2010(e)ko urriaren 1(a), ostirala

AGUR ETA OHORE CHACO...

kaixo denai! zemuz? ni kusteko desitzen, egiya??!! jejeje. nik, el korason partio dakat... ez, lasai, ezta argentino pelotudoik sartu ne bizitzan! jeje. hau dena uztiak mateit kriston pena... lan txukuna in duten sentxaziyua dakat, ta oan bapatin deskonektatzia gorra iten nau... halare pozik noz zue denekin eoteko kriston goguak ttut ta! bo... ta parranda eleante bat botzeko re!! jejeej. hemen gauza on asko dozte, biño Euskal Herriko juerga superatuko dun ezer ezto mundun! jeje. ta bueno, gaur oso motxa izango naz, konfirmatzeko besteik ezta, asteartin, urriak 5tin Euskal mendi artian izango nazela

...

Ai ama, ezin tzazte imajinatu ze pasa naun hau idazten ai nitzan bitartin... Pakete bat iritxi da ne izenin ta jata barruan mate politt-politt bat zon ne izenakin!! ta Incupoko jendik idatzitako nota bat... madalena bat bezela negarrez hasi naz... jejeje. ai ama, oandik begiyak haundittuta dazkat! jeje. Hau jende zoragarriya!! kusko zute ze gauza politta...

Bo! saten ai nitzana... 5tin, atxaldeko 16:55-tan bilboa iristen naz... norbattek ne billa jon nahi badu, de diez (men saten duten bezela), ta bestela makutxon kusko ga! jejeje. muxu haundi-haundi bat! laister arteeee!!!!!!!

2010(e)ko irailaren 22(a), asteazkena

Zorionak INCUPO!! jejeje

Atzo iritxi zen udaberriya hego hemisferiyoa, ta honekin batea gue ONG-ak 40 urte bete zittun, badia geo urtiak... gu Añatuyan ibili giñen de zelebrazion, bitu ze tarta eleantia jan genun! jeje. Egun hau aprobetxatuz, ingurune hartako nekazariyekin topaketa bat antolatu zen; etzen ezer falta: argazki erakusketatxo bat, tallerrak (neria barne!), bazkai earra (asadua, nola ez!), musika ta dantza ugari, ta ne disgustoako... meza! jeje. ezin tzun ba perfektua izan denak... jeje.

Bueno, os kuento zemuz jon tzen ne tallerra! Egiya san bamakizkin aste dexente ideya honekin bueltaka, ta organizaziyoko jendiai proposatu niyon hizkuntza ta identidadia buruzko taller bat iteko; men ondoko probintziyan (Santigao del Estero) Quichua hizkuntza hitzeiten da (Quechuan familikua), biño galtzen ai da ritmo oso azkarrin. Tallerran helburua, hizkuntzan garrantziyaz ohartzia zen komunidade baten nortasuna definitzeko garayan, ta hortako Euskal Herriyan adibidia erabili nun. Sarreratxo bat inun gure ta beayen arteko antzekotasunak kusteko: bi herrialdiak, bi hizkuntzak ta bi arazuak. Etzazte imajinatzen ze sentxaziyo arrarua ta aldi berin intentxua sentittu nun! Ikaragarriya izan tzen! Maite zaitut abesten ta dena jarri nittun!! jeje. Ze xalauak! Hau ta geo textu batzuk landu genittun taldeka, ta galdera batzuk erantzunez reflexionatzea bultzatu, ze kriston kontraesana dakate... eskoletan Quichua erakustia nahi dute, biño geo beayen seme-alabei eyete erakusten! puff, sutan jartzen nau honek, eztia konsziente beayen esku dola hizkuntza mantentzia! Bukatzeko Joxean Artzen esaldiya quichuara traduzittuarazi niyen... aber hola hobeto barneratzen duten... jeje. Hoixe izan tzen tallerra, ta helburua bete nun dudetan geatu banaz re, ne aportaziyo xumia in izanakin super kontentu noz ta oso harro ne buruakin (kontutan eukita iñoiz enula tallerrik prepatu, ta enazela iñongo experta linguistikan... jeje).

Egiya san seko harrittuta nabil ne potentzialakin... tekniko lanin izan ezik toki guziyan sartzen ai naz muturra! Lengun komentatu nizuten artikulo bat iatzi nula... ba aurreko astian 2 irratitan parte hartu nun!! jeje. periodismo ikasi ber nun!!! jejeje.

Ah!! ta geo ta klarua dakat neria sukaldaritza dela... hoi da hoi dulce de leche earra in genuna!!! Dedio, ikaragarriya!! Bueltatzin lanan asuntua oandik txungo bado, negoziyua jarri ta dulce de leche itea dedikatuko naz! jeje. Bitu argazkiya... ta erne tekladukin, baba ixuritzen ai zattuzte ta!! jejeje.

Bueno pitxurrines, patxo haundi bana! ya geo ta gutxiyo falta naula zuekin eotekoooo!

2010(e)ko irailaren 11(a), larunbata

Euriya goyan-bian!

Euriya goyan-bian, kafia mesanotxian, ta info 7 -ko musika etxia alaitzen... Oiartzunen al noz ta enaz entetu??!! jeje. aiii, astebukaera hastea diju... etxe osua netzat... entzuten den bakarra euriya ta Doctor Deseo. Eztabil iñor sukaldian; ezta komedorin, telebistako kanal bakarra kusten (kablia patzen ez dugun señale...). Ondoko ofizinako telefonua re ixilikan do, ta etxe pareko inprentan makinak re, gaur jai dutela nabaitzen da. Tarteka trumoi ear bat entzuten da, ne lasaitasuna alteratuz, ta Loretxotaz gotzen naz... ohi azpiyan sartuta eongo zen onezkeo, jejeje. Messengerra irekita dakat noiz azalduko den zai... Larunbat goiza aurrea diju; hemen 11 terdiyak, hor 4 terdiyak, irratiyak txibatzen nau... arropa zikiñan boltxa parez-pare dakat pertxerun zintzilik, ezin tzazte imajinatu ze pereza maten naun oan fregaderun garbitzen jartzia... ain goxo noz oyin sartuta! jeje. gaur goizeko bi lantxo nittun pentxatuk; bat hoi zen, ta bestia bloga aktualizatzia... bintzat bigarrena ingot! jeje. ya... bakit, alpertuta ibili naz hortan re... jeje. ya pixkat rutinan sartu ta nobedade gutxi doztelako izangoa... gañea ezin tzazte imajinatu zenbat lan dakaten! geyegi emozionatu naz ta oan gauzak ixten hasteko garaya iritxi dela, agobiatzen ai naz! Relebatutako kasu guziyak artxibatu ber ttut... hemengo rebistako artikulo bat iazteko re eskatu naute... ta gañea taller bat prepatzen ai naz datorren asteako! Bo, ta ebaluaziyo informia prepatu berra dakat re... ai ama, estresatzen ai naz!! jeje. 3 aste besteik enazki gatzen, ta kriston pena maten nau oan gauzak aurrea dijuztela kustin, hau dena utzi berra... deskuido batin aber ez duten abioya galtzen... jeje. ez, lasai; ze bisadua bukatzen nau, ta eztut konflikto diplomatikoik sortu nahi! jejeje.
Ei, ta etzattuztet san Cordoban izan nitzala aurreko aste bukaeran! Matadoria izan tzen, ze berez kasu batzuk relebatzea jon nitzan, biño behin hareaño jonta hiriya re ezautu nahi nun... asike enitzen geldik eon 3 egunetan, alde batetik bestea. Biño egitan mezi izan tzun, jende super interesantia topatu nun beste behin. Hiritik kanpoa gatzen den auzo batin, fumigaziyo arazo larriyak ttuzte, ta asko mobilizatu den ama talde bat do bertan. Ikono bat dia tematika hontan, ta hautako batekin eon nitzan atxalde pasa; bitu ze xalada, be pankarta ta guzi! jeje


