakat billeteik, hau izango da azken abentura. Asteazkenin aireportura joteko asmua dakat, aber suertia don ta azken orduko billete merke bat saltzen nauten... jajaja. dena ongi bada ostegunin makun noz kafetxua hartzen... jaja. LASTER ARTEEEEE!!!!

2012(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

Berrize Afrikan...

AUPAAA!! bai... bakit... onezkeo preokupatzen hasiyak izango ziñatela, biño azkeneko denboraldi hau nahiko intentxua izan da, ta gañea erdi inkomunikatuta nabil kostaldian... bai!! azkenin alletu naz Pazifikoa!! bua, zoragarri!! euzkiya gozo-gozo! ne morenazua kusten bazute inbidiyak akatuko ziñaten denak! jaja, biño lasai, mozkitun kozkak re proportzionalak dia... kusteko mokuk dozte ne hankak... pena mateute! Ta hoixe, Portete izeneko irlatxo batin gaude... bai, gaude... berrize Yadikin elkartu naz! jaja. Bua, ta aze tokiya! hondartza desertu hoitako batin... kabañita bat alkilatu dugu, hamaka ta guzi! bua, aber argazkiyak jartzen ttuten... por tzierto! zemuz negua?? gorra izaten ai dela entzun dut... animo zuek! jaja! ni sieso maiatzin bueltatuko naz...

ba bueno, iñauteriyak re pasa dila, ta nahigabe re topatu nittun bidian... Sierran eon nitzan aste bat, sumendi geyo bixitatzen... aze parajik!! Otavaloko merkatua bixitatu, ta laku zoragarriyak kusi. Halare, jende ez hain jatorrakin topatu nitzan (bai, ya estadistika purua zen! ezin nun ba beti hain jende zoragarriya topatu...), ta kostara alde itia erabaki nun. Iparraldetik hastekotan, San Lorenzoa jon nitzan, hango Manglarrak disfrutatzeko asmoz; biño alletu bezin pronto, hortxe topatu nun herri guziya mozkortuta, elkarri ura botatzen... hemen holaxe ospatzen dia iñauteriyak, elkar bustitzen... ta imajinatu ze apeteziblia den giri lehor bat.... jaja. kontzertu earrak zozten, ta gerturatu bezela, zerbeza ta "tragua" (eztakit zerrena) gonbidatu ta erdi mozkortuta bueltatu nitzan hostalea! bakizute gaizki hartzen dutela eskeñitakuai ezetz esatia, ta klaro... jajaja! ba oreka galdu biño len hostalea retiratzia pentxatu ta han re ezin geldittu fiesta! 2 kontrabandistekin zerbeza eaten pasa nun beste ordu pare bat! jaja. Gasolina pasatzen aitzen dia frontera inguruan, kolonbian askoz garestiyo baita...

Ta hoixe, manglarretan barrena pasitzen ibili ta geo, hementxe nabil, estresa pixkat kentzen... jan ta lo... irakurri ta bañatu... ai ama, hau bizimodu petrala! jaja. bueno, despeitzen jongo naz, ze martxa hontan launik gabe gatuko naz ta! jaja. muxu haundi-haundi bana! ta opari bezela, argazkitxo batzuk; goatzen Pastoko festibala?? zerri-zerri iñak bukatzen genula eunero?? ba hemen demostraziyua... ta fijatu polizian argazkiyan, ne biatza da bestia!!!! jajajaja.



2012(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Pufff, hau pereza dakatena iaztekua... argazkitxo batzuk jarri ta kontentu arrayo denak, ez?? jaja.

Onezkeo pasa dia 2 aste kosta joteko planetan nitzala... ta enoz ba berrize punto de partidan!? bai, berrize Quiton... jaja; biño zoriontasunak jota! Iñongo fetxaik ez planik eukitzian bentajak... Esan bezela, Cotopaxin izan gea egun hautan (sumendiyan izen bera dakan parke naturalin); a ze parajia!! Avenida de volcanes deitzen yote ingurune horrei... zoragarriya! azkenin gañea 6 lagun elkartu giñan... Gora langabeziya! jaja. ba 3 egun ikearriyak pasa ttugu... mendi bueltak in, earki jan, sua piztu hezurrak ta zopa berotzeko... egualdiya re nahiko portatu da! ta asteartin gañea illargi betian bixita euki genun... pufff, ezin dut hitzetan esplikatu ne begiyek bizittutako plazerra!

Handik bueltan, ezin hauetaz separatu, ta beste egun batzuk pasa ttugu launan etxian botata... pelikulak kusi, ta bizitzaz filosofatzen...

Gaur, azkenin, elkarri ayo san ta bakotxak gue bidia hartu dugu... bizitzan parte dia despedidak re! Ne plana oan Otavaloa jotia da, mendi aldian oandik re, biño zeozerrek sateik berrize topatuko ttutela beste hauek... jaja. Astebukaera hontan iñauteriyak dia hemen re, ta Ekuador osua kostaldea joten da, jai-egunak aprobetxatuz, asike mendi-aldian gatuko nazela usteut, fetxa hauek pasa harte, eztakat jendiakin agobiatzeko gogoik... denak be herrita bueltatzin, orduntxe jongo naz ni kostara! jaja.

Hauxe dena gaurkoz, lota nijuz, bihar berrize motxila bizkarrin hartu ta toki berriyak ezautzia tokatzen da ta; jende zoragarriya topatzea berrize! Muxu bana!



2012(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Kaixo denai! zemuz zate?? hemendik dena espezial! Onezkeo Quito atzin utzita... halare kosta joteko ne planak atzeatzen ai dia... Oantxe bertan Mindo izeneko herriyan noz, aurrekun komentatu nizuten elementa honekin. Oso gustoa, ta oso nostalgika; Oiartzunei buruz hizketan pasten dugu egun guziya! jaja. Bueltatzeko goguak re sartzen nazki tarteka, biño ez, oandik gauzak dazkat iteko inguru hautan...

Ba tontoa, boboa, 2 astetxo pasa nittun Quiton. Gustoa egiya san, irakurtzen, pasiatzen, lotan, jaten... preokupaziyo gutxikin. Hiriko bizitzan pixkat integratzen... antzerki bat kustea jon... illargi berriya zela ta jipi kuadrilla batekin tanborrak jotzen ta abesten ibili... "jula-hop" klase batea jon Naroakin... (nike parra itten nun jon biño len, biño ezin tzazte imajinatu ze jokua maten dun arito honek!)... Egiya san asko gustatu nau Quito, oso lasai da, politta, ta iteko gauza dexente eskeintzen ttu. Bua, ta igandia kirol egun ofiziala da! (bueno, nik deittu yot hola...). Hiriko karretera dexente ixten ttuzte, ta iya 50 kilometro bide-gorri bihurtzen dia! Ba hortxe lapurtu niyon Naroai bizikleta, ta hegoaldia ezautzea abitu nitzan; normalin jendia (ro giriyak) gerturatzen ez din auzota. Erki eon tzen goiza! hortxe zon Quito erdiya, be bizikleta hartuta, kirol pixkat iten. Gañea, hiriko parke guzitan jendia zon, ta batin aerobik iten ta dena kusi nittun!! jajaja, gatzeko gogua sartu zin... jaja.

Uiii, ta aze pekatua lengo eunin! Madrilgo laun bat re Quiton bizi da, ta be mutillan urtiak zila ta hortxe jon nitzan beayen etxea motxila zerbezaz beteta... ba a ze sorpresa iberikoz betetako bandeja bat ate zutenin... ipurtzuloaño jarri nitzan!! jajaja. oan enazela begetariana... urte hautan jan ettutenak rekuperatu nittun! Gora Salamanka ta be enbutittuk!! jajaja. Geo hortxe aittu naz gazta tartak iten, denai eskerrak emateko... bueno, ta Naroan etxeko paretak pintatzen ta guzi! jaja. Okupa bai, biño esker onekua, eh! jaja

Ta ohittura onak ez galtzeko, Yadyn etxian sartuta nabil. Bai herri polittan bizi dela! Berde-berdia! Lengo eunin kaskada bat kustea jon giñan, zoragarriya! 7 orduko ibili giñan oñez, hoitatik 6 euripian! ezin dut siñetxi... hemen re euriya! en fin... resignatua noz onezkeo...

Ta bueno, kosta ezautzeko ne ilusiyuk atzeatzen ai dila mateu... Cotopaxi sumendi ezauna bixitatu ber dutela sateu Yadyk, ta eyot ba kontra ingo! Be laun mendizale batekin plana in, ta igandin hareaka joteko asmotan gaude... berrize 4000 metrotik gora... bua, paraje ikusgarriya izango da!