Hauei buruz idazteko eskatu naute rebistako... hurrengun igual jarko izutet ne super artikulua! jeje. Ai ama, ta oan gotzen ai nazela! beti aztu iten tzin komentatzia... sartu enlaze hontan ta entzun/kusi bideoklip hau! ikaragarriya da!! fumigaziyua ingurun intako kunbia earra, eakusten din imajinak oso onak dia!

http://www.youtube.com/watch?v=RJjO3Q__3WY&feature=related

Ta bueno hemen utzikot, ze azkenin uste biño geyo luzatu naz hau iten, ta konturatzeako bazkaya prepatzen hasi bet... koliflora earra ingot! jeje. Atxaldin gañea bixita dakat... dulce de leche iten eakutxi ber naute launek... ezin men dut hoi ikasi gabe jon, asike hortxe torko dia denak nei "eakustea"... nik uste jatea datoztela, besteik ez... jejeje. en fin, kontatuko zemuzkua ate den... (honekin txistia itia zalluo da, eh, sanzberro... jejeje). ale, zaindu zattezte, muxuak kiloka!

PD: Aritz, email bat biali nizun biño erroria mateit zue helbidiak... zemuz jon tzen madrilgo asuntua?
PD: Eñaut, lotxagabia! hitzeingo ugu seriamente bueltatzen nazenin... jejeje.
PD: Portutxooo! zu, beti bezain xalada! eskerrik asko iaztetik! gogua dakat zukin zoriontasunaz hitzeiteko! jejeje

2010(e)ko abuztuaren 27(a), ostirala

ZORIONAK EÑAUTXOOO!!!

Gaur re egun señalatua dugula, ta mentxe noz berrize! Egun batzuk kanpun ibili naz, fumigaziyo kasu geyo registratzen, biño garaiz bueltatu naz zibilizaziyoa ne anai maitiai muxu pare bat bialtzeko, jeje. Zorionak fistro, disfrutatu euna!! Bo, ta zemuz diju udara?? Onezkeo bukatzen… gue Marijaia jainkosa haundiya re erreko zuten ya! Pufff, gotzen ai naz, oan dela urte bete hortxe neon kriston izerdiyak botzen lizentziada errespetagarri bat bihurtzeko... jejeje. ta oan bitu non nabillen... boluntaria errespetagarri bat bihurtzen! jeje. Eunetik eunea gustogo noz, ta disfrutatzen hasiya re banaz! eztakizute ze pozik eoten nazen nekazariyekin hizketan, matia konpartitzen. Ikearri jatorrak dia denak, ta bitu kontatzen tzattutena ez dela bate xamurra... Azkeneko bixitetan ezautu ttuten familiyak aurkeztuko:






Ei! ta oan gotzen ai nazela... ne pixukidik re ettut aurkeztu! Astian zehar eoten dia, lanin, ta astebukaeran netzat dakat etxe osua, latza! Aurreko astian "dulce de batata con naranja" in genun, etzazte imajinatzen ze ona ate zigun! argazki pare bat re jarko:









Bueno, ta onezkeo antzemango zenuten bezela iazteko gogo gutxi dakatenez, beste argazki pare bat sartu ta gaurkua men utziko ugu. Be garayin ferrokarrilla zebillen inguru hontan, bertako basua explotatu zun enpresa ingles batek jarriya. oan railak bakarrik gatzen dia, ta Reconquistan kasuan, estaziyua. Egiya san toki bastante majikua da, ta lasaia; harea joten naz irakurtzea. Estaziyun exei ta hortxe pastet denbua, trena noiz pasako zai baneo bezela, jeje. eztakit... guay do! jeje.











Ta bueno, despeittu ta etxea jongo naz zoze jatea. Gaur ostirala da ta zinia do liburutegiyan, hantxe juntatzen dia herriko friki gehinak... ta baita nire! jeje. Benga polittoik, zoriontxu izan!

2010(e)ko abuztuaren 17(a), asteartea

Retiro espirituala... ommmmmm

Kaixotxo denai! amayita wapa! hau poza zue notiziyak eukitzia! ta jakitia eztula egualdi ona itten... jajaja, ze maltzurra! hemen hasi da tenperatura pixkat iyotzen (bazen garaya!), nabaitzen da udaberriya datorrela... gaur hego haize goxo goxo bat dakagu, aunke hemen ipar haizia da; hego haizia donin hortxe tortzen dia patagoniako hotzak ta eztia ez oso goxuak... bua, ta ostegunin ezagutu nun zer den "una lluvia torrencial"! jeje. bitu EH-n nahiko euri kusten dugula, biño 10 minututan bota zun zaparra ikaragarriya izan tzen, juxto nik etxetik ate ber nunin... pixkat itxoin nun lasaitu arte, okerrena pasa zelakun... ai ama! ebidente gatu zen berriya nitzala hiriyan... okerrena euriya in ta geoko panorama zen, kaliak errekak zin!! ezin tzen alde batetik bestea pasa!! 8 buelta man nittun tokira iristeko, ta azkenin hankak bustita alletu nitzan...