Ta ezer gutxi bestela... beti bezela konpañia onian nabillela, toki ederrak ezautzen! Muxu haundi-haundi bat denei! Zoriontxuk izan!!

2012(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Bueno-bueno, gaur bronkaka hasi beut kronika... bixiten kontadoria gotti, ta erantzunak betti... ni biño pulamentu gutxiyo zute! lotxagabik! nike zuen berri jakin nahi dut! sieso biali emailen bat...

Bronkak alde batea utzita, eztakat gauza askoik kontatzeko egiya san... Oandik Quiton jarraitzet, lasai-lasai; lasayegi igual... ya etxian bezela noz (ya! enau askoik kostatzen re... jaja). Hiriya re dominatua dakat, aste bete pasaut be kaletan gora ta bera, ezin etxian sartuta eon! eztakit ba nondik datorren txoko guziyak ezautu ber hau... eh, atta... okurritzeizu norbatte holakua dena?? jajaja! ta atzo ya, hiriko fronterak pasa nittun; hemendik gertu don sumendi batea jon nitzan egun pasa. Rucu Pichincha, 4680 metro! auro satea, biño aze arnasestuak pauso bakotxin! jaja. Ezin izandu nun goraño iyo, bukaera arroka soila baita, ta elurtuta zeon... eneon ba txoakeitan aitzeko, nahikua gozatu nun horreaño iristen; a ze parajik!!

Bueno, ta espiritu nomada deika hasiya naula berrize! Aklimataziyua in dut onezkeo; Kolonbiako nostalgiak superatzen ai naz, ta garbittu ta konpondu ber nittun arropak prest ttut. Astelenin bertan kosta aldea abittuko naz! Berrize pazifiko aldea, berotasun pixkaten billa. Naroak gañea be kanpiña utziko nau, aber hondartzaz-hondartza joteik badakaten... Retiro espirituala izango da, eguzkiya hartzen ta arraya jaten pasako ttut eunak! jaja.

Ui-ui-ui! despeitzea nijuzen, Quiton pasa naun gauzik arraruna kontatu gabe! Izaten dia ba kasualidade/topaketa majiko hoitakuk?? ba Oiartzunen bizi izan den Ekuatoriana bat ezautu nun, Quito erdiyan! kale baten billa ai zela, zeñei galdetuko, ta bertako girinai, osea nei! Bertakua enitzala konturatu zenin, nongua nitzan; Euskal Herrikua. Hoi poz aurpegiya beria! ta geo ne flipatu aurpegiya, Oiartzunen bizitzen eon tzela kontatu zinin! jaja. Zuetako askok ezautuko zute, seuraski... Yady famatua... Urkabe baitan ibili zen, Goiko eskolakuk re ezautzen tzittun; Mikelazulo, Oreretako jendia... zerbeza batzuk hartzea jon giñan, ta geyo ezautzen jon giñan bezela, ne harridura haunditzen zijuan! makutxoko metxerua ta dena zakan!!!! ai ama, oandik re ezin sinistuik nabil!! Mindon bizi da, hemen inguruko herritxo politt bat... bakizute zein izango den datorren destinua, ez?? jaja. Ba hoixe, elementa honen berri geyo eukiko ttuzute.

Oan bai, despeitzeko garaya da. Ta bitu ze argazki politta ate uten zuentzat! Bizi nazen dokumento grafiko bat! jaja. ale wapuk, ongi izan!! patxolok denai!

2012(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

Agurrak Ekuadorretik!!

Bitu urte hasierako promesetako bat blogan maizuo iaztia zela; ta iñoiz biño beranduo nabil! Bakizute nola din promesa hoyek... jajaja.