Bueno-bueno, ta aze astebukaera politta ta espirituala euki uten... os kuento: osasunai buruzko topaketa bat zon hemen ingurun ta hortxe animatu nitzen, egitarauko tallerrek erakarrita... ke si arnasketa ta meditaziyua, biodantza ta poza, teatro del oprimido (antzerki bidezko terapia bat)... bua, gauza pilla zozten! ta, denak super interesantik! jendia re super jatorra, ikasteko gogoz, konpartitzeko gogoz, be onena ematen... eztakit, oso bereziya izan da egitan. orinoterapia tallerra re bazon, biño lasai, oandik eztut ta burua horrenbeste galdu! jejeje. ta bueno, astebukaera politta izatiaz gain, luzia re izan da. Atzo jai euki genun, gaurko eunez San Martin (el libertador) hil baitzen. ta klaro, galdezka aiko zazte zertik ezten gaur jai, ez? ba eztakitelako zer din puentik ta astebukaera luzatzeko jai eguna muitzen dute! jeje. en fin... ongi eon tzen, etxian eoteko aprobetxatu nun, lasai-lasai, ne gauzak iten. hortxe pasa nun goiz guziya arropa garbitzen arraskan! jeje. bua, biño sakrifiziyo hoi dena in ta geo, okerrena da geo txoriyak kaka itten nautela arropa lehortzen jarritakun... jejeje. ya, oso graziosua maten du, biño tiroka hasteko puntun noz txori p... hoiri, ta soka zuhaitzen azpiyan jarri zun "ingenieruai" re bai! jejeje. Gau partin ya launekin elkartu nitzen, ta kriston tortilla patata in nun! umm... ikaragarriya!


ta bueno, despeitzen hasiko naz, mundua salbatzen jarraitu ber dut ta, jajajaja. ale relindos, que ustedes la pasen bien! paaaaaa

PD: familia, ya bukatu et El medico; aze liburu puska!! oan Kirmen Uribenakin hasi naz... ya os kontare!

2010(e)ko abuztuaren 9(a), astelehena

ZORIONAK ATTA!!!

Bueno-bueno... gaur, horren fetxa bereziya izanta, kronika extraordinariyo bat ingot. Ta bai, argazkiyekin!! jeje.

Lenengo, ne hiriya eakutxiko:
Reconquista

Eskubiko hau, hiriko parkeik handina da, igandetan jendez gañezka eotea, hortxe juntatzeia mate hartzeko.




beste argazkiya azaldu berrik eztola ustet, biño norbattek dudak battu re... bai, eliza da! jeje




ta ezkerreku hau, Iriondo kale famatua! jeje. han aurrin kusten den etxetxun bizi naz.


Halare, ez pentxa dena ain politta ta txukuna denik...


zentrotik kuadra batzuk atetzia besteik ezto arkitektura autoktonukin topo itteko...





Aurrekun hitzein nizuten hemendik gertu zeon humedalaz... bitu ze argazki politta!





Halare, eskubikua da mengo paisaje tipikua: dena super laua, basuak deforestatuk ta behiak nonnahi!







Ta hau re "paisaje" tipiko bat! jeje. Jendia kalian be silla ta guzi, mate hartzen ta futbol partido bat kusten.





Ta bueno, hau ne etxeko eszena tipiko bat... jeje. Txe! ikearri integratua noz!! jejeje. (bai atta, El Medico da... sentitzet lapurtu izana, biño zui re okurrittu zizun karri ber nun liburua irakurtzen jartzia aste bete lenuo, eh... jeje)




Ta bukatzeko... ongi ezautuko zuten personajia, mingaña berde-berdikin mate dosi on bat hartu ta geo, jejeje. (bai ama, utzi naute arropa, bitu ze alkandora faxiona! jeje)

Bo, gaurkoz hemen utzikot, nahiko lan eukiut ta argazki hauek jartzen!

Patxo bana! zoriontxuk izan!

2010(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

Con Monsanto hemos topado!!

Kaixotxo denai!! zemuz?? festa giro alayin, ez?? kabroiak! jeje. nik, uste biño hobeto damakit xanistebanak galtzin asuntua, biño onartu berra dakat atzo eun pixkat arrarua euki nula... reflexiyo eun hoitako bat... eztakit, onezkeo bada hillabete honea iritxi nitzela, ta egiya san tita pasa nau ta oso gustoa noz, biño nere espektatibak betetzen ai din pentxatziai man tzin... enun erantzutia lortu, asike aurrea jarraitukot esperientziyaz disfrutatzen!! jejeje.

Ta bueno, gaur (behingoz! jeje), ne lanaz hitzeingo... mentxe prepatuet matetxo bat (super integratua noz ya!), ta azken kroniketan kontatzea atrebittu enazen proiektua azalduko. Etorri biño len askoi san nizuten nekazari komunidadiekin aittuko nitzela lanin, biño klaro, hortaz aparte enekin askoz geyo... gañea komentatu nizuten ne sorpresa asoziaziyuan ingurun; urte askotako lana... egoera ta momentu ezberdiñeta egokittutako lana... ba aniztasun horren barruan, obserbatoriyo bat dakate martxan; bertan, komunidade ezberdiñek ttuzten konfliktuak registratzen dia. Alde batetik konflikto territorialak dozte, hau da, betidanik hor bizi izan din komunidadik botatzen ttuzte enpresa haundiyei lur hoiek saltzeko. Ta bestetik, konflikto ambientalak (ne sektoria); lur estentxiyo zabalak ttuzten empresariyuk (ze hauei ezin tzaye nekazari deittu), Monsanton pakete produktibo osua aplikatzen dute: hazi transgenikuak, lote mekaniko guziya ta kultibo hauek bakarrik resistitzen duten RoundUp herbizida famosua. herbizida honez gain, beste hainbat insektizida, fungizida ta abono erabiltzen ttuzte, inongo kontrolik gabe, biño egitan arazuk glifosatukin (RoundUp Monsantok patentatutako marka komertziala besteik ezta) ttuzte. Horren kultibo haundiyak fumigatzeko, abionetak erabiltzen ttuzte, inguruan don guziya akatuaz, ze herbizida hau ezta selektibua, hau da, klorofila dakan eozer atakatzeu: basuak, nekazari txikiyen baratzak... hau da, genetikoki modifikatua ezton guziya! Herri osuak fumigatzen dia, jendia ta animaliyakin!! ingurune guziya kutxatua do, baita grifoko ura re! ta bueno, zonalde hautan agertzen ai din gaixotasun kopurua oso-oso kezkagarriya da. Malformaziyuk jayo berritan, abortuk, leuzemia kasuak haurretan... Aurreko astian kasu bat relebatzea jon nitzen Chaco-ko hiri batea, ta egitan beldurtuta bueltatu nitzen. 6000 hektareako (!) arroz plantaziyo baten onduan do hiri hau, ta bertako famili batekin hizketan pasa genun goiza... beayen semiak leuzemia pasa zun 3 urtekin!! en fin... asuntuan geo ta geyo murgiltzen ai nazen eñian, inpotentzi sentimendua hobeto kontrolatzet, biño halare gorra da holako kasuak gertutik ezautzia...

Arazo honen inguruan bisiyo global bat eukitzeko ta argentinan bizi den egoera hobeto ezautzen laundu nayin, dokumentaltxo bat gomendatzen tzattuztet. ordu bete exkaxekua da, asike animatu beiratu bat matea, oso interesantia da ta! blogian kargatu nahi nun, biño ezin izanduet, asike men tzute enlazia:

http://video.google.com/videoplay?docid=6506849753184454313#


Ale wapines, muxu haundi bana, zaindu zattizte!!

PD: baiiii, bakit, argazkiyak jartzia hitz eman nizuten, biño bideukin konformatuko zaztela pentxatzet... gañea ezin tzazte imajinatu zenbat kosta naun kronika "txiki" hau iazten... atzo hasi nitzan!! jeje. aber aste bukaeran beste txikitxo bat iazten duten...

2010(e)ko uztailaren 26(a), astelehena

Lasagna bejetarianua Argentinan!!

Kaixotxo denai!! ze berri mundun alde hortan?? madalenetako resaka pasten aiko zazte asko ta asko! bo, ta ne gurasuk ollaskua dijeritzen... gauzak eztila aldatzen, eh! jeje. oandik herrimiñak enau jo, biño eztakit zerk mateiten astelen hontan bastante gaizki pasko utela... hauek san naute zoze ingo ugula eramangarriyo iteko tristura, biño denek dakigu xanistebanetako lenengo parranda ordezkatukoun gauzik etzula jainkuk asmatu!! ...ta Primin etxeko bazkaya, resaka inumanukin ta Eñautek sekula harrapatzen ettun txistik kontatzen... jejejeje. (Eñaut, gotu ezkerreko lenengo balkoia dela, eh! jejej). Muxuak Lekuonatarrei!


Bueno, ba mendik herriko festa gutxi (por no decir batez...), ta hotza galanki, biño eunetik eunea gustogo sentitzen naz argentino artin. Guay do, ze indian farolillo bat izan ta geo, hemen kaletik ezta nabaitzen atzerritarra nazenik, ta asko eskertzen da diskreziyu hoi... klaro, abua erekitzen dutenin me delato! jeje. egun hautan, zerua garbittu ta euzkiya ate dula aprobetxatuz, hiriya ezautzen ibili naz, kalien izenekin familiarizatzen (eskerrak neriak Iriondo izenau ta seittun ikasiuten! jeje) ta punto kardinalak lantzen; izane, hemengo herriyak super modu ordenatun eraikiyak dozte, "cuadratan" banatuk ta kale guztiyak paraleluk ta perpendikularrak dia, asike orientatzeko dakazun laguntza hobenetako bat euzkiya beitzia da. gañea etxe guziyak igualak dia! altunak bi pixu eukiko ttu! gaur atxaldin gañea laun batei bizikleta kendu yot ta hortxe ibili naz ne orientaziyua prueban jartzen; ya kontrolatua dakat gehina! jeje. gañea ustet gomendatzen ez din leku hoitako batetik pasitzen ibli nazela... pedaleatzen hasi ta aslfaltua re atzin utzita, etxe prekariyo batzun auzunian sartzen ai nitzala konturatu naz... kuriositatik bultzata aurrea jarraitu dut ta saldu nahi duten Argentina europeuan beste aldia topatu et... basura pillak txoko guzitan, ustel usai airian, umiak hankutxik ta zaldiz tiratako karruk... etzon ez kotxien zarata, biño bai kale guziya alaitzen tzun irratitxo bat cumbia atope jarriyakin! jeje ...hau re aklimataziyun partia da, ta oangoz bintzat oso ongi diju! Asoziaziyun gauzak motel, biño aurrea dijuzte. proiektu ezberdinetan kurioseatzen ibili naz, bertako jendiakin atzea ta aurrea! halare, aste hontan ingurugiroko asuntukin hasteko intentziyua do, ta mentxe nabil txostenak irakurri, wikipedia kontxultatu ta dokumentalak kusten tope! jeje. Ta bihar azkenin irlara guz! (bai-bai, hemengo erreka horren zabala da irlak doztela bertan! jeje). aurreko aste guziyan ezin izan genun jon barkua ondatua zolako, ta kriston goguak ttut joteko! gañea Ramsar zonalde bat da (internazionalki babestutako humedal bat) ta ne barneko ambientologa frikiyak kurioseatzeko gogua daka! jeje.


Bueno, ta laun aldetik re enaz kejatzen, asoziaziyoko gaztiek seittun akojittu naute ta ya kruadrilla eleantia dakatela san datteke... halare, erki patu nun laun berriyak eukitzi hau, eh! bazkaltzeko elkartuta giñen batin, batek galdetu zun iya norbattek lasagna iten zekin, ta klaro, ni arduakin muturra berotuta ezin abua itxiya euki... resultado: larunbat hontan 20 pertxonentzat lasagna in berra euki ut!! hoi bai, jarri niyen kondiziyo bakarra, berdurana izango zela! jaja. ei, ta kriston exitua, eh!! nik uste prueban jartzen ai zitela aber mezi zun ne launa izatia... jejje. ta bueno, hemendik ordu betea dantzatzeko gatu ga, "txamame", "kumbia" ta "txakarera" ikasi ber ttut!! jejeje. geo nik aerobikeko klase batzuk mango yetela hitz eman yet... bastante graziosua izangoa asuntua... jejeje.

ta bueno, ya nahikua iatzi ut beste aste beteako, asike despeitzen jongo naz. muxu haundi-haundi bat denei, zintzuak izan ta animatu iaztea zoze, beti bezela kurioso asko ta arpegiya mateun gutxi dozte ta men!

(aber berrize kamarai hautxa kendu ta argazkitxo batzuk atetzen ttuten... datorren kronikan jarko ttut, seriyo!)

2010(e)ko uztailaren 16(a), ostirala

Repelotudos!!

Cheee!! zemuz?? kostata, biño azkenin iritxi naz Reconquistara!! hau izangoa ne herriya datozen hillabetitan. Igandin azkenin abioya hartu nun Buenos Airestik iparraldea tortzeko, biño beste hiri batea iristen nitzala aprobetxatuz, hango proiektu batzuk ezagutzeko aukera euki nun. kampesino komunidade batin pasa genun euna, ta ezetz asmatu zer tzon bazkaltzeko?? jeje. un lindo chivito... osease, ahuntz bat! iya biyotzekuk man tzin! ustet aztuta dakatela zer den haragiya jatia... erdiya plateran utzi nun ta super gaizki pasa nun! (bai-bai, deskojonatu! kusten ai zattuztet! jejeje. ta aztu haragi lasagna eh! jeje). Asteazkenin ya honea alletu ta men nabil al dia jartzen. Lenengo asoziaziyua pixkat ezautzen ai naz, bertako proiektuak ta ekintza-area ezberdiñak. egiya san flipatzen ai naz, enun uste horren organizaziyo potentia zenik! 40 urte dijuzte lanin, ta kriston infraestruktura dakate! oandik informaziyukin bonbardeatzen ai naute ta bertako jendia ezautzen, biño mendik eun batzuta ya proiektu batin itegratzia pentxatzet, ta egiya san oso itxura ona daka. ekipoko jendiak re jator pinta daka, ta denek zeoze erakutxiko nauten sentxaziyua dakat; bua emozionatua noz! bua, ta bihar ongitorri afaritxo bat in ber men naute! hantxe eamango ttut patxarana ta idiazabal gazta, denak irabazi ber ttut! jejeje. geo igual enaute utziko bueltatzen, eh... jeje. ta hoixe, bestela nobedade gutxi, kusten tzuten bezela oandik aterrizatzen ai naz... ah!! ta gotzen san nizutela etzula hotz askoik itten?? ba aztu santako guziya! kriston hotza iteu!!! ...klima subtropikal... klima subtropikal... me kago en Piiiiiiiiiiiiiii!!! jejejeje. kanpaña ta dena in dute "abrigemos a Naiara!" jeje. arropa utzi ber izan naute... jejeje. bua biño ze ongi sartzen den hola mate bero-bero bat! ona ta dena dola mateu!! jeje. hemen gañea amargua hartzen dute, azukreik gabe, ta hasieran etzon aman semeik hoi hartuko zunik! oan ya ohittu naz, ta billera guzitan hortxe noz mate ean ta ean! bua, gañea hoi da hoi protokolua dakana! jeje. igual kolesterola iyoko nau men 3 hillabete eonta, biño retencion de likidos, zero! jejeje. eun guziya pixa in ta in! jejeje. ta hoixe, despeitzen jongo naz, billeratxo bateako deittu naute ta (me hago la importante... jeje). ale matxiak, patxo bana!! zaindu!!