Ta bueno, ya alletu nazela Ekuadorrea! Quiton noz, Naroan etxia okupatzen (lotxik gabe, beste behin re!). Ondarruko neska hau Bogotako topaketetan ezautu nun, ta eztakizute ze poza berrize euskaraz aitzia... nahiz ta gue dialektuekin goraberatxo batzuk euki tarteka... jaja. Oangoz hemen geatzeko intentziyua dakat, pixkat deskantxatu ta Ekuadorreko ruta pixkat preparatzeko. Gañea kriston pereza dakat herrialde berri batin zerotik hasteko... jendia aldatzen da, janariya, garrayua, preziyuak... ta moneda! oan arte billetik manejatzen aittu ta geo, berrize buelta xentimota! Bai al tzenekiten hemen dolarra manejatzen dela?? nik ez... ta hoixe, Naroak eskeintzen naun goxotasun hau aprobetxatuko ut aklimatatzen joteko, ta baita tristurak aztutzeko; izane, nahiko penakin utzi ut atzian Kolonbia... Pasada bat izan dia 2 hillabete hauek; zenbat jende zoragarri ezautu uten! zenbat toki zoragarri bixitatu ttuten! Emateutez gañea, hobena atzeneako utziya nakan: Putumayo. Txoatuta utzi naute paraje hoiek! Egiya san askoik pentxatu gabe barneratu nitzan, izen bera dakan diskoetxian majiak bultzata (Eñautxo, zuk ulertzen nazu...). Ba zonaldi hau re ruta turistikotatik kanpo do; oan dela urte pare bat arte etzen oso segurua, bertan zozten herrialdeko koka kultibo gehinak. Hau dela ta, Estatu Batuen Plan Colombia famatua hemen aplikatu zen indar handiz, ta puntu ezberdiñak lantzen battu re bakizute zein den plantaziyuekin bukatzeko erabiltzen dute metodua?? Glifosato bidezko fumigaziyuk... bai, Argentinan hainbeste buruhauste maten ai den sustantzi berdiña! en fin... bertako erakunde batekin kontaktatzen saiatu nitzan, biño etzen oso arrakastatxua izan lenengo bixita hoi... bueltatu berra eukiko ut ba! jaja.

Ba kontatu nizuten bezela, Pastoko iñauteriyak ta geo (Tolosakuk biño exkaxaguak... jaja), launak atzin utzi ta Putumayoa abitu nitzan. Halare bakardadik etzin askoik iraun... Sibundoy izeneko ballaran gatu nitzan gaba pasten ta posadan bertan topatu nun mutil kuadrilla jatorra! Be izeban posada zen, ta eguberriyak pasten ai zin bertan; Mocoakuk zin, ne hurrengo destinua! Ba azkenin 2 egun pasa nittun ballara zoragarri hartan, lasai-lasai; menditik ibili ta bertako nekazariyekin eonaz. Beyak jezten ta dena aittu nitzan! ta zuhaitz bat re landatu nun, reforestaziyo proyektu bat zakaten ta... Ta bueno, hemendik Mocoara abittu nitzan, departamenduko hiriburura, pixkat kaka iña, ze hartu ber nun karreterak eztaka ez oso fama ona... la carretera de la muerte deitzen yote, hortik ate konklusiyuk! jaja. Ba azkenin etzen horrenbesteako! ni gañea flipatuta nijuzen parajiei beira; sateizutet Jurasik Parkeko pelikulan barruan sentitzen nitzala. jeep-an atzeko partian, landare arraro guziyei beira; mendiya ta kaskadak nagusi. Halako batin dinosauriyo bat ate bazin re etzin bate harrittuko! jaja.

Jo, ba ikearri gustatu zin Mocoa! Beste hauek gia lanetan, Putumayoko txokuak erakusten, ta Sandra anderiak bere etxia utzi zila... emozionatuta neon!! Nola etzin ba pena mango jende jator hau utzi berrak?! Ba igandian ya bisadua bukatzen tzinez, goizin goiz hartu nun busa mugako herrira joteko. Hasieran Panamerikanatik kruzatzeko asmua nakan, biño Mocoan azken momentura arte eon nahi nunez, ezhoiko fronteratik pastia tokatzen tzin... ta bai zela nahiko frontera xelebria; zuk preokupatu ber tzenun irteerako ta sarrerako selluak lortzen! Herrialde bakotxeko migraziyoko ofizinen billa, 2tan kruzatu nun frontera, ta iñorrek etzizun ezer saten! biño bueno, dena en orden jarri ta geo, ta beste bi autobus probatu ta geo, Quiton neon, Naroa kusteko desitzen. Ta hoixe ongietorri bereziya in tzina... kalea jetxi zen ne billa, etxeko giltzan barruan utzita! hau elementa! ba egun pare bat bidaiatzen pasa ta geo, oandik re ordutxo batzuk itxoin berra euki nun dutxa goxo bat hartzeko, jajaja! Itxura ona hartzen yot honei... aber ze sorpresa dazkaten zai herrialdetxo honetan!