PD: ezin dut jon mundialai buruz komentayo bat in gabe... jeje. ni pentxatzen ze ongi ez neolako hor españolituk aguantatzen, ta men jata mundu guziyak zoriondu itten nau!! horriblia da!!! jejeje. ta ni ne tonto arpegiyakin ze in jakin gabe... en fin! jejeje

PD: bua ta Portutxoi beste referentzi bat... iñoiz eztut dudik in, biño ratifiko ne idolua zala! jejeje. Gora Teknologia!! ta Gora Odol Analisiak!! jejeje

2010(e)ko uztailaren 11(a), igandea

Buenos Airestik!!

Polittoik!! bizi nazela! oandik enaz helmugaño iritxi, ze Aerolineas Argentinaseko pelotudo hauei greba ittia okurrittu ziyen juxto ostegunin! Ni super kontentu Iberia portatu zelako ta bitu! jeje. 8 ordu pasa nittun aireportun ne buelua behin ta berriz nola atzeatzen tzen beira, ta jata gabeko 11terditan sateute kantzelatu iten dela! eskerrak super-mega-ultra nekatua neon, ze bestela norbatte akatzet! jeje. Asoziaziyoko tipo bat torri zen ordun ne billa ta beayen ofizinan noz de okupilla... jeje. Egiya san jugada bastante ongi ate nau, ze txoakeyakin kriston turismo pilla in dut Buenos Airestik! jeje. Bua ta ze hiri zoragarriya! egitan, enamoratu inau! enun espero para nada holakua izango zenik... ei! ta san nizuten oangun pulamentu geyokin ingo nula bloga, pues toma foto!! jeje. (si eske inbidi geyo pastia besteik etzute lortuko... jeje)


Ah!! ta haragiyan kontua... bai, ya in dut pekatu... jeje. iritxi ta bi euneta! jeje. hemengo jendiak parrillada batea gonbidatu zin lengun ta hortxe probatu nittun beyan parte guziyak! ke si toma esto ke esta muy riko, ke si akello te va gustar... dios mio, iñoiz enun horrenbeste haragi mota kusi platera igualin! enun askoik jan, txungo bat mango zin beldurrez, ta oan hauek uste ute motel jaten dutela... jejeje.

Ta bueno, oangoz nobedade gutxi mundun parte hontatik... hotza pixkat iteu biño ezta guk ezautzen dugun negua. Hoi bai, abiotik jetxi ta motxila hartu bezin pronto komunea jon nitzan aldatzea! jejeje. sandaliak ta galtza motzak buelta motxilara! jeje.

Ale ba pitxines, zaindu zattezte! ta animo Lesakako resakakin! jejeje. (boludos!)
Patxo haundi-haundi bana!

2010(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Oiartzundik

Iujuuuu!! ya etxian nozela bueltan!!! Men nabil bloga pixkat irakurtzen, bizitako abenturak errepasatzen, ta egiya san beste batenak balia bezela iruitzen nau... jeje. atzea beitu ta "hoi dena in al nun??!!" galdetzen naz, jejeje. Bo, ta ne hitza betez, argazkitxo batzuk jarri ttut, inbidi geyo mateko! jeje. aber bihar gehixio jartzen ttuten, gaur nahiko lan euki ut ta 4 xixtrin jartzen! en fin... naiara ta teknologia... ba hoixe, muxu haundi-haundi bat denei, ta eskerrikasko biaje guziyan zehar zuen apoyua ta goxotasuna matetik. Bo, ta primeran personan ne batallitak entzun nahi ttun eozenei, lasai deitu ta te goxo-goxo batea gonbidatuko ut!















2010(e)ko otsailaren 14(a), igandea

Agurrrrr!!!!

Despeitzeko azken kronikatxua iazteko gogua sartu nau, biajin reflexiyo txiki bat bezela... Ganea, enizuten ezer komentatu, bino buelua aldatzeko puntun eon naz, aste pare bat luzatuz biajia... azkenin gauza asko in ta leku asko kusi gabe gatu naz, bino onartu berra dakat nekatua nozela, bai fisikoki, bino bateze psikologikoki. Estimulo geyegi dia, ta indarrak gutxitzen joten dia egunetik eunea... ganea, bizitaku hauek ongi prozesatzeko ta asimilatzeko re denboik ezto, asike asko pentxatu ta geo hobena bueltatzia dela erabaki ut. Azkenin Pokhara ezautu gabe gatu naz... treking bat iteko goguakin re banijuz... ta bueno, India iparraldia re pendiente gatu da! asike datorren biajia bakizute zein den... norbatte animatzen bada... jeje. Bueno-bueno, ta egiya san eleante bukatu ut biajia; imajinatu al tzazten amayeraik hobena man yot... puenting iten!!! jejeje. 160 metroko zubi batetik bota ginan atzo!! bua eske oandik eztut sinisten! izugarriya da, ezin da esplikatu! biaje guziya lokura bat izan denez, erokeyik handina bukaerako! jeje. erki resumitzeu horrek azken ilabete hau! jeje. ta hoixe ba ya kathmandu despeitzen ai naz; azkenin karinua re hartu yot! ganea aingerukin oso gustoa eon naz; bua, lengun tortilla patatada bat in genun be eskolan!! jeje. kusi in ber tzeniten sukalde zikin hortan jesukriston tortilla pilla iten, 45 pertxonentzat!! jejeje. ikaragarriya izan tzen! jeje.

Ta hoixe, ba bueno, despeittu ingo naz. dena ongi joten bada astearte atxaldin gironan eongo naz; mobilla piztuakin... (lo dejo kaer norbattek deittu nahi banau y eso... jejeje).
Ah! ta jaso ut kritikatxo bat argazkiyak ettutela jarri... lasai, ze atea atea in ttut, bino eztakat kablia ordenadorea pasteko! etxea bueltatzin ingot selekziyo bat ta jarko ttut, ok? benga ba, muxutxo potxolo bana denei!

2010(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Agurrak etorkizunetik!!

Kaixo denai!! ta barkatu horrenbeste denbon ez iatzi izana, bateze familiyai, ya preokupatzen hasiyak eongo baitzin ta... bo ba lasai eon, bizi naz ta, earki ganea! azkeneko aldiyan esperientzi zoragarriyak bizi ttut ta hautan murgilduta eon naz, dena exprimittu nayin. Ah!! ta barkamena re Loretxoi; atzo eun guziya pasa nun zue urtetaz gotzen, bino gauza bat ta beste ezin izan nun interneten sartu, ta gabin libratu nitzenin etzon argindarra! jeje. ba hoixe, milla zorion! ah! ta kusi ut biali nazun maila, aber nozpatte erantzute izuten, ta bestela hitzeingo ugu seriyo bueltakun... jejeje. Oh! ta aprobetxatuko ut momentua Sanzberro re zoriontzeko! gotzen naz bihar zartzen tzala!! jeje. ba hoixe, biyei muxu pilla pilla bat, bueltakun ospatuko ugu dena!

Bueno, pues os kuento... Nepalen noz, 2066 urtian! jeje. Varanasitik abioya hartu nun kathmandura tortzeko, ta nik juratuko nuke buelua etzela ordu bete bino geyo izan, bino lurra hartu ta bapatin 56 urte pasa men tzin! kagate! bo, ta nik 89 urte eukitzeko sasoi batin noz, eh! jejeje. ta hoi tipazua dutena, titiyak re enazki eroi! jejeje. bo, txoakeyak utzita... guazen varanasira bueltatzea. hantxe gatu nitzen, pau despeittu ta geo, pixkatxo bat triste. ba datorren eunin hotelez aldatzia erabaki nun, etzin ta askoik gustatzen aurrekua... ba billatzen hasi ta enauten jene zortedunak pasa zin a la akzion! jeje. etxe familiar bat topatu nun, alaban gela uzten tzitela oso merke. amak 5 alaba zittun ta debilidade bereziya zakan neskekin, ta bakarrik biajatzen genun neska gaixuekin bateze! bertan beste 3 neska ezautu nittun, ni bezela abenturan murgilduta! jeje. ba hortik aurrea zoragarriya izan tzen dena; varanasik konkistatu in tzin! Gangeseko ghat-etatik (eskallerak) pasiatzen eon nitzen bi eunak, bertako jendikin sozializatzen. Pentxatzen jarriya naz Pau gabe hobeto ibilko nitzela, ze bea falta den bakoitxin, jendia oso-oso jator bihurtzea nekin, penagatik ro... denek eakutxi nahi ziten varanasi, bertako magia esplikatu ta tia hartzea gonbidatu. men re tipo bat ezautu nun, ta honei re biyotza hautxi niyon... gizajua! bua bino autoestima zerun dakat! jejejeje. neska zarra gatzen banaz bueltan nator! jeje.
Bo, guazen ya kathmandura, luzatu bino len... ba kriston penakin utzi nun varanasi, ta bateze India... ya enamoratzen hasiya neonin bertako jendikin! ta kolmua taxixta izan tzen! aireportura bidian guzela, bidian gatu ta jata lorez indako kollare bat oparitu zin, ongi eroi niyola bakarrik! ai ama, geo ezin izandu nun kendu irriparra eun guziyan... jejeje. bo ba kathmandura iritxi ta hantxe zon Aingeru ne zai! hoi poza arpegi familiar bat kustia, ta bateze euskeraz hitzeitia! jeje. gustoa espresatu, atzeatu man gabe! jejeje. ba kathmandu kusten eon naz 3 egun, budisten tenplo zoragarriyak dozte! Aingerun eskola re bixitatu ut, ta hiriyan re galdu naz. egiya san, indian oso antzekua izango zela pentxatzen nun, bino bi mundu ezberdin dia! hau askotaze okzidentalagua da, bai jantzitzeko eran, ta bizimodun; tabernak ta dena dozte! jeje. halare india oan faltan botzet, be jende kuriosukin ta jatorrakin... bo ba asuntua da, oan biratnagarren nozela, Nepalen ipar-ekialdian. torri bino len gironako launak mengo orfanato batez hitzein tzin, asoziaziyo katalan batek eamaten duna, ta nahi banun eun batzuk tortzeko bixitan. enekin nepalea iritxiko nitzan sikiera, bino ya behin men eonta kontaktun jarri nitzen arduradun ezberdinekin; ba esku zabalik hartu naute bertan! txoatzen noz! oan dela bi eun iritxi nitzen (kostata! ze indian transportia lokura bat bada, men re eztia atzin gatzen...), ta ya konkistatu naute. nik zeozertan kolaboratu nahi nun, bino eztakat denboik zoze aurrea eamaten hasteko, asike euneroko bizitzan obserbadora naz. Bartzelonatik asunto batzuk beitzeko san naute, asike superbisora bezela sentitzen naz... eztakit, hasieran enun oso ongi eaman, ze "espanatik" tortzetik bakarrik reinona bat bezela tratatzen naute, nik zoze in banu bezela orfanato honengatik... bo, ta eun guziya jaten maten ai naute! ne alimentaziyuaz preokupatuk zauten guziyei san lasai eoteko, gizendua ta dena jongo naz ta! jeje. atzo, goizeko 9tan gosaya, 12tan ya bazkaltzeko! ...4tan merienda, ta seitan afaya!! bo ta afaldu ta geo arduradunekin pixkat hitzeiten zaudela te bat ta bollo pare bat re hartzen ttuzu... jejej. nik uste zebatu ta jan ingo nautela geo! jejeje. mendik aste betea ez bazute ne berriyik bakizute ze pasa den... jejeje. bo, ta hemengo haurrak zoragarriyak dia, euna beayekin jolasten pasatzet. halare konplikatu da, ze eztut nepaliz pitoik ulertzen (pixkat eakusten ai naute), ta beayek inglesez re ez. halare haurrak dia ta ezta konbertxaziyo sakon bat euki berrik re beayekin; tontuna in, parre batzuk bota, ta norbatte ezbedina eotian nobedadikin bakarrik disfrutatzen dute. ne eskuak ta ilia ikutzen pasatzeute eun erdiya, beste mundu batekua izango banitz bezela! ai ama, eztakit nola espresatu sentxaziyo hauek denak, zalla da hitz batzukin satia... ba hoixe, gaurkoz men utzikot kronika, banijuz bolei-bolen ibiltzea, jejeje. muxu haundi-haundi bana!!

PD: itsasitoi besarkada berezi bat, be erantzunak ta asko eskertzen baitia. ah! ta san Oierrei, pikantia jan, izerdi batzuk bota, malkuk atea ta india ta nepal osua madarikatze uten bakotxin beataz gotzen nazela! jejeje.