2012(e)ko urtarrilaren 7(a), larunbata

URTE BERRI ON!!!

wapus!! zemuz zate?? ni eleante, zuetaz gotu re in gabe! jajaj, broma da... horrenbeste somatu et zuen falta, parrandan ibili nazela aste osua penak aztutzeko! jaja. ni aste bete, biño hemengo jendia bada hillabete festan dabillela, hau manbua dakatena gorputzin kolonbiano hauek! Abendu guziya oporretan dijuzte, eguberriyak dila ta, ta oan urtia hasten dela, ba iñauteriyak! jaja.

Ba bueno, abenduak 30-n San Pachito ospatzen zen Quibdó-n; kuadrillen egun jigante bat! Kuadrilla bakotxa be kamixeta ta "txarangakin", hiri guzitik desfilatzen, chirimiak dantzatu ta alkola eaten. Vaya espektakulo! ta Antonio be kamarakin grabatu ta grabatu, ta ni be atzetik, ez galtzeko! jaja. Gabian, berriz, Tutunendo izeneko herritxo batea jon giñan, hango bailia kustea; garai bateko erromeyen antzekua, orkesta Chirimiak jotzen, adineko jende dexente, ta gizonezkuk dantza eskatzen. Hasieran pixkat grabatzen ibili giñan, biño bigarren zerbezakin dantzatzea re animatu giñan bertako jendiakin, aunke guria geyo zen estilo libria, jaja! Hurrengo goizin 7tako busa hartu berra genun Quibdoa bueltatzeko, ta 4terditako lota jon giñan (2 ordutxo bazin re) ba goizin-goiz hortxe topatu genittun gaupasero guziyak (atton-amonak okerrenak!) herritik desfilia iten musikariyekin! jaja. ezin genun siñetxi; ta okerrena zen, seguro giñala etzila etxea retiratzekuk! jaja.

Ba 31-n hegazkiña hartu genun Calira joteko, bai... hegazkiña. Ya nahiko eskarmentatua noz hemengo transportiakin, ta urte zarra bus estaziyo batin botata pasatzeko gogo gutxi nakan... Bogotan ezaututako jendiakin plana iña genun elkarrekin pasatzeko urte zarra Calin, niki tiradunetan ta salsa dantzatzen, jaja. Egiya san etzen horrenbesteako izan, ze justo Caliko feriya izan tzen aurreko eunetan, ta jende guziya etxian tzon familiyakin afaltzen. Gui re familitxo batek afaltzea gonbidatu zigun, barbakoa earra men tzakaten, ta oso politta izan tzen beayekin hastia urtia; matxak ta dena karri zittuzten guegatik! jaja.

Ta eun pare bat hiriya ezautzen pasa ta geo, ezin ipurdiya geldik euki ta, Pastoa torri nitzan beste laun batzukin, bertako iñauteriyak ezautzea. Kriston fama dakate, ta esan berra do ongi irabaziya dakatela! Ne bizitzan eztut kusi gauza desfasatuagoik! 3 egun pasa ttut illia iriñez beteta, aurpegiya pinturaz josiya, ta arropa... ba beiratu ta near iteko gogua maten tzula! Beltza ta txuriyen festibala deitzen yote, ta esklabutza garaitik dator. Garai hartan, urtarrillak 5tin esklabuei jai ematen zitzayen, ta jabiak, festan integratzeko, beltzez pintzatzen tzin arpegiya. Hurrengo egunin, berriz, beltzak, txuriz pintzatzen tzian. Ba hortik hasita, gaur egungo desfasea alletzen ga... ezin da kaletik ibili zikindu gabe! teorian egun batin txuriz, ta hurrenin beltzez zikintzen dia, biño praktikan ezta ezer errespetatzen... ezta poliziak re!! jajaja. ezin tzazte imajinatu ze plazerra sentitzen den militar bat kalin topatu ta espumaz goitik bera betetzian esprayakin... iñor ezta haserretzen! dena toleratua do! Gerra seriyuk euki ttugu... gañea, gure giri pintakin, denak gue billa joten tzin... bua, ze ongi pasa uten egun hautan! Monja bat pringatzia re lortu nun! jajaja. Geo halare jangoikuk kastigatu in tzin, ta kriston burukua eman nitzan pareta baten kontra... jaja, en fin...

ta hoixe, ya iñauteriyak bukatu dila, launak despeittu ta Putumayo ayeka joteko asmotan noz, azken eunak pasatzea. 15a gerturatzen ai da, ta muga zeharkatu berra dakat bisadua renobatzeko... Ekuador oso politta men da... jajaja.

Urtia resakakin hasiko zenuten esperantzan despeitzen naz... zoriontxuk izan! Patxok