2010(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

Taj Mahal, bi hitzetan: IKEA-RRIYA!! jejeje

kaixo denai!! hemen seitzet, indiyo tartin, geo ta gustogo. Halare gaurko euna pixkat tristia da ze ne biajeko konpaneruak abandonatu inau... Oan dela gutxi hartu du trena Delhira joteko, ta men gatu naz Varanasin bakarrik! oooohhh... egiya san oso gustoa ibili naz beakin; earki moldatu ga, ta oan pixkat bajoiakin noz. halare lasai, ze mendik bi eunea kathmandura jongo naz Aingeruna! jeje. oantxe eosi ut abioiko billetia; bai, kapritxiyua manaz, ze ya potrotano noz mengo bus ta trenen puntualidadiakin ta ya berez bi egun ber battut harea iristeko, eztut imajinatu nahi berandutzen hasten bada! ta enaz esajeratzen ai ze atzo goizeko 10tan iritxi ber genun Varanasira, ta jata atxaldeko 5tak pasik iritxi ginen!! en fin, umorikin hartu ber... jejeje.

Bo ba azken kronikan san nizuten bigarren etapa hastekua zela, ba iya bukatu re in da! jeje. udaipurretik Fatehpur Sikrira jon ginen, hango palaziyo ta mezkita erraldoi bat kusteko. han lo in ta goizin Agrara, Taj Mahal famosu hoi bixitatzea. earki patu genun sarrera, bino egitan satet ebai, earki mezi ula hoi kustiak!! marabillatuta uzten tzattu! hoi da hoi gauza politta! ongi irabaziya daka fama! Agrako fuertia re bixitatu genun, nahiko korrika, ta trena hartzea jon ginen, ze ez genun gaba pasa nahi han. lau ordu pasten tzittun trena re atzeatu ta iya 12tan iritxi ginen Orchhara... etxo polbo! lenengo arrapatu genun kutxitril batin sartu ta segundo erdiko lo ginan! jeje. hurrengo eunin ya ostatuz aldatu ginen, ta herriyan biyotzin kolokatu. ze herri mattagarriya!! super lasai ta atxegina. esaktamente nahi genuna! jeje. 2 egun de retiro eon nahi genun, azkeneko plato fuertia ongi dijertitzeko geo; osease: Varanasi! Halare, esajeratu xamarra dela iruitzeigu jendia, ze oso toki politta da hau! baleee, pixkat errespetua mateu gorpuak erretzen kustia, bino ezta hainbesteko! nik uste okerreneako mentalizatut torri geala... jejeje. De etxo, nik bihar joteko asmua nakan Nepal ingurura, bino azkenin lanbat arte men gatuko naz, gustoa noz! Gangesen onduan jarri ta pixkat deskantxeko aprobetxatuko ut, ganea egualdi bastante ona in du gaur (oan arte kriston laino nazkarriya euki ugu gukin ta mateunez ya hasi da altxatzen...)
Pues na! hau da dena oangoz! (egiya san eztakat iazteko gogo askoik, bino ongi nozela sateko besteik ezta izan... aber hurrengun inspiratuo nozen! jejej). benga pitxurrines, besarkada haundi-haundi bana! izan huntxa! jeje

Ah!!! ta aztu bino len!! Portutxoi milla zorion, bihar amondu iten zaigula ta!! jeje. ta animo pilla, azterketa zula re gotzen bainaz! patxito!

2010(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Asereje ta Casa Manolo

Bueno-bueno-bueno... kronika hasi bino len hitz pare bat familiyai... men gatzia nahi bazute satia besteik etzute, eh... ah! ta dotia, nik uste, neskan familiyak mateula, asike aztu nekin negoziyua itia, lotxagabi hoik!!

Ta Ugaitz, zue ametx erotiko festibo hortaz seriamente hitzein ber dugu, ze pentxatzen jartzen naz ta txapatiya rebolbitzen nau! elizan??!! bino zertan ai zinan pentxatzen lokartu bino len??!! jejeje.

Bueno jente, ba ne azken kronika salsa-roserua ta geo, gaurko egun ahaztezina kontatzeko desitzen noz, ze indiak beti sorprenditzen tzattun esana korroboratu et. Ba bueno, san nizuten Jodhpurrea iritxi nitzela bastante triste; eskerrak han Paukin topatu nitzen. Kabroia maraja baten antzea zon hotel eleante batin! hantxe geatzia erabaki nun nik re, ta eleante pasa genittun 2 egun, bertako txokuak deskubritzen. Kriston fortaleza eleantia daka! audio gia hartu ta girikadak itea! jejeje. Handik Udaipurrea torri ga; hau re toki zoragarriya! men grabatu men tzuten octopussy pelikula (james bond), ta alberge batzutan gabero botzeute pelikula, flipa! etxea jotin lenengo gauza pelikula ikustia izangoa! jeje. bo ba mendik bueltaka re ibili ga, men re kriston palaziyua do majaraja hoitako batena, ta enautek pintatu zun paretan re billatzen aittu naz; exito gabe... bo, ba gaurko kotxe bat hartua genun (txoferrakin, eh! akatzeko re...), inguruko tenplo batzuk ta kusteko; ba india guziko txoferrik patxangeruna ez digu ba tokatu!! Asereje a tope jarrita kotxin!! enun sinisten... enekin non neon re... bo ta hortik pixkatea hortxe kustet kartel bat "Casa Manolo"!!! nik uste nun aserejek kalte in tzila ta imajinatu inula, bino pixkat aurrexio jon, ta efektibamente... hortxe zon restaurantia, manolokin ta dena!!! jejeje. bastante beltzarana espanola izateko... jejeje. zerbeza ear bat hartu ta aurrea! Bueno-bueno, ta oandik hobena falta da... (bai! posiblia da! jeje). jata indiako autopista bakarrin sartu ga... ver para creer!! nik eztakit ro gaizki ina don, ro eztakiten ibiltzen... hauntzako bi karretera balia bezela da, biyek doble sentidokuk!! asike imajinatuko zazte panorama, ez?? kotxiak lau karriletan, bakotxa pito puntan jartzen yon direkziyun! en fin, hau india da... argazkiyak re ate ttut, ze bestela enazute sinistuko! jejeje.

Bueno jente, ya despeittuko naz. men bukatzea ne biajian lenengo etapa; afaldu ta geo gabeko trena hartuko ugu Agra ingurura joteko, Rajasthan atzian utzita.... ale bixotzak, patxito bana!!

2010(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

Love is in the air...

bueno-bueno-bueno! hau da hau erantzun zaparrada!! enaut, ni inbidiyak akatzen eongo nitzake, eh... jejeje. ei, jarri zun argazkiya latza!!

Bo, ba ya hasi naz biajiaz disfrutatzen, ta indian xarma topatzen. Oan Jodhpurren noz, bino bueno Jaisalmerreko abenturak kontatuko, gauza asko do ta kontatzeko... si eske senarra ta dena aurkittu dut bertan!! jejeje. Bo, guazen hasieratik hastea... gauza da, Camel Safari hoitako girikada bat kolatu zitela. Bizitzan ingo nun onena men tzen! jejeje. ba bueno, estafatu in tzitela klaro nakan arren, ya ina zonez, al nun guziya disfrutatuko nula san niyon ne buruai, ta mundu guziyakin eon nitzan sozializatzen. ba bueno, gue jeepeko txoferrakin oso ongi moldatu nitzen ta denak lota jon tzinin desertura eaman tzin izarrak kustea, ooooohhhh! bai, oso romantikua gue txoferra... jeje. por lo bisto seko enamoratua utzi nun gizajua. (atta, mendik deitzen bazattuzte ne eskua eskatzen, ezetz esan, eh!!). bo ta hurrengo eunin hotelea bueltatu ginenin, be motua hartu ta Jaisalmerreko inguru guziyak eakutxi zizkin! ikaragarriya!! jeje. bo bino ya gabin okerro izan tzen, ze hotel guziya konpintxatu zen ta nik uste ezkontza ta dena prepatzen ai zila!! jejeje. baten urtiak zin ta afari earra in tzuten, zerbezatxo batzuez akonpanatua. egiya san super-super gustoa eon nitzen beayekin, familiko bat bezela nitzela sentitu arazi ziten, ta ez giri zikin bat. halare, hurrengo goizin hoteletik eskapo in nun, ze ya eztakit ze herrira gonbidatu ziten beayekin aste bete pasatzea, ta geyegi izango zen ya... ganea tipo gizajuk ya kalabaza bastante jaso zittun, ta dignidade pixkatekin geatzia re nahi nun... jeje. ba biyotzin kriston pena nakala, Jaisalmer atzin utzi nun; notatxo ponpoxo bat utzi gelan ta sentxaziyo tristikin jon nitzen egitan. beste hiri batea iritxi ta zerotik hasi ber baitzu berriz, giri bat izatetik pertxona bat izatea pasatzeko. asko tentatzen tzin Jaisalmerren gatzia, bino lenengo herriyan ya aste bete pasatzia re ezta plana... india me espera!!! jeje. ta bueno, hau izan da gaurko salsa rosa dosiya; seuro neska gehinak asko disfrutatu zutela, ta ne amak... geyo!! jejeje.

Ah!! ta aztu nau Pautaz hitzeitia! ba delhin separatu in ginen, ze hiri horrek gure txarrena ate zun, ta nik uste bitako inor etzola ezezagun baten isteriak aguantatzeko, bakotxak guriakin nahikua genun ta... halare, atzo beakin topatu nitzen berrize Jodhpurren. biyek ya kriston umore onakin, ta elkarrekin biajatzeko asmoz. bihar ya Udaipurrea guaz, asike datorren kronikan sango geyo. halare, nik uste oso ongi moldatuko gala, tipo jatorra da oso!

ta bukatzeko bi notatxo:
1) zorionak izeba, 11ko partez. iatzi ber nizula mobilla itzali bino len, bino ne burua etzon be tokiyan momentu hortan, barkatu!
2) loretxo, eskerrikasko iaztetik. etzattut erantzun, bino bai iatzi yotela zue lengusuai. mendik 2 asteta seurasko Nepalen eongo naz!! jeje
3) ta etxekuei barkamena... baiiii, hizkera zikina dakat... jejje. bino eske aztu iten nau zuek re irakurtzen tzutela hau... jejeje

2010(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Naiararen desbirgatzea... jejeje

kaixo denai!!! bai-bai, osoik iritxi naz!! joe, hau da hau presiyua, honbeste jende ne hitzen zai dola jakitia askok akojonatzeu, eh... ganea enaut ta geo listoia alto gatu da ta eztakit alturara eongo nazen (bo ta teklado osti honek enau bate laguntzen ai!).
Aber, ba azkenin lortu ut Delhitik atetzia, hoi da hoi hiri puta!! non do indiyun amabilidadia?? zoze galdetu ta inork etzekin ezer, ro bakotxat potrotan jartzen ziyon tokira bialtzen tzizun, ro kasualidadez be kolegan oficina de turismon azaltzen tzinan... klaro, ta denak gobernunak men tzin! bo ba atxalde osuan ez nitzan kapaza izan tren estaziyua topatzeko! azkenin derrota onartu ta geo, albergetxo baten billa... men zorte geyo euki nun ta 8tako ya lo seko neon (goizeko 4:30 bai zin netzat...). hurrengo eunin ya tren estaziyua topatu ta tikia eosi nun, bino beste estaziyotik atetzen men tzen trena ta han abittu nitzen ne abenturera senaki denak emanta delhi rekorritzea! Resultado: galdu initzan ta trena galdu nun! inkreible... men ya krisi txiki bat euki nun ta delhi asko-asko gorroto nula erabaki nun. bino bueno, ne helburu bakarra delhitik atetzia zen, asike estaziyo hortatik atetzen tzin trenak beitu ta billete berri bat hartu nun Jodhpurrea joteko, gabez. egualdiya dela ta rajastan zonatik hasteko gomendatu naute, ta geo jongo naz iparraldea. en fin, ba hartu nun azkenin trena. gabezkua zen, ta hortxe akomodatu nitzen ne literan, indiyo guziyak obserbatzen ziten bitarten, ta jata ongi torriya itea torri zin lenengo inkilinua; ze, ta kukaratxilla zikin bat!! oya enula konpartittu nahi esan ta akatu inun; yaaaa, bakit eztola ongi, bino gatu zin sensayua etzula ulertu san niyona... jeejeje. bo ba azkenin 4 orduko retrasukin iritxi ginen, ta han beste bus bat hartu nun Jaisalmerrea. ta hoixe, ba mentxe noz desertun adentratua; ofizialki men hasikoa ne biajia! ta bueno, gaurko nahikua dela ustet, asike despeittu ingo naz, ta herritik bueltaxka bat mango ut. Enauten partin badozte mengo argazkiyak, asike jetxi pixkat beraka, ta informatu! benga, muxu haundi haundi bat denei!!! zoriontxuk izan!

2010(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Generazio aldaketa!!

Kaixo denai!! Urte berrion!!
Urte berria ta plan berria. Aldaketa batzuk gertatu dira hasierako planean eta gaurko kronika honetan nire agurra adieraztera nator. Baina zuek lasai, ez dira abenturak hemen bukatzen. Mensajera bat bidali dut nire ordez.NAIARA, nire arreba maitia!! KAIXO FISTRA!! Zemuz iritxi zea? Orain blogaren beste aldera pasako naz ta berak idatziko du. Batzuk badakizue nora joan den baina ez dakizuenei esan behar dizuet Indira doala gaur. Bihar irixten da eta 5 astetan bertatik kronikak idatziko dizkigu. Animo Naiara!! Berak eskatu dit aurkezpen txiki hau idazteko beraz.... Hemendik aurrera Naiara-ren esku geratzen da bloga.
Ea familikuak geala sumatzen den. Zorte kontuan gehienbat. Ke la fuerza te akonpañe!! Namaste!!
Besarkadak denantzat!!
Laxterarte!!